Lurrak loreetan barre egiten du.

Garraio publikoa garestitzearen aurka mobilizatu dira Bilbon

Garraio publikoaren prezioa handitzea eta deskontuak kentzea “onartezina” dela kritikatu dute dozenaka pertsonak, Jauzi Ekosozialak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Langile klasearentzako “zama gehigarri bat” izango litzatekeela eta klima aldaketaren aurkako borrokan “atzerapauso handia” izango litzatekeela nabarmendu dute.


2024ko abenduaren 19a
Metro Bilbaoren egoitza aurrean bildu dira garraio publikoaren pobretzearen kontra.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Asteazken arratsaldean Metro Bilbaoren aurrean elkarretaratzea egin dute, garraio eredu "jasangarri, kolektibo eta eroso" baten alde. Bide beretik, deskontuak mantentzea eta hobetzea exjitu dute. Garraio publikoa sustatzeko neurri gehiago ere eskatu dituzte. Hala nola, frekuentziak handitzea, autobusentzako lehentasunezko errailak ipintzea eta talde zaurgarrientzako deskontu gehigarriak eskaintzea.

Orain murriztu nahi dituzten deskontu hauek, 2022ko irailean jarri ziren martxan eta berehala “arrakasta handia” izan zutela adierazi dute elkarretaratzearen deitzaileek. Inflazioa gora zihoan garaian, deskontuak langile klasearentzako “arnasgune” bihurtu zirela, eta erabilerak ere nabarmen gora egin zuela azaldu dute. Espainiako Gobernuak zalantzan jarri du ordea, deskontuak mantentzen jarraitzea.

Deskontuak kentzeak langile klaseari zuzenean eragingo liokeela azaldu dute. Espainiako Gobernuak horiek mantentzeko ardura hartu behar lukeela esan badute ere, deskontuak kenduz gero, euskal erakundeek hauek finantzatzeko ardura hartu beharko luketela nabarmendu dute.

Garraio sektorea berotegi-efektuko gas gehien isurtzen dituen sektorea dela azpimarratu dute, eta beraz, “presazkoa” dela bertan aldaketa sakonak egitea autoaren erabilera murriztu eta garraio publikoa sustatzeko. Subflubiala edo Las Karreraseko Saihesbidea bezalako ingurumenaren aurkako proiektuetara bideratzen den dirua garraio publikoaren deskontuak mantentzera bideratzea proposatu dute eragileek.

Brasilgo suteek 2024an suntsitutako eremua Italiaren azalera baino handiagoa izan da
2025-01-22 | Leire Ibar
Brasilen suteek 30,86 milioi hektarea baso eta eremu natural suntsitu zituzten iaz, Italia osoaren azalera baino gehiago. Suteek %79ko igoera izan zuten 2023arekin alderatuta, Fire... (+)
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago
2024-12-27 | Leire Ibar
The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta... (+)
74.000 paneleko zentral fotovoltaiko berri bat eraikitzen hasi dira Nafarroan
2024-12-10 | Leire Ibar
GES-Global Energy Services enpresak eguzki bidezko energia sortzeko proiektua hasi du Erriberrin, Euskal Herriko handienetakoa. 50 MWp-ko potentzia izango du, eta 74.000 eguzki panel izango... (+)
Otsoaren babesa murrizteko pausoa eman du Europar Batasunak
2024-12-05 | Leire Ibar
Astearte honetan onartu dute otsoaren babes egoera murriztea, espeziearen kudeaketa malgutzea eta landa-eremuko interesak babestea argudiatuta. Zorrotz babestutako espezieen zerrendatik, babestutako espezieen zerrendara pasatzea erabaki du... (+)
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin
2024-11-27 | Leire Ibar
Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira... (+)
gora