Ilbeltza pasatzen bada ilxuri, ardiak haziko du axuri.

Euskal sagardo ekologikoaren bereizgarria, kupeletan jartzeko gertu

Txotx denboraldian eredu ekologikoan ekoiztutako Euskal Sagardoaren eskaintza izango da hainbat sagardotegitan, eta hura bistaratzeko, Jatorri Deiturak eta ENEEK-Ekolurrak kupeletan paratzeko euskarria aurkeztu dute.


2025eko martxoaren 27a
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako eta ENEEK Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko ordezkariak, bereizgarriaren aurkezpenean.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Euskal Sagardo ekologiko botilek, sor-markaren ikur diren sagarraren iruditxoa eta kaputxoi gorria daramatzate, baita produktu ekologikoa dela erakusten duen euro-hostoa ere. Orain, sagardo ekologikoa zein kupeletan dagoen ere jakingo dute sagardotegietara doazenek.

"Ekologikoaren oinarria fruta-arbolaren osasuna, lurzoruaren emankortasuna eta biodibertsitatea hobetu eta zaintzea da", azaldu dute Euskal Sagardoa deiturako eta ENEEK kontseiluko ordezkariek. "Horretarako, prozesu osoan sintesiko produktu kimikoak erabiltzeari muzin egiten zaio, hasi sagastitik eta botilara arte. Ongarri naturalak erabiltzen dira eta, gainera, uztaren berezko izaera eta zaporea mantentzea bilatzen da, prozesu natural honetan". Bereizgarri berriak tokikotasuna eta ekologikoa, ezaugarri biak batzen ditu.

335.000 litro sagardo ekologiko

Aurten 335.000 litro Euskal Sagardo ekologiko ekoiztu dira, 495.000 kilo sagar baliatuta. ENEEK kontseiluak jakitera eman duenez, nekazal ekoizpen ekologikoak goranzko bidean jarraitzen du. "Elikagai ekologikoen eskaera geroz eta handiagoa da orokorrean, eta gauza bera gertatzen da sagardo ekologikoaren kontsumoarekin". Une honetan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 340 hektarea sagasti daude ekologikoan ziurtatuta.

Ekolurra bereizgarriak, hiru urte pasatxo

2021eko abenduaren 15ean aurkeztu zuen Ekolurra egitasmoa Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak. Bereizgarri berriarekin, pauso bat harago eman eta zigilu ekologikoak Europa mailan jarritako gutxieneko baldintzei beste batzuk gehitu dizkiete. Xabier Lejarzegi Kontseiluko koordinatzaileak Ekolurra bereizgarria zer den azaldu zion ARGIAri, hura aurkeztu zutenean: Hurbileko produktu ekologikoek bereizgarri berria dute EAE-n.

4x07: GARO EDO IRATZEAREN KULTURA... Etorkizunean ere erabilgarri | Iñaki Sanz Azkue
2026-02-11 | ARGIA, Bizi Baratzea
Iratzea edo garoa ongarri ezinbestekoa izan da baserri bizimoduan. Ez zegoen nahi beste, horrek gatazkak ekarri zituen eta udalek esku hartu behar izan zuten. Horregatik,... (+)
Putzua testu-liburu
Zaldibiako Lardizabal eskolan, ikastetxeko hezkuntza curriculumean dute txertatuta urmaelaren erabilera didaktikoa. Baina zer egiten dute eta zer ikasten duteikasleek putzuan? Bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dugu. Gidoia: Mikel Garcia... (+)
Zaldibarko alkate ohia inputatu dute, zabortegia zabaltzeko lanen berri ez ematea egotzita
2026-01-29 | ARGIA
Hirigintzari loturiko ustezko prebarikazio delituengatik inputatu dute 2011 eta 2018 artean EH Bildu ordezkatuta Zaldibarko alkate izan zen Arantza Baigorri, bi udal arkitekto eta idazkariarekin... (+)
4x14: Hiru inbaditzailetxo
2026-01-20 | ARGIA
Gaur animalia espezie inbaditzaileei buruz hitz egin dute Nagore Irazustabarrena eta Axier Lopezek. Hiru kasu aztertu dituzte, guztien artean inbaditzaileena zein den ondorioztatzeko.  Honako abestiak erabili... (+)
Txotxa zabaldu dute Saizarren eta Petritegin
2026-01-16 | ARGIA
Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Petritegi sagardotegian, Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, eta ostegunean gauza bera egin dute Usurbilgo Saizarren. Lehenbizikoan, Euskal Pilota Selekzioa arduratu da txotxa... (+)
gora