San Mark, arthorik baduk, lurrerat emak.

“Non dago herritarrak informatuta edukitzeko eskubidea?”

SOS Kurkudi plataformakoek Leioan Domingotarren komentuko lurrek duten babesa ezabatu gura duen proiektu urbanistikoaren gardentasun falta salatu dute, beste behin. Deitoratu dute bertan 25.000 metro koadroko kiroldegi pribatu bat eraiki gura dutela, "helburu pribatu eta espekulatibo hutsakaz", eta horren inguruko informazio falta eta isiltasuna nabarmendu dute.


2022ko martxoaren 28a
Kirol-instalazio pribatuak Kurkudi mendian, Domingotarren komentu zaharreko lurretan eraiki gura dituzte. © SOS KURKUDI
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Plataformako kideek gogoratu dutenenez, 2019ko abenduaren 31n 40 alegazio aurkeztu zizkioten proiektuari, baina ez zuten inolako erantzunik jaso. Azaldu dutenez, "irregulartasunez jositako proiektua da" eta Leioako Udalaren isiltasunaren aurrean, Arartekora jotzea erabaki zuten. "Horren bitartekaritzari esker, 2020ko urrian alegazioei erantzunak lortu genituen", adierazi dute sare sozialetan egindako argitalpen batean.

Horrez geroztik, Udalak proiektuaren izapideakaz jarraitu zuen 2021ean, eta egitasmoa EAEko Lurralde Antolamendu Batzordeari igorri zion, baina ordutik plataformak ez du inolako albisterik jaso egitasmoaren egoeraren inguruan. Horregatik, 2021eko uztailaren 27an, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendurako sailera jo zutela azaldu dute SOS Kurkudikoek, baina jakinarazi dute bide horretatik ere ez dutela inolako erantzunik jaso: "Prozedura horretako postetxeko agiria bakarrik daukagu".

Horregatik, San Bartolome eta Artatzaganako Auzo Elkarteak eta Auzotarrok kultur elkarteaz gain, Kurkudi mendiaren hegaleko birkalifikazio- eta eraikuntza-proiektuaz kezkatuta dauden pertsonak biltzen dituen plataformak, egitasmoaren egoera administratiboaz galdetu du, beste behin. Gainera, egitasmoan sartuta dauden erakundeen isiltasunaren arrazoiengatik ere azalpenak eskatu dituzte, "interesatuta dauden alderdiak, eta, oro har, herritarrak informatzeko eskubideagatik".

Amets Ladislao, EHNE Bizkaia: "Bertokoak diren elikadura-sistemak behar ditugu"
Nekazarien eta abeltzainen erreferentziazko sindikatua da Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna. 1976tik lanean daraman elkarte horrek 3.000 afiliatu baino gehiago ditu, eta lehen sektoreak dituen erronkak... (+)
Astrabuduak Josu Murueta eta Anton Fernandez gogoratuko ditu, haien hilketaren 55. urteurrenean
Ekitaldian 1969ko gertaera tragikoak gogoratzeaz gain, memoria historikoaren defendatzaileak ere omenduko dituzte. (+)
Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu dute
2024-04-12 | Hiruka .eus
Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta... (+)
Leioako Udalak EAELABaren "megagimnasioaren" aldeko txostena ezkutatu duela salatu du SOS Kurkudik
SOS Kurkudi plataformak jakitera eman duenez, Leioako alkateak EAEko Lurralde Antolamendurako Batzordearen txostena otsailaren 9an jaso zuen, baina ordutik informazio hori "ezkutatu dio Leioako herri... (+)
EAEko 32 udalerritako 2,3 milioi metro koadro industria-lurzoru berroneratuko ditu Eusko Jaurlaritzak
2022-02-07 | Hiruka .eus
Eusko Jaurlaritzak deitoratu duenez, gaur egun, EAEk "lurzoru gutxi" du bere jarduera ekonomiko nagusia den industria bultzatzeko. Hori dela eta, apustu egin du erabiltzen ez... (+)
gora