Zorroan abarrots asko, baina intxaur gutxi

“Ekosistema elikagarriak diseinatzen ditut permakultura bulegoan”

Felix Blot gazte azkaindarrak 2018tik du martxan permakultura zerbitzuak eskaintzen dituen bulegoa. Senpereko eskolan hasi zen naturaren kudeaketaren inguruan hausnartzen eta ikasten, eta naturako bioaniztasuna eta elikagaien ekoizpena aparteko bi gauza bezala ikusten zirela ohartu zen: “Batetik, janaria ekoizten du gizakiak, eta bestetik, naturan santutegi modukoak egiten ditu, horien babesteko. Bada, ohartu nintzen biak nahasi zitezkeela, alegia, posible zela bioaniztasuna babestuz edo hobetuz gure beharrei erantzutea”. Landetara joan zen hango ekogunean urtebetez baratzegintza biologikoa ikastera, eta ondoren, hartutako bidearekin segituz, permakulturaren munduan murgildu zen.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2023ko otsailaren 27a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Bloten hitzetan, ekosistema naturala imitatzean datza permakultura, sistema horretako zenbait elementu pertsonen beharretara egokituz. “Ekosistema elikagarriak sortzea da ideia, horretarako guneak metodologia berezi batekin, sistema natural baten moduan, antolatuz”. Diseinu lan horiek egiten ditu permakultura bulegoan Blotek, berak dioen bezala, "baratzeen marrazkiak". “Tira, marrazkia azken etapa da, horren gibelean pentsatutako gauza asko dago: zer sartzen den ekosistema horretan, elementuen artean zein lotura dagoen…”.

Bulegoko bezeroek Bloten diseinua jasotzen dute, eta horri jarraituz antolatzen dute baratzea edo espazioa. Bestalde, diseinua errealitatera eramateko proiektuak ere egiten ditu gazteak, bezeroek horrela nahi izatekotan. “Gune horretan elementu guztiak elkarri lotuak egonen dira, ez da ezer egiten beste elementuak kontuan hartu gabe”. Adibideak jarri ditu azkaindarrak, ideia errazago ulertzeko: baratzean ahateak jar daitezke, horiek bareak jaten dituztelako, edo fruta arbolak abereekin nahasi, ardiekin eta oiloekin, esaterako. Horien gorotzak lurra hobetuko du, eta oiloek, gainera, fruta arboletako fruituak jan eta gorotzetan horien haziak zabalduko dituzte… “Horrelako sinergiak sortzen dira”.

Permakulturako beste proiektuekin elkarlanean

Urruñan du bulegoa gazteak, eta permakultura zerbitzuak eskaintzeaz gain, naturopatiaren inguruko formazioa jasotzen ari da. “Arrunt lotua dago hori ere permakulturarekin. Gorputza ekosistema moduan begiratzea da kontua, desorekak berriz orekatzea”, dio. Permakulturaren bueltan Ipar Euskal Herrian martxan diren beste zenbait proiekturekin –Maïa Permaculture edo Ereinez Hazi-rekin, esaterako– ere harremanetan dago Blot, eta elkarlanaren eta saretzearen garrantzia azpimarratu du. “Ekimen asko badira Iparraldean, baina ez dago harreman handiegirik. Hori da ene ustez hurrengo etapa: proiektu horiek guztiak saretzea”.

Bide horretan, zenbait lagunekin elkartea sortu berri du Blotek, Urruña inguru horretan ekogune pedagogikoa martxan jartzeko. “Orain ere joaten naiz eskoletara animazioak egitera, baina elkarteak gunea lortzen duenean horrelako gehiago egitea da asmoa”, adierazi du.

“Metalezko bastoiak ikusten dira orain, baina hurritz makila betiko erreminta izan da gurean”
2025-06-02 | Garazi Zabaleta
Umetan aitarekin ikasi zuen Unai Zabala Zubelzu txaramarrak hurritz makilak egiten. “Perretxikotara joaten ginen bezala, makilak egitera ere ateratzen ginela gogoratzen dut, hamar bat urte... (+)
“Administrazioak egiten ez duenez, guk bultzatu dugu hiltegi proiektua”
2025-05-26 | Garazi Zabaleta
2024ko irailetik martxan dute Urduñan Belardi hiltegia eta haragi-eraldaketarako gunea. Elikadura burujabetzaren bueltan herrian urte askoan egin duten prozesuaren ondorio da proiektua, Bedarbide abeltzainen elkarteak... (+)
Sitsak munduko ezpel baso handiena suntsitu ez dezan
2025-05-19 | Garazi Zabaleta
Pirinioetan dago ezpel basatien munduko eremurik handiena, eta hain zuzen Nafarroako Pirinioan, Abaurregainan, sortu zuten 2020an Ezpelzaintza 2050 egitasmoa. Cydalima perspectalis sitsa hondamendi handia eragiten... (+)
Ekoizle txikiei arnas emateko lanpostu publikoa Debagoienan
2025-05-12 | Garazi Zabaleta
Duela urtebete pasa gauzatu zuten Ortulaguntza proiektua Debagoienan. Langile bat kontratatu dute bailarako nekazaritza proiektu txikietan txandaka lanean aritzeko, hartara ekoizleei lan karga arintzeko eta... (+)
Udaberriko festa, agroekologia ospatzeko
2025-05-05 | Garazi Zabaleta
Maiatzaren 10ean egun osoko festa berezia antolatu dute Zestoako Amilibia baserrian. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren alde, Gipuzkoako Biolur elkarteak abiatutako proiektua da Amillubi, eta udaberriko... (+)
gora