Apirileko egunak hiru aro

“Bizirik dagoen landarea duzu ahoan ernamuin bat jatean”

Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier Iñigo Oraindik. Ernamuindutako kimu freskoak ekoizten dituzte batik bat, baina baita jendeak etxean ernamuinduak egiteko tresneria eta haziak ere. Marurin egon da orain arte proiektuko lantegia, eta Mungia aldera mugituko dira datozen hilabeteetan.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2025eko ekainaren 16a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Zigilu ekologikoarekin ekoizten dituzte ernamuinduak Luzarragak eta Iñigok. “Astero egiten dugu ernamuinduen uzta, eta guztira hamar barietate lantzen ditugu”, azaldu du Landak. Dioenez, ernamuinduak ekoizteko prozesua nahiko sinplea da, baina erabiltzen den haziak berebiziko garrantzia du. “Sektore honetan oso garrantzitsua da hazi on-onak erabiltzea, ernamuinetarako bereziak direnak eta ernamuin portzentaje handiak dituztenak”, azaldu du.

Baratxuri, albaka, alpapa, berro, brokoli, tipula, fenogreko, ekilore, dilista eta lonbarda ernamuinak ekoizten dituzte. Barietatearen arabera, lau eta zortzi egunen artean hazten dira. “Garbitu, paketeak egin eta saltzeko moduan egoten dira denbora tarte txikian”, dio. Etxean ernamuinak kristalezko pote txiki batean egin daitezke, baina Kimuaken eskala handiagoan ekoizten dute, eta tresneria berezia dute horretarako. “Metakrilatozko pote handi modukoak ditugu, bi metro kubiko ingurukoak. Hor haziak hormetan itsasten dira eta urarekin lainoztatzen ditugu”, dio. Ekoizpenean hazi ekologikoak eta ura besterik ez dute erabiltzen, ez gehigarririk ezta kontserbatzailerik ere. Haziak Europako ekoizpen ekologikoetatik eskuratzen dituzte.

Egin ezazu zuk zeuk

Kimuaken dendan ernamuinak ez ezik, norberak etxean ekoizteko haziak eta poteak ere saltzen dituzte. “Hasieran pentsatzen genuen puntualki eta gutxi salduko genituela ozitzaileak, baina jendeak jarraitzen du eskatzen. Azkenean, hain da erraza kimuak ekoiztea, ez da sororik behar… nolabait, barazkiak etxean egiteko aukera ematen dio jendeari, eta gainera, jaten duzun brokoli edo alpapa hori osorik dago, bizirik dagoen landarea duzu ahoan”, gehitu du.

Salmenta Kimuak dendaren bidez eta denda ekologikoekin lanean ari diren banaketa enpresen bidez egiten dute. “Azoka gutxi egiten ditugu, izan ere, bezero nahiko zehatza da gurea eta azoketan saltzea ez da hain erraza”, dio. Ernamuinak kontsumitzeko geroz eta ohitura handiagoa dagoela sumatzen dute proiektuko kideek, eta han-hemen tailerrak ematen ari dira. “Mungiako lantegi berrian bisitentzako eta tailerrentzako txoko bat izanen dugu, alor horretan ere sakontzeko”, amaitu du.

Iruñetik artzain eskolara, eta handik Otsagabira artaldea osatzera
2025-09-15 | Garazi Zabaleta
Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du... (+)
Lursail bakoitzak bere arnoa
2025-09-08 | Garazi Zabaleta
Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu... (+)
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila
2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela... (+)
Aurtengo hamabi plazak
2025-07-28 | Garazi Zabaleta
Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko... (+)
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen
2025-07-27 | Garazi Zabaleta
Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu... (+)
gora