Aldatz gorrie, aldatz berrie.

“Ekologiaz hitz egiteko aitzakia artistikoa da festibala”

Iruñeko Labea Arte, Zientzia eta Natura Laborategia da apirilaren 25etik 30era Iruñean ospatuko den Arbola festibalaren antolatzailea. Artea eta zientzia uztartuz, naturarekin lotutako egitasmoak lantzen ditu laborategiak. Oraingoan, zuhaitzen kultura oinarri hartuta eta hainbat diziplina artistikoren bidez, trantsizio ekosozialaren inguruan hausnartzeko eta alor horretako erronkak jendarteratzeko festibala jarri dute martxan. Lehen edizioa da aurtengoa, eta Iruñeko jaialdi nagusia egiteaz gain, maiatzean eta ekainean Nafarroako beste hainbat herritara ere eramanen dituzte ekimenak Arbola Ibiltariaren bidez: Tafallara, Artzibarrera, Esteribarrera, Monrealera eta Untzuera.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2023ko apirilaren 24a
Marina Guzzoren \"Mistura\" lana.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Isabel Ferreira da jaialdiaren zuzendari artistikoa. Horrela azaldu du ekimenaren asmoa: “Azken finean, jaialdia aitzakia bat da, arbolen eta artearen bidez ekologiaz hitz egiteko eta estrategia artistiko eta sortzaileak erabiliz, bizi garen moduaz hitz egiteko”. Izan ere, gaur egun alor ekosozialean ditugun erronkei aurre egiteko artea oso eraginkorra dela uste du zuzendariak, kontzientzia hartzea bultzatzen duelako, baina beldurretik izan beharrean, estimulu positiboetatik abiatuta: “Ni askotan beldurtuta gelditzen naiz ingurumenari lotutako dokumentalak ikustean. Bada, kasu honetan, modu positiboan bultzatu nahi dugu jendea hitzetatik ekintzetara pasatzea”.

Izenak argi azaltzen duen moduan, zuhaitzak ditu erdigunean festibalak. Zergatik zuhaitzak? “Gure gizartean paper garrantzitsua dute arbolek: klima erregulatzaileak dira, bizitzeko beharrezkoak ditugu… estrategikoak dira, baina, aldi berean, oso ezezagunak zaizkigu. Gehiago dakigu ilargiaren gainazalaz zuhaitz batez baino”, gehitu du. Egunerokoan oharkabeko zaizkigun horiei protagonismoa ematea da jaialdiaren helburua, eta horretarako, bertako eta nazioarteko artistekin hainbat ekimen proposatu dituzte: dantza, musika, zinema, erakusketak, antzerkia, tailerrak, hitzaldiak…

Biodibertsitatea eta artea, balkoi artean

Jaialdiaren alde artistikoa, dibulgatiboa eta pedagogikoa nabarmendu ditu Ferreirak. “Orain, esaterako, balkoietan ari gara lanean, gure esparru intimo eta txiki horietan, instalazio botaniko-artistiko batekin”. Madrilgo Lucía Loren artistaren egitasmoa da. Biologoa eta paisajista da bera, eta balkoietan biodibertsitatea erakartzeko egitasmoa da esku artean duena: txorien eta intsektuen hotelez, landare meliferoez eta bestelakoez bete dituzte balkoiak Iruñeko Kale Nagusiko 53. zenbakian, eta festibalean inauguratuko dute "obra". “Proiektu horrek badu bere alde estetikoa, baina baita alde funtzional eta ekologikoa ere”, azaldu du zuzendariak.

Gonbidatutako artisten artean daude gaiaren bueltan lanean ari diren nazioarteko izen ezagunak: Lucía Loren, Marina Guzzo, Cecylia Malik, Martin Etxauri, eta beste hainbat. Egitaraua eta informazio guztia hemen.

Udaberriko festa, agroekologia ospatzeko
2025-05-05 | Garazi Zabaleta
Maiatzaren 10ean egun osoko festa berezia antolatu dute Zestoako Amilibia baserrian. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren alde, Gipuzkoako Biolur elkarteak abiatutako proiektua da Amillubi, eta udaberriko... (+)
Alpeetako hegoaldetik Nafarroa Beherera, abeltzaintza estentsibo eta dibertsifikatuarekin
2025-04-28 | Garazi Zabaleta
Proventza eskualdean, Alpeen hegoaldean abiatu zuten Lili Saint-Laurent euskaldunak eta Mathias Guibert proventzarrak abeltzaintza proiektua duela hamar urte pasatxo. “Ardi, ahuntz, behi, txerri eta pottokekin... (+)
Konbutxa eta hartzituak bizibide
2025-04-14 | Garazi Zabaleta
2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean... (+)
Pilotako esparatrapu hondakinetatik papera
2025-04-13 | Garazi Zabaleta
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte... (+)
Lursail txikian eta inbertsio erraldoirik gabe garatu daitezkeen proiektu agroekologikoak
2025-04-07 | Garazi Zabaleta
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan... (+)
gora