Jondone Laurendi, esku batean uria, bertzean itxindi.

Astrabuduak Josu Murueta eta Anton Fernandez gogoratuko ditu, haien hilketaren 55. urteurrenean

Ekitaldian 1969ko gertaera tragikoak gogoratzeaz gain, memoria historikoaren defendatzaileak ere omenduko dituzte.


2024ko urriaren 11
55 urte beranduago, Erandion kutsaduraren aurkako protestek bere horretan dierdute.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Aurten, 55 urte beteko dira Josu Murueta eta Altzagako Anton Fernandez Polizia frankistaren tiroek hil zituztenetik. 1969an, Erandion kutsaduraren aurkako hainbat mobilizazioen testuinguruan erail zituzten erandioztar biak. Gertaera horiek gogoratzeko, Erandioko Oroimena herri-ekimenak ekitaldia egingo du urriaren 27an, domekan, 13:00etan, Astrabuduko Josu Murueta plazan.

Era berean, ekitaldi horretan Erandioko memoria historikoaren zainketan giltzarri izan diren diren Txetxu Aurrekoetxea, Ana Isabel Crespo eta Josu Cerrato omenduko dituzte, baita aurten zendu den Josu Muruetaren alaba den Josune Murueta ere.

Lemoizko zentral zaharrean aurreikusitako arrain-haztegiaren aurka egin du Ekologistak Martxanek
Ekologistak Martxanek salatu du Eusko Jaurlaritzak Lemoizko zentral nuklear zaharrean "makropiszifaktoria" bat eraikitzeko asmoa duela, Basordas kalaren eta inguruko ekosistemen berreskurapena lehenetsi beharrean. Talde ekologistaren... (+)
Subflubiala EZ! plataformak ehunka herritar atera ditu kalera Aldundiaren proiektuaren aurkako mobilizazio berri batean
Ehunka pertsona bildu ziren zapatuan, apirilak 25, Itzubaltzeta/Romoko kaleetan, itsasadarraren azpiko tunelaren proiektuak ekarriko lituzkeen ondorio ekologiko eta sozialak salatzeko. Mobilizazioaren helburu nagusia Bizkaiko Foru... (+)
Subflubiala Ez! plataformak mobilizazioa deitu du zapatu honetarako
Subflubiala Ez! plataformak herritarrak mobilizatzera deitu ditu zapatu honetan, apirilaren 25ean, Getxoko Areetako plazatik 18:00etan abiatuko den manifestazioan parte har dezaten. Kolektiboak itsasadarreko azpiko tunelaren... (+)
Zer egin Lemoizko zentral nuklearragaz?
1984an, Lemoizko zentral nuklearrak bere ateak betirako itxi zituen, konpondu gabeko urteetako gatazka eta zauriak atzean utzita; zentralaren azpiegitura ia berdin mantendu da, eta gertatutakoa,... (+)
Amets Ladislao, EHNE Bizkaia: "Bertokoak diren elikadura-sistemak behar ditugu"
Nekazarien eta abeltzainen erreferentziazko sindikatua da Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna. 1976tik lanean daraman elkarte horrek 3.000 afiliatu baino gehiago ditu, eta lehen sektoreak dituen erronkak... (+)
gora