Asteroko buletina
Nik baratzea zaintzen dut eta berak ni

Ereñotzuko eta Pagoagako inguruak ere hondamendi eremu izendatzeko eskatuko dute

Urnietako eta Hernaniko alkateek eta Ereñotzuko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bilera bat egiteko eskatu dute. Bestalde, Bera, Lesaka eta Arano ere hondamendi eremu izendatzeko eskaria onartuko du asteazkenean Nafarroako Gobernuak.


2023ko maiatzaren 24a

Ereñotzuko eta Pagoagako inguruak hondamendi-eremu izatea eskatuko dute, joan den asteburuan uholdeek eragindako kalteak direla-eta. Urnietako eta Hernaniko alkateek eta Ereñotzuko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bilera eskatu dute. 

Bestalde, Bera, Lesaka eta Arano ere hondamendi eremu izendatzeko eskaria onartuko du asteazkenean Nafarroako Gobernuak. Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren arabera, asteburuko uholdeek 4 eta 5 milioi euro arteko kalte materialak eragin dituzte herri horietan.

Espainiako Gobernuari dagokio eskaera onartu ala ez erabakitzea, eta horren araberako laguntzak ematea. Besteak beste, kalte pertsonalei eta etxebizitzetan izandako kalteei aurre egiteko diru laguntzak eman ditzake, baita udal azpiegiturak eta errepideak konpontzeko, nekazaritzan abeltzaintzan eta basogintzak izandako kalteei aurre egiteko edo enpresek jasandako kalteak konpontzeko ere.

Munduko Bankuaren gailurraren aurka mobilizazioak deitu dituzte maiatzaren 23 eta 24an
Munduko Bankuari Ez! plataformak maiatzaren 23an Kapitalismoa eta ingurugiroaren suntsipena borrokatu lelopean mobilizazioa deitu du. Beste aldetik, Euskal Herriko hamarnaka mugimendu sozial, sindikal eta ekologistek... (+)
Saltzen ez duten janaria eman beharko dute Hego Euskal Herriko jatetxe eta elikagaien banaketa-enpresek
Elikagaiak alferrik galtzea prebenitzeko legea eztabaidatuko dute Espainiako Diputatuen Kongresuan. Besteak beste, jatetxeak behartuta egongo dira bezeroei ematera jaten ez dituzten elikagaiak, eta zigorra jaso... (+)
Datozen hilabeteetan "El Niño" fenomeno atmosferikoa itzuliko dela ohartarazi du NBEk
Datozen urteetan bero-errekorrak hausteko arrisku handia dagoela ohartarazi du NBEk. "El Niño" fenomenoak mundu osoko kliman alterazioak sortzen ditu, eta muturreko egoerak sor ditzake, urakanak... (+)
Jaurlaritzako hiru teknikariren deklarazioak bertan behera, epaitegietako lanuzteengatik
Ostegunean ziren deklaratzekoak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko hiru teknikariak, baina justizia auzitegietako lanuzteen ondorioz ezin izan dute egin. Verter Recycling enpresari Ingurumen Baimen Bateratua nolatan... (+)
Arriskuan dauden hegaztiak hiltzen ari dira aerosorgailuen aurka kolpatuta, Arabako Mendiak Askek salatu duenez
Martxoaren 10ean Bonelli arrano ar gaztea hil zen Zaragozan, talken aurkako sistema zuen aerosorgailu baten aurka jo ostean. Bistan denez, sistema ez da eraginkorra. Espezie horrek... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora