Akerrak baratzan, auzokoak dantzan.

Finerge multinazionalak energia eolikoa sortzeko lau instalazio erosi ditu Nafarroan

Portugalgo enpresaren arabera, lau instalazioek 71 MW sortzeko gaitasuna izanen dute, 32.000 pertsonentzako "energia garbia".

 


2024ko apirilaren 03a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Portugalgo Finerge enpresa Euskal Herrira zabaldu da, eta energia eolikoa sortzeko lau instalazio erosi ditu Nafarroan. Horien bidez, 71 MWeko sortzeko gaitasuna izanen du hemezortzi aerosorgailuren bidez. Enpresaren arabera, 32.000 pertsonen beharrak asetzeko "energia garbia" litzateke hori.

2023ko maiatzean abiatu zuen Finergek zabalpena. Erosi dituen lau instalazioetatik hiru martxan daude dagoeneko, eta 59MWeko gaitasuna dute. Laugarrena udan jarriko dute martxan, eta 12MWeko gaitasuna izanen du. 

Pedro Norton Finergeko zuzendariaren arabera, enpresa "gehiago" zabaltzeko egiten ari diren estrategiaren parte da Nafarroan buruturiko operazioa: "Energia berriztagarria sustatu nahi dugu, eta helburu klimatikoak lortzen lagundu".

 

"Arau askorekin jaten ikasten badugu, agian ez ditugu gorputzaren beharrak nabarituko"
2025-05-23 | Olaia L. Garaialde
Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu. (+)
Menopausian elikadura lagun izateko tresnak
2025-05-09 | Olaia L. Garaialde
Andrea Velasko dietista eta nutrizionistak elikaduraren bidez menopausiak eragindako aldaketak kudeatzeko zenbait gako eman ditu. (+)
"Desgaituontzat oso gertu eta oso urrun dago itsasoa"
2024-09-01 | Olaia L. Garaialde
Sentsibilizazio saioen, hitzaldien eta sare sozialen bidez aktibismo antikapazitista egiten du Juncal Cepedak (Irun, Gipuzkoa, 1986). Txikitan ez du erreferente desgaiturik izan, eta besteei laguntzeko... (+)
Hondakinak tratatzeko Artaxoako planta itxita mantentzeko agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak
2024-07-22 | Olaia L. Garaialde
Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik. (+)
Agroekologiaren alde egiteko dei egin du Egurra ta Kandela baserritar ekintza kolektiboak
2024-02-14 | Olaia L. Garaialde
Nekazaritza eta abeltzaintza “errotik” aldatzeko trantsizio agroekologikoaren aldeko elkarretaratzea eginen dute, hilaren 16an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean. (+)
gora