Azaro euritsu, urte garitsu

Euskal gastronomia tradizionalaren Ja(ki)tea sariak banatu dituzte, “balioez beteta” eta erakundeak interpelatuta

Zazpigarren urtez, Adunako (Gipuzkoa) Zabala sagardotegian egin dute Ja(ki)tea sarien banaketa, euskal gastronomia tradizionala oinarri duten jatetxeen artekoa. Besteren artean, Getariako Kosta Aroak irabazi du bertako ekoizle onenaren saria, Tafallako Tubalek plater tradizionalarena eta Ainhoako Ithurria jatetxeak ibilbide osoarena.


2025eko uztailaren 23a
11 sari eman dituzte.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Etxean bildutakoa etxean jan behar dela Aitor Mendiluzek doinu eta errima artean kantatu ostean ekin diote Ja(ki)tea elkartearen sari banaketari. Zazpigarren aldia izan du aurtengoa, eta Joxe Felipe Auzmendi kazetariak egin ditu aurkezpen lanak. Trikiti doinuak, txalaparta eta adarra ere entzun dira ekitaldiak iraun duen ordubetean. 

Ja(ki)tea elkarteak euskal gastronomia tradizionala egiten duten taberna eta jatetxeak biltzen ditu, eta haien artean banatzen dituzte sariak, Euskal Herri mailan. "Bertako jeneroa eta bertako langileak" dituztela oroitu du elkarteko presidente eta Donostiako Aratz jatetxeko Xabier Zabaletak. Egonkortzen eta handitzen ari dira pixkanaka, eta ez dute etenik aurtengo urteari begira: Lurraman egon asmo dute, Youtube-ko kanala ere zabalduko dute haien buruaren berri are zabalago emateko, eta, azaroaren 3an, Euskal Herriko sukaldaritza tradizionalaren topaketak egingo dituzte, Senperen (Lapurdi).

Balioz betetako elkartea den heinean, "balioz betetako sariak" ere badituztela esan du Zabaletak, bai kontsumitzaileari begira, baina baita ekoizleari eta produktuari begira ere. Eta era berean, eta beste urte batez, erakundeei laguntza eskatzeko baliatu du unea, "egoera ez delako hain ona".

Zabaletaren azalpenen ondotik, ekin diote sari banaketari:

Ja(ki)Tea elkarteko jatetxe onenaren saria: Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) Herriko etxea. 

Emozioz beterik, eskerrak emateaz haragoko hitzik ezin izan dute egin mikrofonoaren aurrean Javi Penas eta Izaskun Gurrutxagak.

Bertako ekoizleari saria: Getariako (Gipuzkoa) Kosta Aroa baratzea.

Jaime Burgaña, arrantzale ohia, baratzeko produktuekin aspaldi hasi zen lanean, bereziki malko ilarrarekin, eta piperra eta tomatearekin. Burgañak nabarmendu duenez, plateraren pisurik handiena barazkiek izatea borrokatu dute, eta horretan segituko dute. 

Pintxo tradizional onenari saria: Donostiako Zazpi jatetxea. 

Belarri gisatuaren pintxoa nabarmendu du epaimahaiak, eta Paul Arrillagak jaso du saria. Hamar kilo egiten dituzte astero.

Plater tradizional onenari saria: Tafallako (Nafarroa) Tubal jatetxea.

Patorrillo-ari (txopetakoa) eman diote saria. Nicolás Ramírez da sukaldaria, eta bere amaren errezetarekin jarraitzen du.

Euskararen erabilera, presentzia eta indartzearen saria: Oiartzungo (Gipuzkoa) Biok eramateko janaria.

Pablo Miranda galiziarraren eta Rebeca Leiva mexikarraren negozioa da. Epaimahaiak nabarmendu duenez, hasiera-hasieratik eduki dituzte errotuluak, afixak eta kontu denak euskaraz. Mirandak eta Leivak euskaraz hitz egin dute mikrofonoen aurrean: "Nire bihotzak euskaraz dantzatzen du".

Ibilbideari saria: Ainhoako (Lapurdi) Ithurria jatetxea.

Michelin izar bat dauka Maurice Isabalen amaginarrebak eta aitaginarrebak 1962an ireki zuten jatetxeak. Isabal Miarritzen hasi zen lanean 1959an, Villabonako eta Donostiako sukaldari banarekin, eta bertako produktuaz orduan "itsutu" zen. Berrobin erositako babarrunak aurki daitezke Ainhoako Ithurrian.

KM-0 saria: Villabonako (Gipuzkoa) Hika txakolindegia.

Tolosako Frontonen hasita, Roberto Ruiz sukaldariak jaso du saria, bertakotik eta bertakoentzat egindako lan oparoagatik. "Nik meriturik ez daukat", esan du Ruizek. "Arduratsua izan naiz, besterik ez". Tokiko produktuen alde egin du beti, eta dei egin du horretara: "Joan bertako komertzioetara. Zaindu gure lurraldea eta zaindu gure eskualdea".

Elkartasunari saria: Bizkaiko Bisubi Fundazioa.

Irabazi asmorik gabe sortutako elkartea da, nabarmendu dutenez "jasangarritasuna helburu duena zentzu guztietan". Guztira, 300dik gora sukaldari daude taldean, "elkartasuna oinarri, ekintza solidarioak egiten". 

Bertakotzeko ahaleginari saria: Donostiako Itxaropena jatetxea.

Aljerian jaioa, Donostian bizi da Moha Arab. Duela urte batzuk hartu zuen Donostiako Antzoki Zaharraren parean dagoen jatetxeko ardura, eta tokiko produktuaz arduratu da beti, berak esan duenez: "Integratu gara; kultura baten parte gara".

Juan Manuel Garmendia saria, kalitate eta produktu onenari: Berrobiko Iriarte jatetxea. 

Txerritegia daukate jatetxe alboan, kilometro eskas batera, eta jatetxean egiten duten txerrikume errea nabarmendu du epaimahaiak. Repsol sari bat ere badauka jatetxeak. 26 urte daramatzate jatetxearekin.

Mikel Corcuera saria, kazetaritza gastronomikoari: Oraitz García.

Hamar urte daramatza El Diario Vasco egunkarian kritika gastronomikoak idazten. Saria jasota, kazetaritza gastronomikoaren aldeko defentsa egin du Garcíak: "Edonork iritzia eman dezakeen garaia bizi dugu, eta hori ere zilegi da, baina defendatu egingo dut zehaztasunez eta zorroztasunez egiten den lana".

"Energiaren %60 galdu dugu bost segundoan, ez dakigu zergatik"
Egunak argitzerako itzuli da argindarra ia-ia leku guztietara. Euskal Herrian baino atzeratuago egin du Espainiako Estatuko lekurik gehienetan, baita Portugalen ere. Normaltasun itxura gaur Euskal... (+)
Argindarra itzuli da Euskal Herriko lekurik gehienetara, baina normaltasunera itzultzeko "orduak edo egunak" beharko dira
Gaueko 21:00etarako, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako %85era itzuli da hornidura energetikoa, eta Nafarroan, berriz, %50era. Egoera okerragoa bizi dute Espainian eta Portugalen: hurrenez hurren, argindarra... (+)
Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako.... (+)
Munduko %1 aberatsenek urteko lehen hamar egunetan gainditu dute karbono isurien urteko kuota
Munduko populazioaren ia erdiak baino bi aldiz gehiago kutsatzen du aberastasun gehien pilatzen duen %1ak. Munduko aberatsenek hamar egunetan isuri duten kantitatera heltzeko, ia hiru... (+)
Petrolio-ontzi hondoratu batek 4.300 tona isuri ditu Itsaso Beltzean, eta beste bat noraezean dabil
Ekaitz-erauntsia emana zegoen eta "hondamendia jazo da", Errusiako Gobernuak jakinarazi duenez. Ukrainak arduragabekeria egotzi dio. (+)
gora