Hamar euroko billeteak zabaldu dituzte Iruñeko Merkatuan, haien mezuarekin.
AHT Gelditu!-k azaroaren 30eko greba feminista orokorraren aldeko kanpaina burutu du, eta kideen mezua igorri du hamar euroko bileteen bidez. Ehunka billete bota dituzte lurrean, eta hartu eta ireki dituztenek kanpainaren mezua duen pegatina aurkitu dute barruan: Kontuz! AHTrekin ez dago zaintza lanik.
Ekimena Iruñeko Merkatuan egin dute, eta mugimenduko kideek nabarmendu dute beste gizarte-premia batzuk “lehenestearen beharra” AHT bezalako azpiegitura handietan egindako inbertsioaren gainetik, esaterako gizarte-zerbitzuak, lehen sektorea, hezkuntza edo kultura.
Halaber, azpimarratu dute AHTak “natur ondarea saldu eta suntsitzen” duela. Gaineratu dute, ironiaz, “ez dakitela” diru hori “zeren truke” jaso den, eta baieztatu dute diru publikoz hornituriko Europako COVID-19 osteko funtsetatik eskuratzen dela: “Zuzenean ala zeharka zaintzarekin harremana duten esparruetatik, alegia”.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545