Abendu lehorra, urte ugaritsua.

Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


2024ko apirilaren 17a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Nafarroan baskoiena izan daitekeen beste herrixka baten aztarnak agertu dira Muru Artederreta herrian, Noain eta Tafalla artean. Murugain izeneko gainean zegoen herrixkaren harresia geratu da agerian, hortik igaro behar den AHTren lanentzako aldez aurretiko zundaketak egiten ari zirela.

Hezurrak, Burdin Aroko zeramika zatiak eta erromatar garaiko 'terra sigillata' eta 'tégula' edo teilak ere agertu dira

Zehazki, muinoaren hegoaldean egin dituzte lagin arkeologikoak, AHTren lanak laster hastear direlako. Toki horretan, makroazpiegituraren tunel batentzako ahoa eraiki nahi dute, eta Muru Artederretako Lagunek elkarteak salatu du harresiaren zati bat suntsitu dezaketela obrek.

Elkarte horrek bere Facebook kontuan ohar bidez jaso duenez, Murugainen egin diren lagin ugarietan, hezurrak, Burdin Aroko zeramika zatiak eta erromatar garaiko terra sigillata-zko piezak eta tégula edo teilak agertu dira: "Ondorioztatu dezakegu herrixkan denbora luzez bizi izan zirela", azaldu dute bizilagunek.

Eskatu dute AHTren tunelaren ahoa aurrerago egitea, harresiaren zati hori suntsitzea saihesteko, baita lan arkelogikoak zabaltzea ere, ingurune guztia ikertu eta ondarea galdu ez dadin.

Errautsak eta errauste arrastoak ere agertu dira baskoiena izan daitekeen Burdin Aroko herrixkan. Argazkia: Muru Artederretako Lagunak.

Irulegiren antzera

Murugain muino batean dago, eta bere izenak adierazten duen moduan –ez da Euskal Herrian izen horrekin edo antzekoarekin aztarna arkeologikoak agertu diren toki bakarra–, defentsarako balio zuen. "Halako kokalekuen ezaugarri guztiak dauzka, puntu estrategiko eta soildu batean dago eta hainbat kilometrotara kontrolatu daiteke eremua. Halako zerbait gertatzen da Irulegin", azaldu dute.

Ziurtatu dutenez, Murugaingoa Nafarroan ondoen kontserbaturiko Burdin Aroko herrixketako bat da, baina oraindik ez dituzte indusketak egin. "Salbatu dezagun Muru!" dio sareetan zabaldu duten leloak.

Tebas-Muru Artederretako Udaletik jakinarazi dute Adifeko teknikariak haiekin harremanetan jarri direla, eta azaldu dietenez oraindik azaleko laginak baino ez dituzte hartu, "gehiago sakondu beharko dute azaltzen dena baloratzeko", irakur daiteke Diario de Navarra-n.

Murugainen agerturiko erromatarren 'tégula' edo teila zatia. Argazkia: Muru Artederretako Lagunak

Inguruko udalerriak kezkatuta azpiegiturekin

Ez da lehen aldia AHTren lanek ondare arkeologikoari eragiten diena. Hegoalderago, Tafallan, erromatar garaiko castellum bat agertu zen Gariposako aztarnategian obrak egiten hasi zirenean eta azpiegituraren ibilbidea aldatu behar izan zuten ondorioz.

Bestetik, Tebas-Muru Artederretako eta Nafarroa erdialdeko beste hainbat udalerritako alkateek joan den urtean salatu zuten AHTren ondorioz desjabetze ugari jasaten ari direla, batez ere hondakindegiak eraikitzeko, eta azpiegitura horren eta beste batzuen ondorioz, hala nola zentral eolikoak eta autobideak, herri horietako nekazal lurrak, lanpostuak eta ondarea arriskuan daudela.

Stop Fosilak taldea sortu dute aditu eta ekintzaile ugarik, trantsizio energetiko "justu eta azkar" baten alde
2026-01-28 | Urko Apaolaza Avila
Erregai fosiletatik berriztagarrietara jauzia lehenbailehen egin behar dela dioen manifestua sinatu dute, eta desazkundea ez dela nahikoa defendatu dute bertan: "Dilema ez da desazkundea ala... (+)
Gezurra da
2026-01-25 | Urko Apaolaza Avila
60 urte bete dira Andaluzian, Almeriako kostaldean dagoen Palomares herrian, istripu nuklearra gertatu zela. Erregimen frankistak kanpaina itzela egin zuen arriskurik ez zegoela esateko, Manuel... (+)
Egun bat ere ez du iraun martxan munduko zentral nuklear handienak, akats gehiago atzeman ondoren
2026-01-22 | Urko Apaolaza Avila
Japoniako Kashiwazaki-Kariwako zentrala asteazkenean piztu ondoren, 6. erreaktoreko kontrol barren alarman akatsa atzeman dute eta geldiarazi egin dute. 2011ko Fukushimako hondamendiaren ondorioz itxi zuten eta TEPCO... (+)
Munduko zentral nuklear handiena berriz piztu du Japoniak, frogetan akatsak atzeman arren
2026-01-21 | Urko Apaolaza Avila
Kashiwazaki-Kariwa-ko zentral nuklearra 2011n itxi zuten, Fukushimako istripuaren ondoren. Asteazken honetan berriz martxan jarri du TEPCO konpainiak, azken egunetan egindako frogetan akats larriak atzeman arren.... (+)
Elurra sortzeko, erreka idortu? Sierra Nevadako eski estazioaren azken burutazioa
2026-01-14 | Urko Apaolaza Avila
Iberiar penintsulako mendikate garaienean elur gero eta gutxiago pilatzen denez, Cetursa eski enpresa publikoak Andaluziako Juntari eskatu dio Monachil errekatik ur kopuru bikoitza ateratzea, elur... (+)
gora