Asteroko buletina
Orrilako ihintzak urrea balio du

74.000 paneleko zentral fotovoltaiko berri bat eraikitzen hasi dira Nafarroan

GES-Global Energy Services enpresak eguzki bidezko energia sortzeko proiektua hasi du Erriberrin, Euskal Herriko handienetakoa. 50 MWp-ko potentzia izango du, eta 74.000 eguzki panel izango ditu guztira, instalazioak datorren urtea amaitu baino lehen martxan jartzea aurreikusten dute.


2024ko abenduaren 10a
GES enpresa eguzki-instalazio fotovoltaikoa eraikitzen ari da Nafarroan.

Zentralak 85.000 megawatt-ordu argindar sortuko ditu urtean, 24.000 etxe inguruk urte batean kontsumitzen dutenaren baliokidea, Bilbon egoitza duen GES enpresak emandako datuen arabera. Horrekin batera, "20.000 tona CO2 isurtzea saihestea" espero dute. Printzipioz, lanak 2025eko lehen seihilekoan amaitzea aurreikusi dute, eta urtearen amaierarako proiektua martxan jartzea.

50 megawatteko potentzia izango duen eguzki zentrala Erriberriko azpiestaziora lotuta egongo da, eta handik banatuko dute  herri horretara eta foru erkidegoko gainerako herrietara instalazio fotovoltaikoan sortutako energia berriztagarria.

2023ko datuei erreparatuz gero, Nafarroan energia fotovoltaikoa laugarren teknologia da energia ahalmenari dagokionean, energia eolikoaren, ziklo konbinatuaren eta energia hidraulikoaren atzetik. Urte horren amaieran potentzia osoaren %5,1 sortu baitzen energia fotovoltaikoaren bidez. Iaz erkidegoan lortutako datuekin alderatuta, GES enpresak azaldu du "eguzki bidezko potentzia %25 inguru handituko" dela.

Esku-hartze falta

Tamaina horretako proiektuek aurkako kritikak ere piztu dituzte. Esaterako, Sustrai Erakuntza Fundazioak kritikatu du enpresa pribatuek mota honetako proiektuetan erabakiak hartzeko duten eskumena. “Enpresa pribatuek erabakitzen dute zer proiektu egin nahi duten, noiz eta zein baldintzatan”, nabarmendu du Nafarroako proiektu jasangaitzei erantzun juridiko-teknikoa emateko taldeak.

Horrez gain, instalazio eolikoak zein fotovoltaikoak ezartzeko lurzoruen arauketa falta leporatu dio Nafarroako Gobernuari. Eragileak adierazitakoaren arabera, gobernuak testu bat idazten du planifikatzen ari dela esanez, baina, errealitatean enpresek egiten dute hori, “beren onurarako”. Arazoei eraginkortasunez aurre egiteko exijitu dio Sustrai Erakuntzak gobernuari, eta auzian inplikatzeko eskatu die herritarrei.

 

Brasilgo suteek 2024an suntsitutako eremua Italiaren azalera baino handiagoa izan da
2025-01-22 | Leire Ibar
Brasilen suteek 30,86 milioi hektarea baso eta eremu natural suntsitu zituzten iaz, Italia osoaren azalera baino gehiago. Suteek %79ko igoera izan zuten 2023arekin alderatuta, Fire... (+)
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago
2024-12-27 | Leire Ibar
The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta... (+)
Garraio publikoa garestitzearen aurka mobilizatu dira Bilbon
2024-12-19 | Leire Ibar
Garraio publikoaren prezioa handitzea eta deskontuak kentzea “onartezina” dela kritikatu dute dozenaka pertsonak, Jauzi Ekosozialak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Langile klasearentzako “zama... (+)
Otsoaren babesa murrizteko pausoa eman du Europar Batasunak
2024-12-05 | Leire Ibar
Astearte honetan onartu dute otsoaren babes egoera murriztea, espeziearen kudeaketa malgutzea eta landa-eremuko interesak babestea argudiatuta. Zorrotz babestutako espezieen zerrendatik, babestutako espezieen zerrendara pasatzea erabaki du... (+)
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin
2024-11-27 | Leire Ibar
Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora