Martxoko ilbehera, kipula gorria ipintzeko sasoi onena.

Biodibertsitate iluna neurtuta, giza jardueren eragina uste baino handiagoa dela ikusi dute

Giza jardueren eragina uste baino handiagoa dela eta ehunka kilometrotara ere irits daitekeela ondorioztatu dute biodibertsitatea neurtzeko ohikoa ez den metodo bat erabiliz. Biodibertsitate iluna neurtu dute: leku jakin batean bizi daitezkeen baina bizi ez diren espezieen proportzioa.


2025eko maiatzaren 07a
Idoia Biurrun Galarraga ikertzailea, pandemia-garaian egindako ikerketan.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Biodibertsitatea neurtzeko ohiko metodoak leku jakin batean dauden espezieen kopurua zenbatzean oinarritzen dira, espezie potentzialak kontuan hartu gabe. Horrela, ordea, gizakiaren inpaktuaren benetako eragina gutxietsi egiten da. Dibertsitate ilunaren kontzeptua 2011n sortu zuten Tartuko Unibertsitateko (Estonia)  ikertzaileek. Eta kontzeptu horretan oinarrituta DarkDivNet sarea abiatu zuten 2018an. Ordutik aurrera, mundu osoko ikerketa-taldeak joan dira sartzen sare horretan, ahalik eta eskualde gehienetako laginak jasotzeko. Horixe izan zen, hain zuzen ere, EHUko Landareen Biologia eta Ekologia Saileko Idoia Biurrun Galarraga eta Juan Antonio Campos Prieto ikertzaileen kasua. Gorbeiako Parke Naturala aukeratu zuten azterketarako, zehazki, hango pagadi eta txilardiak.

Nature aldizkarian argitaratu duten ikerketan, guztira, planeta osoko 119 eskualdetako 5.500 gunetako landareen dibertsitate iluna neurtu dute. Emaitzek agerian utzi dute gizakiaren jarduerek eragin handia dutela orain arte ezezaguna zen biodibertsitatean. Hain zuzen ere, giza inpaktu txikiko eskualdeetan, habitat naturalek espezie potentzialen herena dute batez beste, modu naturalean espezie guztiak ezin direlako lurralde osoan sakabanatu. Aldiz, gizakiaren inpaktu handiko eskualdeetan, habitatetan espezie potentzialen bosten bat bakarrik izaten da. 

Gainera, ikerketak erakutsi du gizakien jarduerak eragin negatiboa duela ehunka kilometroko eremuan dagoen gune bateko landareen dibertsitatean. Egileen arabera, emaitzak kezkagarriak dira, frogatu baitute gizakion jarduerak uste zena baino askoz ere eragin handiagoa duela, eta inpaktuaren jatorritik urrun dauden gune babestuetara ere iristen dela. Kutsadurak, baso-soiltzeak, gehiegizko artzaintzak edo suteek landare espezieak beren habitat naturaletatik kanpo utz ditzakete, eta birkolonizatzea eragotziz. 

Bestalde, ikertzaileek azpimarratu dute gizakiaren jardueraren eragin negatiboa ez dela hain nabarmena izan eskualde baten eremuaren heren batek gutxienez ondo kontserbatuta jarraitzen duenean. Horrek berretsi egiten du planetaren azaleraren % 30 babesteko helburua.

Iaz eguzkiak eta haizeak elektrizitate gehiago sortu zuten fosilek baino EBn
2026-01-28 | Ana Galarraga, Elhuyar
Iaz, lehen aldiz, haizeak eta eguzkiak erregai fosilek baino elektrizitate gehiago sortu zuten Europako Batasunean, ENBERen analisiaren arabera. (+)
Tokiko mugimendu ekologistak, gako biodibertsitatearen kontserbazio globalerako
2026-01-23 | Elhuyar, Ana Galarraga
Tokiko mugimendu eta talde sozioekologistak funtsezkoak dira biodibertsitatearen kontserbazio globalerako, Proceedings of the National Academy of Sciences (PNAS) aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera. Nazioarteko ikertzaile-talde... (+)
Janari ultraprozesatuak mugatzeko politikak eskatu dituzte
2025-11-21 | Ana Galarraga, Elhuyar
43 nazioarteko adituk janari ultraprozesatuari buruzko artikulu-sorta bat argitaratu dute The Lancet aldizkarian. Hiru artikulu dira; lehena, ultraprozesatuek osasunean duten eraginari buruzkoa; bigarrena, produktu horiek... (+)
Erregai fosilen karbono-isurien errekorra izango da 2025ean
2025-11-14 | Ana Galarraga, Elhuyar
Global Carbon Budget (Karbonoaren Aurrekontu Globala) erakundeak kalkulatu duenez, aurten, erregai-fosilen erabileraren ondorioz, 38.100 milioi tona karbono dioxido isuriko dira. Horrek esan nahi du %... (+)
Munduko hegazti guztien zerrenda bateratua argitaratu dute: AviList
2025-08-18 | Elhuyar
Ornitologia-arloko mundu mailako bost erakunde nagusiak elkartuta, eta zazpi urteko lanaren ondotik, munduko hegaztien lehenengo zerrenda orokor eta bateratuta argitaratu dute, taxonomia, sistematika eta nomenklatura... (+)
gora