Ilargi koroatua, laster euri.

Ekofeministen bira Araban larunbatean

Urriaren 25ean "bira ekofeminista" egingo dute autobusez Araban zehar hainbat erresistentzia esperientzia ezagutzeko. "Emakumeak eta gorputz disidenteak" daude deituak bertan parte hartzera.


2025eko urriaren 23a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

"Lurraren defentsan, elikadura burujabetzan eta agroekologian aktibo dauden erresistentziak ezagutzea eta berauek diskurtso feministatik irakurtzea" du helburu larunbatez autobusez egingo duten egun osoko txangoak, antolatzaileek jakitera eman dutenez. Horrekin batera, bira baliatu nahi dute Euskal Herriko mugimendu feministaren baitan ekofeminismoari buruz hitz egiten jarraitzeko.

Gasteiz, Aramaio, Labraza eta Tuesta

Gasteizen 9:30ean elkartuko dira eta goizean Aramaio bisitatuko dute. Eguerditik arratsaldeko lehen orduak bitartean Labrazan emango dituzte eta iluntzea, berriz, Tuestan. Horietako bakoitzean solasaldi formatoan ezagutuko dute bertatik erresistentzia esperientzia bat. 21:00etan Gasteizera itzuliko da autobusa.

Toki horietan eolikoen eta negutegian makroproiektuak dira aztertuko dituzten proiektuak eta begirada feministatik aztertuko dituzte energiaren eta elikaduraren gaia.

Izena emateko epea agortu da, baina autobusean oraindik bada lekuren bat hutsik. Izena eman nahi izanez gero, idatzi ekofeministakbiran@gmail.com helbidera. Antolakuntzak eskatu du alferrik lekurik ez betetzeko, hau da, izena emanez gero konpromisoari eusteko eta gorabeherarik sortu zaionak aurrez abisatzeko, leku hori beste batek erabili ahal izan dezan.

5 euroko ekarpena egitea eskatu dute eguneko gastuei aurre egiteko. Egun horretako hamaiketakoa eta bazkaria antolakuntzak jarriko ditu.

3x05: Genomarik handiena, garoarena
2025-12-01 | ARGIA, Bizi Baratzea
Munduan genomarik handiena duena landare bat da, garo bat, hain zuzen ere, eta asko dauka esateko. Berriro ere landare batek txunditu gaitu eta txiki utzi du... (+)
"Gu gurera Lurra, herria eta mundua hobetzeko"
2025-11-27 | ARGIA
Jakoba Errekondok jaso du 37. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariko Ohorezko Mugarria. Azaroaren 26an Andoaingo Bastero Kultur Etxean egin zen ekitaldia eta epaimahaiak argudio hauek eman... (+)
"Sistemak ez zaituzte nahi baina jendarteak behar zaituzte, eta segituko dugu zuenaren berri ematen"
2025-11-27 | ARGIA
Jenofa Berhokoirigoinek jaso du 37. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria, ARGIAn idatzitako Mendez mende dabilen lanbidea, garai berrietara egokitu nahian erreportajeagatik. Beste hiru finalistak hauek izan... (+)
4x03: Baserritarren Bilgunea, sortu berri den sindikatua I Lur Pagoaga eta Nerea Arrizabalaga
2025-11-26 | ARGIA, Bizi Baratzea
Baserritarren Bilguneak eredu agroekologikoan ari diren laborarien ahotsa izan nahi du, oraingoz Gipuzkoan kokatua, eta txikitik antolatua. Lan baldintzak eta bizitza duinak lortzeko borrokatuko du,... (+)
Gaur banatuko dituzte Rikardo Arregi sariak
2025-11-26 | ARGIA
ARGIAko Jenofa Berhokoirigoin kazetariaren artzaintzari buruzko erreportajea da finalistetako bat. Jakoba Errekondori emango diote ohorezko mugarria, baratzearen inguruko jakintzaren dibulgazioan egindako lanagatik, besteak beste, ARGIAren Bizi Baratzea... (+)
gora