Baratzezaintza da ikasi, ikasi eta ikasi. Hori da ondo pasatzea. Beti ari zara ikasten.

Gueñes-Itsaso autopista elektrikoaren dorreak eraiki dituzte sai zuriaren habia lekuetan, ekologistek salatu dutenez

Aramotz mendilerroan autopista elektrikoa eraikitzeko obren barruan jarri dituzte goi-tentsioko dorreak. Arratiako Makatzak talde ekologistak salatu duenez, sai zuriak migratu ostean hasi dira eraikuntza lanekin, "presaka". Larunbatean ibilaldia egingo dute babestutako hegaztia mehatxupean dagoela salatzeko.


2023ko urriaren 04a
Dorre elektrikoak sai zuriaren habitik 150 metrora baino ez dituzte eraiki, salatu dutenez. Irudiak: Makatzak eta Begitu
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Sai zuriak habia egiten duen Aramotz mendizerrako eremuetan dorre elektrikoak altxatzen hasi da Red Eléctrica Española enpresa, Gueñes eta Itsaso artean eraikitzen ari den autopista elektrikoaren lanen barruan. Makatzak talde ekologistak salatu du lanek mehatxuan jarri dutela hegazti horren populazioa.

Europa osoan babesturik dago hegazti nekrofago hori. Gainera, babes horri gehitu behar zaio dorreak egiten ari diren tokia "Urkiola Natur Parkeko banda periferikoan" dagoela, talde ekologistaren esanetan.

Dorreak sai zuri bikotea joan ostean hasi dira eraikitzen, ARGIAri nabarmendu diotenez "presaka eraiki ere", honek irailean Afrikako kontinenteko Sahelerantz migratu baitzuen, eta udaberrira arte ez da itzuliko. "Gure biktimaren 'ehiza' erraztuko duten Red Electrica Españolaren dorreak mehatxagarri ikusten dira. Sai zuria ehizatzeko 400 kW-eko kableak jartzea baino ez da falta", diote.

Begitu Arratiako tokiko aldizkariak iruditan jaso du salatutakoa:

Makatzakek Facebook kontuan azpimarratu duenez, proiektuaren Ingurumen Inpaktu Adierazpenean ez da ageri sai zuriaren habiarik, baina Estatuko Aldizkari Orokorrean, aldiz, sai "arrea" dagoela esaten da. Beren ustez "transkripzio akats horren ondorioz" proiektuak aldeko adierazpena jaso du, jarritako helegiteak atzera bota ostean. Gainera, gaur egun gutxienez miru zuriaren lau habia ere badaude, ekologistek egiaztatu ahal izan dutenez.

Gueñes eta Itsaso arteko goi tentsioko bi hariko linea duen azpiegitura eraikitzeko, 70 metroko garaiera duten 132 dorre altxa dira 24 udalerritan.

Hori guztia salatzeko, larunbat honetan Aramotzera irteera egingo dute, Igorreko udaletxe paretik abiatuta goizeko 10:00etan.

Turiel: “Bilatu daitezke arrazoi teknikoak, baina itzalaldia prezioen sistema perbertsoak eragin zuen”
2025-05-09 | Urko Apaolaza Avila
Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako... (+)
Memoriaren herbarioak
2025-04-30 | Urko Apaolaza Avila
Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat... (+)
Energiaren Nazioarteko Erakundeak zentral nuklearrak irekita mantentzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari
2025-04-09 | Urko Apaolaza Avila
Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional... (+)
Ekologismoaren kontrako oldarraldia AEBetan: Greenpeace 660 milioi euro ordaintzera zigortua
2025-03-20 | Urko Apaolaza Avila
Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten... (+)
Nola eragingo die AEBen eta Europaren arteko norgehiagokak Euskal Herriko produktuei?
2025-03-13 | Urko Apaolaza Avila
Europako Batzordeak 26.000 milioi euroren inportazioak zergapetuko ditu apirilaren 1etik aurrera, Donald Trumpek altzairuari eta aluminioari ezarritako muga-zergei erantzunez. Enbido-komertzialek jarraitzen badute, Euskal Herrian lehen... (+)
gora