Baratzea da nire irakasle gogokoena

Bergarako erraustegiari Jaurlaritzak emandako ingurumen baimena baliogabetu du EAEko Auzitegi Nagusiak

Jaurlaritzak Valogreene enpresari ingurumen baimena eman izanari helegitea aurkeztu zioten Bergarako Udalak, Ekologistak Martxan taldeak eta Bergarako bi bizilagunek 2022ko apirilean. Udalak azpimarratu du auzitegiak arrazoia eman diola, ebatzi baitu Jaurlaritzak hartu zituen erabakiak ez datozela zuzenbidearekin bat. Ekologistek salatu zuten pirolisia errausketaren antzeko prozedura kutsakorra dela.


2025eko maiatzaren 29a
Larramendiko Arnasa plataformak Valogreenen proiektuaren aurka 2022ko martxoan eginiko agerraldia.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Duela hiru urte sortutako harrabotsaren ostean, badu epai definitiboa Valogreenek Bergaran jarri nahi zuen kareharrizko materiala ekoizteko plantaren aferak: Jaurlaritzak enpresari eman zion ingurumen baimena baliogabetu du EAEko Auzitegi Nagusiak, asteazkenean. Bergarako Udalak eman du epaiaren berri, ohar labur baten bidez. Oharrean, udalak azpimarratu du auzitegiak arrazoia eman diola, Ekologistak Martxan taldearekin eta Bergarako bi bizilagunekin batera Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Valogreen Paper enpresari 2022ko apirilean eman zion ingurumen baimenari helegitea aurkeztu baitzioten.

Udalak azaldu du auzitegiak "zuzenbidearen kontrakotzat" jo dituela Jaurlaritzak afera horretan hartutako hurrengo bi erabakiak: batetik, proiektuari ingurumen baimen integratua ematen zion ebazpena, eta, bestetik, ebazpen horren aurka aurkeztutako errekurtsoa ezesteko erabakia. Udalak "oso positibotzat" jo du EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpena, "zalantzan jarri baititu Eusko Jaurlaritzak ingurumen baimen bateratua ematerakoan jarraitu dituen prozedurak".

Horrez gain, Bergarako Udalak jakinarazi du epaitegiak Jaurlaritza zigortu duela epaiketaren gastuak ordaintzera. Orain, EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzitako sententziari helegitea aurkezteko 30 eguneko epea du Lakuak, Espainiako Auzitegi Gorenean. Epe horretan helegiterik aurkeztu ezean, epaia irmoa izango da, eta Valogreenek Bergarako Larramendi industrialdean ireki nahi zuen plantaren proiektua itxi beharko du.

Zaldibarko zabortegia alternatiba gisa sortutako proiektua

Zaldibarko zabortegian 2020ko otsailean gertatutako hondamendiaren aurretik, paper hondakinak bertara eramaten ziren. Hura itxi ondoren, paper hondakinak tratatzeko alternatiba gisa proposatu zuen Valogreenek Bergaran ireki nahi zuen planta. Udalak 2021eko uztailean proiektuari baiezkoa eman bazion ere, azaro hasieran baimena baliogabetu zuen, enpresak hasieran aurkeztutako asmoak adierazitakoarekin bat ez zetozela iritzita.

Planta horretan paper hondakinak pirolisiaren bidez tratatzea proposatu zuen Valogreenek, eta horrek eztabaida ekarri zuen. Izan ere, Ingurumen eta hondakinen tratamenduaren gaia lantzen duten eragile nagusienen esanetan, Larramendiko Arnasa plataforma, Europako Zero Zabor edo Greenpeace, adibidez, pirolisia errausketarena antzeko tratamendua da, eta antzeko kutsadura sortzen du. ARGIAk Ekologistak Martxan taldeko Piter Encinasekin hitz egin zuen 2022ko maiatzean, plataformaren Bergarako proiektuaren aurka sortu zen Larramendiko Arnasa plataforman ere lanean aritu dena. Haren esanetan, udalak proiektuaren inguruko iritzia aldatu zuen enpresak aurkeztutako txostenean "gezurrak" zeudelako.

 

Cotatuero mendateko eskaladarako iltzeak moztu dituzte bukardoa eta basoilarra naturara itzultzea aldarrikatzeko eta Ecologistas en Acción taldeak salatu du egileak eskuin muturrekoak direla
Ekintzaren erantzukizuna zazpi mendizalez osatutako talde batek hartu du, Jesús Vallés aktibista tartean. Ordesako Parke Nazionala (Aragoi) "abentura parke bat" bihurtu dela salatu du taldeak,... (+)
Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Gobernuaren eta Red Eléctrica de Españaren arteko tirabirak dira nagusi
Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela... (+)
Bardeako Komunitatearen Batzarreko lehendakariak adierazi du tiro poligonoak "on egin" diola biodibertsitateari
José María Agramontek agerraldia egin du asteartean Nafarroako Parlamentuan, UPN eta Contigo-Zurekin alderdiek eskatuta. Bardeako Komunitatearen Batzarreko lehendakariak nabarmendu du Espainiako Defentsa Ministerioa ingurumenarekin egiten... (+)
Itzalaldiak agerian utzi duena
Hedabideetan nahiko aipatu dira asteleheneko itzalaldiak gizartean eragin dituen ondorioak, baina nahikoa aipatu al da gertakari horrek agerian uzten duena? Besteak beste, bi auzi nagusi:... (+)
Lizarrako Udalak txosnei jarritako debekuaren aurka protesta egin zuten 27 gazte epaituko dituzte maiatzean
Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako... (+)
gora