Zertarako zure alaba-semeei mirari bat esplikatzen saiatu, baratze bat landatzen jar ditzakezu eta

Lurrikara Afganistanen: gutxienez 1.400 hildako eta herritar andana hondakin artean harrapatuta

6,0 graduko lurrikara bat eta hainbat erreplika izan dira igandetik astelehenerako gauean. Kalte oso larriak eragin ditu herrialdearen ekialdean. Ehunka etxe suntsitu ditu dardarak.


2025eko irailaren 02a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Afganistan ekialdea suntsitu du lurrikara bortitz batek igandetik astelehenerako gauean. Sei graduko seismoa erregistratu zuten geologia zerbitzuek, eta hainbat erreplika izan ziren. Lurrikarak astindu egin zituen herrialdearen ekialdeko Kunar, Nangarhar, Nuristan eta Laghman probintziak, batez ere Kunar. Kabul hiriburuan ere sentitu zen dardara. 

Talibanen gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera, gutxienez 1.400 pertsona hil eta 3.100 zauritu dira, baina litekeena da datozen orduetan kopuru horiek "nabarmen" handitzea. Nazio Batuen Erakundeak astelehenean esandakoaren arabera, lurrikarak "12.000 pertsona baino gehiago kaltetu ditu zuzenki". Ehunka etxe eta azpiegitura birrindu dira, eta, gobernuko bozeramaleak aitortu duenez, hondakinen artean jende andana egon daiteke. Hainbat herri eta eskualde inkomunikaturik gelditu dira, eta erreskate-lanak konplikatu ditu. 

2025ean, gutxienez lau lurrikara

2023ko urrian jasan zuten oraingoa baino lurrikara bortitzagoa: 2.500 pertsonatik gora hil eta 9.000 herritar baino gehiago zauritu ziren Ritcher eskalan 6,3 graduko lurrikararen ondorioz. 1998ko otsailean, okerrago: bi seismoren eraginez, 4.000 pertsona hil zen. Eta urte berean, maiatzean, beste lurrikara baten ondorioz 5.000 hildako izan ziren. 

Aurten, guztira lau lurrikara daramatza herrialdeak. Horietatik hiru, abuztuan. Larriena, ordea, iragan abuztuaren 31ko gauekoa izan da. 

Hondameni gehientsuenek Afganistan ekialdea kolpatu ohi dute, Pakistanekin muga egitetik hurbil. Izan ere, bi herrialdeak Hindu Kush mendilerroak bereizten ditu, eta horretan topo egiten dute Eurasiako plaka tektonikoak eta Indiakoak. Dardarak Afganistanen aldera gertatu ohi dira, mendilerroaren haranean. Horrez gain, pobrezia handiko eskualdeak dira inguru horretakoak, eta eraikin gehientsuenak lurrikarei eusteko ahulegiak dira.

Herrialdearen egitura kaskarra da, gatazka politiko betean dira, eta urteak dira milaka eta milaka afganiarrek haien herrialdea uztea erabakitzen dutela. Pakistanen hartu ohi dute aterpe. Ia milioi eta erdi afganiar han dira, Nazio Batuen babespean ustez, baina duela bi urte baino gehiago hasi zen Pakistan horiek legez kanpo deportatzen. Are, ipinia zieten herrialdea haien kabuz uzteko epemuga: abuztuaren 31. Hain justu ere, lurrikara handia izan zen eguna. Egun horretan bertan, seismotik ihes, milaka eta milaka afganiar muga gurutzatzen ahalegindu ziren, Pakistanen babesa bilatzeko asmoz, baina muga blokatu zieten. 

Sudanen lurra higitu da: 1.000 hildakotik gora

Euri jasengatik, Sudan mendebaldean, Tarsin eskualdean, beste hondamendi bat gertatu da: lurra higatu eta mendia erori zaie gainera.

Sudanen Askatasunerako Mugimenduak du agintea herrialdean, eta haiek emandako datuen arabera, gutxienez mila pertsona hil dira. Nazio Batuen Erakundeari eskatu dio laguntza.

Euskal gastronomia tradizionalaren Ja(ki)tea sariak banatu dituzte, "balioez beteta" eta erakundeak interpelatuta
Zazpigarren urtez, Adunako (Gipuzkoa) Zabala sagardotegian egin dute Ja(ki)tea sarien banaketa, euskal gastronomia tradizionala oinarri duten jatetxeen artekoa. Besteren artean, Getariako Kosta Aroak irabazi du... (+)
"Energiaren %60 galdu dugu bost segundoan, ez dakigu zergatik"
Egunak argitzerako itzuli da argindarra ia-ia leku guztietara. Euskal Herrian baino atzeratuago egin du Espainiako Estatuko lekurik gehienetan, baita Portugalen ere. Normaltasun itxura gaur Euskal... (+)
Argindarra itzuli da Euskal Herriko lekurik gehienetara, baina normaltasunera itzultzeko "orduak edo egunak" beharko dira
Gaueko 21:00etarako, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako %85era itzuli da hornidura energetikoa, eta Nafarroan, berriz, %50era. Egoera okerragoa bizi dute Espainian eta Portugalen: hurrenez hurren, argindarra... (+)
Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako.... (+)
Munduko %1 aberatsenek urteko lehen hamar egunetan gainditu dute karbono isurien urteko kuota
Munduko populazioaren ia erdiak baino bi aldiz gehiago kutsatzen du aberastasun gehien pilatzen duen %1ak. Munduko aberatsenek hamar egunetan isuri duten kantitatera heltzeko, ia hiru... (+)
gora