Otsaila, laburrena eta txarrena

Eibarren hamar urtean sokamuturrik gabe egon ostean, alkateak herriko jaietako egitarauan sartu du

Elkarrekin Podemosek, EH Bilduk eta EAJk eskatuta, ezohiko osoko bilkura eginen dute ortzegunean, sokamuturra berreskuratu ala ez erabakitzeko.  


2026ko ekainaren 16a
Astelehen karnabalean egin ohi da sokamuturra Tolosan.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Eibarren (Gipuzkoa) hamar urtean sokamuturrik gabe egon ostean, herriko alkate Jon Iraolak (PSE) alde bakarrez erabaki du berreskuratzea, eta sanjoanetako egitarauan sartu du; ekainaren 21, 24 eta 25ean. Erabakiak harrabotsa sortu du herrian, eta animalien aldeko kolektiboek sokamuturra bertan behera uzteko mozioa erregistratu dute, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta EAJren babesarekin. Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk sokamuturra baztertu dute, eta EAJk (PSEren udal bazkidea) eztabaidatzea eskatu du. Hala, oposizioko hiru alderdiek ezohiko osoko bilkura deitu dute ortzegunerako.  

40 bat elkartek, tartean Animalien Babeserako Euskal Federazioak, Katubeltzek, Sokamuturrik ezek edo Gipuzkoa Antitaurinak, Eibarren sokamuturra berreskuratzearen aurkako jarrera agertu dute. Talde horien ustez, sokamuturra berreskuratzeak “animalien ongizatean atzera egitea eta plaza publikoan tratu txarrak normalizatzea" ekarriko luke.

Halaber, dei egin dute asteartean, 19:00etan, Untzaga plazan eginen duten elkarretaratzean parte hartzeko. Bertze kuadrilla talde batek ere sokamuturraren aldeko manifestazioa deitu du.

Gipuzkoa, zatituta

Sokamuturra jai egitarauetan txertatzeari buruzko eztabaida ez da berria. Gipuzkoako zenbait herrik dagoeneko sokamuturra debekatzeko pausoa emana dute. Eibarko Udalak, erraterako, duela bi legealdi onartu zuen sokamuturra ez egitea. Era berean, Eibarren zezenketarik ez antolatzea eta zezen-plazari kirol erabilera ematea adostu zuten. 

Bertze herri batzuetan, berriz, sokamuturrak errotuta segitzen du; hala nola, Azpeitian, Tolosan, Hernanin, Elgoibarren, Mutrikun, Pasai Donibanen eta Oñatin.

Otsoaren ehiza Hego Euskal Herrian ahalbidetuko lukeen txostena aitzin doa
Espainiako Estatuko erkidego gehienen babesa jaso du otsoaren populazioa "kontserbazioa egoera onean" dagoela dioen txostenak, eta horrek otsoaren ehizari bide emanen dio. Nafarroak txostenaren alde... (+)
Hartzaren hedapena eta abeltzaintza estentsiboa “bateraezinak” direla ohartarazi du EHNE Nafarroak
Sindikatuak hartza babesteko politikak berrikustea eskatu du, Ezkarozen eta Ariben bi hartz agertu ondoren. (+)
44 urteko garraiolari bat hil da Murchanten, bi kamioiren arteko istripuan
Ezbeharra AP-68an gertatu da: kamioietako bat bidetik atera da eta kontrako norabidean sartu da, bertze kamioia joz. 41 urteko bertze garraiolariak zauri arinak ditu. Asteartean... (+)
Ehunka boluntariok arditegi bat eraiki dute Marieniako lur okupatuetan
Kanboko lur horiek eraikigarri gisa sailkaturik daude, baina laborantzarako eremu gisa izendatuak izatea nahi dute ELB, Ostia eta Lurzaindiak. (+)
49 urteko langile bat hil da Laudion, leherketa baten ondorioz
Arabako Vibrantz enpresako labeetako batean izan da leherketa, 00:30ean. (+)
gora