Zer da belar txar bat? Onurak ezagutzen ez dizkiogun landarea.

EAEko 32 udalerritako 2,3 milioi metro koadro industria-lurzoru berroneratuko ditu Eusko Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak deitoratu duenez, gaur egun, EAEk "lurzoru gutxi" du bere jarduera ekonomiko nagusia den industria bultzatzeko. Hori dela eta, apustu egin du erabiltzen ez diren eta berroneratzeko eta deskontaminatzeko premia duten 2,3 milioi metro koadroko industria-lurzoru berreskuratzeko 32 udalerritan, tartean, Erandion (Playa Barri eta Sakoni eremuak) eta Lemoizen (Basordas, zentral nuklearraren instalazio zaharra).


2022ko otsailaren 07a
Basordas inguruan dagoen zentral nuklearraren instalazio zaharrak atonduko dituzte, besteak beste. / Hodei Torres, Hiruka
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak industria-lurzoruaren estrategiaren aurrerapena aurkeztu du. Estrategia horrek oinarritzat hartzen du erabiltzen ez diren eta berroneratzeko eta deskontaminatzeko premia duten lurzoruak berreskuratzea, eta jasangarritasunaren ikuspegia indartzen du, tramitaziopean dagoen Euskadiko Lurzorua Babesteko 2030erako Estrategiaren esparruan.

Azaldu dutenez, EAEn lurzoru gutxi dago industria bultzatzeko, eta, horregatik, Jaurlaritzak apustu egin du lurraren babes globalaren alde, "elkarrekin uztartuz ingurumenaren zaintza, jasangarritasuna eta enplegua sortzen duen sustapen ekonomikoa".

Eusko Jaurlaritzako Industria eta Jasangarritasun eta Ingurumen sailek elkarregaz egindako lanari esker, posible izan da Sprilur eta Ihobe Sozietatearen arteko lankidetza indartzea, "ekonomia eta ingurumen arloetako helburu bikoitzaren alde". Hala, kutsatutako lurzoruen arloan 2020-2024ko gobernu-programak helburu bezala finkatu du kutsatutako 400 hektarea lehengoratzea sail eta erakunde eskudunakaz lankidetzan.

Testuinguru horretan, lurzorua babesteko politikaren barruan oinarrizko urratsa da Bizkaian, Santurtziko sektoreetan, Barakaldoko Burtzeñan, Muxikako Inaman eta Erandioko Playa Barri eta Sakoni eremuetan; Gipuzkoan, La Herrera Pasaian, Oikia Zumaian edo Arcelor Mital Zumarragan dauden kutsatutako lurzoru historiko garrantzitsuenak berroneratzea. "Aukera historiko bat da ingurumen arloan lehentasun handia duten lurzoru horiek modu egokian lehengoratzea".

Lehengoratze-prozesu hori Sprilur-en (industria lurzoruen birgaikuntzan aditua) eta Ihoberen (kutsatutako lurzoruak berreskuratzen aditua) lankidetza estuaren bitartez bultzatuko da.

Garatuko dituzten jarduerak, Uribe Kostan

Eusko Jaurlaritzak lau partzela erosi zituen 2021ean, 8,5 milioi euroren truke, Playa Barri-Sakoni eremuan. Gune horiek, arduradunek azaldu dutenez, partzialki artifizializatuta daude, baina "lehengoratzeko premia dute". Hala, 2022an eta 2023an lurrak erosten jarraituko du Jaurlaritzak, eta hasiera emango diote hirigintza-tramitazioari, eta lurraren deskontaminazioa hasiko dute.

Lemoizi dagokionez, Basordas inguruan dagoen zentral nuklearraren instalazio zaharrak atonduko dituzte lurreko akuikultura-parke bat ezartzeko. Azaldu dutenaren arabera, hauexek dira egin beharko dituzten lanak: eraistea, berrurbanizatzea, eraikina zaharberritzea eta eraikin berriak jasotzea. Ez dute aurrekontua zehaztu, "garapen-ereduaren araberakoa izango baita". Hala ere, jakinarazi dute ezohiko baliabideak beharko direla proiektu horretarako, horregatik proposatu dute Next Generation proiektuen artean sartzea.

Amets Ladislao, EHNE Bizkaia: "Bertokoak diren elikadura-sistemak behar ditugu"
Nekazarien eta abeltzainen erreferentziazko sindikatua da Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna. 1976tik lanean daraman elkarte horrek 3.000 afiliatu baino gehiago ditu, eta lehen sektoreak dituen erronkak... (+)
Astrabuduak Josu Murueta eta Anton Fernandez gogoratuko ditu, haien hilketaren 55. urteurrenean
Ekitaldian 1969ko gertaera tragikoak gogoratzeaz gain, memoria historikoaren defendatzaileak ere omenduko dituzte. (+)
Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu dute
2024-04-12 | Hiruka .eus
Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta... (+)
Leioako Udalak EAELABaren "megagimnasioaren" aldeko txostena ezkutatu duela salatu du SOS Kurkudik
SOS Kurkudi plataformak jakitera eman duenez, Leioako alkateak EAEko Lurralde Antolamendurako Batzordearen txostena otsailaren 9an jaso zuen, baina ordutik informazio hori "ezkutatu dio Leioako herri... (+)
"Non dago herritarrak informatuta edukitzeko eskubidea?"
SOS Kurkudi plataformakoek Leioan Domingotarren komentuko lurrek duten babesa ezabatu gura duen proiektu urbanistikoaren gardentasun falta salatu dute, beste behin. Deitoratu dute bertan 25.000 metro... (+)
gora