Martxoaren hasiera, zaharraren piztuera.

Hondakinak tratatzeko Artaxoako planta itxita mantentzeko agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.


2024ko uztailaren 22a
Argazkia: Ecofert
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Nafarroako Gobernuak ekainean itxi zuen Ecofert Sansoain eta enpresak berriz irekitzeko eskatu du, baina Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak hondakinak tratatzeko planta itxita mantentzeko agindu du. Horrez gain, 40.000 euroko isuna ordaindu behar izan du enpresak. Itxita mantentzeko arrazoi nagusia ekologikoa dela nabarmen du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak: “Ingurumena babesteko interesak interes ekonomikoen gainetik egon behar dira”.

Poliziak ikertu duenez, enpresak ez dauka sustantzia solidoak edo trinkotasuna daukaten lohiak jasotzeko baimenik. Hala ere, ondorioztatu dute identifikazioa aldatu eta lohiak izango balira bezala jaso dituztela hondakinak. Hortaz, uztailaren 1etik enpresak ezin du merkantziarik jaso edota bidali. Horrez gain, irekitzeko modua aurkitzen badute, ezingo dituzte ongarriak sortu.

Zubietako erraustegia kudeatzen duen Ekondakin enpresari zigor espedientea irekitzeko eskatu zion Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari iragan ekainean.

 

 

 

 

"Disruptoreek hormonak hackeatzen dituzte; azalaren bidez asimilatzen ditugu, eta haiekin bizi gara"
2026-11-20 | Olaia L. Garaialde
Serendipia.eko proiektuaren bidez kandelak, xaboiak, olioak eta bestelako produktuak egiten ditu Lurrek. Disruptore endokrinoen inguruko hitzaldi bat eman du Iruñean, etxe kontzienteagoa sortzeko urratsak emateko. (+)
"Autismoak eraman nau kirolari izatera"
2026-10-25 | Olaia L. Garaialde
Kirolaren munduan bizi izan da beti Vanessa Almeida Querejazu (Gasteiz, 1978). Txiki-txikitatik hasi zen eskian, eta bederatzi urterekin belak txunditu zuen. Kirol horretan munduko txapelduna... (+)
"Arau askorekin jaten ikasten badugu, agian ez ditugu gorputzaren beharrak nabarituko"
2025-05-23 | Olaia L. Garaialde
Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu. (+)
Menopausian elikadura lagun izateko tresnak
2025-05-09 | Olaia L. Garaialde
Andrea Velasko dietista eta nutrizionistak elikaduraren bidez menopausiak eragindako aldaketak kudeatzeko zenbait gako eman ditu. (+)
"Desgaituontzat oso gertu eta oso urrun dago itsasoa"
2024-09-01 | Olaia L. Garaialde
Sentsibilizazio saioen, hitzaldien eta sare sozialen bidez aktibismo antikapazitista egiten du Juncal Cepedak (Irun, Gipuzkoa, 1986). Txikitan ez du erreferente desgaiturik izan, eta besteei laguntzeko... (+)
gora