Uztailari ohore, balinbadu ogi urre

“Administrazioak egiten ez duenez, guk bultzatu dugu hiltegi proiektua”

2024ko irailetik martxan dute Urduñan Belardi hiltegia eta haragi-eraldaketarako gunea. Elikadura burujabetzaren bueltan herrian urte askoan egin duten prozesuaren ondorio da proiektua, Bedarbide abeltzainen elkarteak bultzatu duena. “Sektorean egindako ikerketatik, hausnarketa argia egiten genuen: edo baserriak errentagarriak izateko eta zikloak ixteko lanabesak sortzen ditugu, edo desagertu eginen gara”, azaldu du Mikel Kormenzana Okeranza elkarteko kideak eta egitasmoaren bultzatzaileak. Azpimarratu du administrazio publikoak bultzatu beharko lukeena ari direla elkartetik egiten.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2025eko maiatzaren 26a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Duela ia hogei urte abiatu zuten ekimena, eta albaitari bat kontratatu zuten baserriz baserri analisi tekniko-ekonomikoa egiteko. “Ondorio oso logikoak atera ziren ikerketa hartatik: ekoizpen kostuak jaitsi beharra zirela eta produktuei balio erantsia emanda etekinak igo”, azaldu du. Bultzatzaileek hasieratik argi zuten nekazaritza eta abeltzaintza eredu txikiaren eta jasangarriaren alde eginen zutela. “Gakoa zen ea nola eginen genuen jauzi ekoizpenetik elikadurara, alegia, nola lortu zikloa osatzea behi bat haztetik xerra bat edukitzera”, dio. Urduñako elikadura estrategian murgilduta zegoen garaian udala, eta Bedarbideren lana estrategia barruan txertatu zuten.

Hainbat eredu ezagutu dituzte proiektuaren bultzatzaileek urteotan Europan. “Formazioak egin ditugu eta hartu-emanak izan ditugu hiltegi txikiekin, zatitze gelekin eta haragi-obratzaileekin. Italian, Austrian eta beste hainbat tokitan egon gara esperientzietatik ikasten”. Guztia, Urduñarako eredu propioa pixkanaka diseinatzen joateko. Bidean, baina, arazo nagusi bat zuten alor legalean: Europa mailan bazegoen haragia eraldatzeko osasun legeko zuzentarau bat, proiektu txikiei malgutasuna ematen ziena, baina Espainiako estatuan eta Hungarian ez zen malgutze hori aplikatzen. “Dekretu horren aldeko plataforma sortu genuen estatu mailan, eta azkenean, 2020ko abenduan onartu zuten dekretua”, dio. Ordurako, proiektua nahiko landuta eta zehaztuta zuten Urduñan.

Hiltegia, zatitze gela eta eraldaketarako obratzailea

Hiltegiaz gain, zatitze gela eta obratzaile txikia ere martxan dituzte Belardin, eta hurrengo pausoa sukaldea abian jartzea izanen da, elikagai prestatuak egin ahal izateko. “Instalazioak irekiak dira berez, edonork erabil ditzake, baina bazkideek lehentasuna eta abantailak dituzte”, azaldu du. Urduñako 32 ekoizpen dira elkarteko bazkide, baina kanpotik ere abeltzain asko datozela dio kideak: Bizkaiko kostaldetik, Arabako mendialdetik…

Bestelako berezitasunik ere badu Belardik, izan ere, ez du kortarik, eta beraz, animaliak hiltzeko momentuan bertan eraman behar dituzte abeltzainek. Hiru langile ari dira proiektuan lanean gaur egun.

Sitsak munduko ezpel baso handiena suntsitu ez dezan
2025-05-19 | Garazi Zabaleta
Pirinioetan dago ezpel basatien munduko eremurik handiena, eta hain zuzen Nafarroako Pirinioan, Abaurregainan, sortu zuten 2020an Ezpelzaintza 2050 egitasmoa. Cydalima perspectalis sitsa hondamendi handia eragiten... (+)
Ekoizle txikiei arnas emateko lanpostu publikoa Debagoienan
2025-05-12 | Garazi Zabaleta
Duela urtebete pasa gauzatu zuten Ortulaguntza proiektua Debagoienan. Langile bat kontratatu dute bailarako nekazaritza proiektu txikietan txandaka lanean aritzeko, hartara ekoizleei lan karga arintzeko eta... (+)
Udaberriko festa, agroekologia ospatzeko
2025-05-05 | Garazi Zabaleta
Maiatzaren 10ean egun osoko festa berezia antolatu dute Zestoako Amilibia baserrian. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren alde, Gipuzkoako Biolur elkarteak abiatutako proiektua da Amillubi, eta udaberriko... (+)
Alpeetako hegoaldetik Nafarroa Beherera, abeltzaintza estentsibo eta dibertsifikatuarekin
2025-04-28 | Garazi Zabaleta
Proventza eskualdean, Alpeen hegoaldean abiatu zuten Lili Saint-Laurent euskaldunak eta Mathias Guibert proventzarrak abeltzaintza proiektua duela hamar urte pasatxo. “Ardi, ahuntz, behi, txerri eta pottokekin... (+)
Konbutxa eta hartzituak bizibide
2025-04-14 | Garazi Zabaleta
2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean... (+)
gora