Asteroko buletina
Euliak behera begira jartzen dira sanbartolomeak ezkero.

Galizian 13 parke eolikoren proiektuak geldiarazi ditu justizia auzitegiak, ingurumenean izan ditzaketen ondorioengatik

Berriztagarriek Galizian ere sukarra bizi dute eta proiektu ugari justizia auzitegietan dira momentu honetan. Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiak haietako hamahiruren gaineko suspentsioa agindu du, eta horretarako bere irizpideak egokitu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak emandako epai baten arabera.


2024ko martxoaren 06a
O Roncudoko zentral eolikoa Natura 2000 sareko lurren barruan dago, Costa de la Morteko Corme herritik gertu, eta jadanik dauden airesorgailuez gain gehiago egin nahi dituzte. Argazkia: Asociación Salvemos Cabana

Espainiako Auzitegi Gorenak 2023ko abenduan ontzat hartu zituenean Galiziako Xuntaren eta EDP Renovables enpresaren helegiteak, Corme itsasadar inguruan egitekoa duten makrozentral eoliko baten ingurun, berriztagarrien sektorean dabiltzan enpresek eskuak igurtzi zituzten, aurretik Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiak (TSXG) emandako epai bat bertan behera utziko zuelakoan.

TSXGren epai horrek 16 zentral eoliko geldiarazi zituen. Baina Galiziako auzitegiak, atzera egin beharrean, Gorenaren ebazpenera egokitu du bere erabakia, eta jarraitzen du 13 zentral eolikoen proiekturen inguruko debekuarekin, Nòs Diario-k azaldu duenez.

Horretarako arrazoitu du helegiteak jartzeko denbora estuegiak direla eta periculum in mora dagoela, alegia, ez badu suspentsiorako behin-behineko neurri hori hartzen arriskua dagoela airesorgailuek ingurumenari itzuliezinezko kalteak eragitea.

Denera 334,4 megawatt energia produzituko lukete bertan behera geratu diren zentral eolikoek eta Galiziako hamairu eskualdetan nahi nahi dituzte ezarri.

Enkarterrin eolikoen kontrako martxa igandean

Euskal Herrian ere makro-zentral eolikoen kontrako ekimenek ez dute etenik. Enkarterrin Makro Eolikorik Ez plataformak deituta, ibilaldia egingo dute igandean Ubieta-Zipar mendira, eta datorren astean beste hainbat ekimen antolatu dituzte, hala nola dokumentala eman eta erakusketa bat paratzea Balmasedan.

Plataforma horrek ARGIAra bidalitako oharrean azaldu duenez Enkarterrin eolikoen bi instalazio handi egin nahi dituzte. Batean 200 metroko 6 airesorgailu joango lirateke, Gordexolari eta Arabako hainbat herriri eragingo diena; eta bestean 7 airesorgailu jarri nahi dituzte Sopuerta, Galdames, Gueñes eta Zallako udalerrietan. Orain arte eraikita dauden instalazioei gehituta, eskualdean 200 MWtik gorako ekoizpena izango lukete, "gure beharren oso gainetik", azaldu dute.

Eusko Legebiltzarrak otsailaren 8an onartutako Trantsizio Energetikoaren lege berria ere kritikatu du plataforma horrek: "Ez dago trantsiziorik –esan du–, lege kontinuista bat da, gure lurraldea funts putreen esku jartzen duena". Hala, azaldu dute elkarlanean ari direla beste eskualde batzuetako ekimenekin, Euskal Herria Bizirik plataformak apirilaren 13an Azpeitian egingo duen manifestazioa aurrera eramateko.

Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"
2024-04-18 | Urko Apaolaza Avila
AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi... (+)
Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute
2024-04-17 | Urko Apaolaza Avila
Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du... (+)
GNL: Louisianako zingiretan jokoan dira munduko klima eta osasuna
2024-04-14 | Urko Apaolaza Avila
Energia krisiak eta Ukrainako gerrak hauspotuta, Gas Natural Likidotua (GNL) bihurtu da munduko lehengai estrategiko eta preziatuenetakoa. AEBetako hegoaldean gasa modu horretan biltegiratu eta esportatzeko... (+)
"Gizartearen logika algoritmikoarekin, gizakiak esplotatzen jarraituko dugu"
2024-03-03 | Urko Apaolaza Avila
Fisikan lizentziatua eta Filosofia doktore, Gasteizen du ohiko bizitokia Adrián Almazánek (Madril, 1990), baina egun Madrilgo Carlos III Unibertsitatean ematen ditu klaseak. Digitalizazioak ingurumenean, energian... (+)
Frontexek bazekien ‘Adriana’ ontziko migratzaileak arrisku larrian zeudela, baina ez zuen ezer egin
2024-03-01 | Urko Apaolaza Avila
Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora