Asteroko buletina
Martxoko ilzaharra, horrek eraman du nire behor zaharra.

Arkaitzerreka: GuraSOSek salatu du kutsatuta agertu dela, eta GHK-k dio fenomeno naturala dela

Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.

 


2024ko abuztuaren 05a
Herritar batek Arkaitzerrekari ateratako argazkia. Argazkia: ARGIA

Abuztuaren 2an herritar batek detektatu zuen, baita argazki bidez dokumentatu ere, Arkaitzerreka errekako ura ez zegoela garbia erraustegiaren azpitik irtetean. Itxuraz, erraustegiaren arazo estruktural bat izan daiteke, lehen ere hodi horretatik izan direlako hainbat isuri. GuraSOS elkarteak salatu du Zubietako erraustegitik “beste isuri larria” izan dela Arkaitzerrekara, eta “Oria eta inguruak kutsatu” dituela. Argazkiak ostiralekoak badira ere, ezin da jakin isuria noiz hasi zen.

GHK-k gezurtatu egin du GuraSOSek salatutakoa, "bulo" bat dela esanez. "Kolore gorrixkako burdinazko xeheak ateratzea urtero gertatzen den fenomeno naturala da, beroaren eta ur-eskasiaren hilabeteetan", arrazoitu du GHK-k, Naizek jaso duenez. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu ziren Arkaitzerrekara, eta GHK-k adierazi du URAk egiaztapenak egin ondoren, errekaren egoera aipaturiko fenomeno naturalaren ondorioa izan dela.

Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura. 2020ko maiatzean Zubietako erraustegiak eragindako kutsaduraren harira, Guardia Zibilak egindako txostenari buruzko zenbait informazio zabaldu zituen GuraSOS elkarteak. GuraSOSek adierazi zuen txostenaren arabera kutsaduraren ondorioz ehunka arrain eta hamabost ardi hil zirela, laborategi batek aztertu zuela aingira batek kloroalkano-indize altua zuela –Guardia Zibilaren perituen arabera, “osagai debekatua eta oso kantzerigenoa”, eta jatorria errauskailuan zuena–, eta erraustegiaren legez kanpoko funtzionamendua egiaztatu zela 2019ko azarotik, etengabeko neurketarik egin gabe. Elkarteak salatu zuen "osasunerako eta ingurumenerako arrisku erreala eta larria” suposatzen duela erraustegiak, “interes ekonomikoak lehenesten direla” eta “erraustegiak kutsatu egiten duela”.

2022an Arkaitzerrekan izandako beste isuri batean, ARGIAk zenbait irudi eta bideo bildu zituen. Uztailaren 13an herritar batek ohartarazi zuen Zubietako erraustegi azpitik ateratzen den hodia Arkaitzerreka kutsatzen ari zela. ARGIAk jaso zuen errekak ur garbia zeramala menditik behera erraustegira iristen zenean, eta horren azpitik pasa ondoren zikina irteten zela. Usurbilko Udalak eta EAM-ek Arkaitzerrekan jaso eta laborategira bidalitako ur kutsatuaren analisien emaitzen buruz informatu zuten, eta adierazi zuten urte horretan aurkitutako kutsadura handiagoa zela 2020ko maiatzean aurkitu zena baino. “Orduan zientoka arrain eta aingira azaldu ziren hilda bertan. Oraingoan horrelako argazkirik ez da ikusi, ziurrenik erreka geroztik “erreta” dagoelako arrainik gabe”, adierazi zuten 2020ko kutsadurari erreferentzia eginez. 2022ko analisietan zehaztu zuten kloruroetan, amonioan, konduktibitatean eta DQOn (Oxigenoaren Eskaera Kimikoa) ezohiko maila altuak aurkitu zirela analisietan.

2022ko uztailaren 14an Arkaitzerrekak zuen itxura, erraustegiaren azpitik irtetean. Argazkia: ARGIA

Azaroan Eusko Jaurlaritzako ingurumen sailburu Arantxa Tapiak onartu zuen Zubietako erraustegiak ez zuela Jaurlaritzaren kutsaduraren araudia betetzen eta abenduan GHK 160.000 euroko isuna ezarri zion Ekondakin enpresa elkarteari, Arkaitzerrekan detektatutako isuria bideratzeko administrazioak emandako aginduak ez betetzeagatik.

Desadostasuna, erraustegia eraiki baino lehenagotik

2016an erraustegia eraiki aurretik guraso talde batek Erraustegia Geratu ekimena antolatu zuen, eta errauste planta proiektua gerarazteko sinadura bilketa egin zuten. “Ez dugu nahi eta ez dugu onartuko sekula, azala utzi arte borrokatuko gara, gure seme-alaben osasuna arriskuan baitago”, adierazi zuten ekimeneko kideek. Hamar kilometro baino gutxiagoko eremuan bizi direnentzat “potentzialki larria” zela salatu zuten, eta presaz eraiki nahi zutela planta, arriskuez informatu eta kontsultatu gabe.

 

Energia-enpresa nagusiek biodibertsitateari eragindako kalteen %47 ezkutatzen dute, EHUren ikerketa baten arabera
"Irudia zuritzeko" estrategiak erabiltzen dituzte energia arloko enpresa nagusiek. Ekintza positiboak azpimarratu eta inpaktu negatiboa "estaltzen" dutela ondorioztatu du ikerketan parte hartu duen EHUko doktoregai... (+)
Beroaren ondorioz 47.000 pertsona baino gehiago hil ziren iaz Europan
Mundu mailan erregistratutako urterik beroena izan zen, eta Europako bigarren beroena, ISGlobalek egindako azterlanaren arabera. Europa hegoaldeko estatuak dira heriotza-tasa handienak dituztenak. Parisko Akordioan zehaztutako... (+)
Grezian piztutako suteek hildako bat eta 50.000 pertsona ebakuatu baino gehiago eragin dituzte
Gutxienez 10.000 hektarea kiskali dira Atenasetik gertu, eta dozenaka etxe eta enpresa kiskali dira, EFEk jaso duenez. Greziako Gobernuak suteei aurre egiteko laguntza eskatu dio... (+)
AEBetako Greenpeace desagerraraz dezake Dakota Access oliobidearen enpresak jarritako salaketak
900 milioi inguru eskatzen dizkio Energy Transfer Partners enpresak AEBetako Greenpeace erakunde ekologistari, 2016 eta 2017an oliobidearen aurkako protestetan kalteak eragin izana leporatuta. “Epaiketa honetan... (+)
Ekainik beroena izan da aurtengoa mundu mailan, erregistroak daudenetik
Klimari buruzko datuak jasotzen dituen Copernicusen arabera, hamahirugarren hilabetez jarraian errekorra hautsi da aurtengo ekainean. Parisko Akordioan hitzartutako 1,5ºC-en helburua ez da bete eta egoera... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora