Asteroko buletina
Zure hiri-baratzea sortzea, lorategietan barazkiak jartzea bezain erraza da.

Arraste arrantzak berotze globala bultzatzen duela ondorioztatu du ikerketa batek

Adituek jakinarazi dutenez, arrastre arrantzak itsasoan karbono dioxido gehiago askatzen du munduko herrialdeen gehiengoak urtero baino.


2024ko urtarrilaren 19a

Ikerketan parte hartu dute AEBetako Utahko Unibertsitateak, NASAko Espazio Ikasketen Goddard Institutuak, Santa Barbarako Kaliforniako Unibertsitateak, Columbiako Unibertsitateko eta National Geographic-eko James Cook eta Mares Pristinos Unibertsitateak. Oinarri hartu dituzte 1996 eta 2020 artean izandako arraste arrantzaren datuak, eta horrek sortzen duen karbono dioxido kopurua.

Adituen arabera, arraste arrantzak urtero 370 tona karbono dioxido askatzen ditu, eta kantitate horren %60a atmosferara iritsiko da bederatzi urtetan, Servimediak jakinarazi duenez. ‘Frontiers in Marine Science’ aldizkarian argitaratu dute ikerketa, eta jakinarazi dutenez, arraste arrantzak klimatikoki eragin handiena duen tokiak ondorengoak dira: Txinako ekialdea, Baltikoa, Ipar Itsasoa eta Groenlandiako itsasoa, Infobae atariak jaso duenez. Adituek azpimarratu dute arraste arrantzak ozeanoan askatzen duen karbono dioxidoaren kopurua handiagoa dela “herrialdeen gehiengoaren urteko karbono-emisioak” baino, eta “bikoiztu” egiten dituela mundu osoko arrantza industriaren erregai isuriak.

Halaber, nabarmendu dute uretan geratzen dela askatutako karbonoaren %40 eta %45, eta horrek ozeanoa gehiago azidotzen duela. Azidotasunak kaltetu egiten ditu eremuko landare eta animaliak.

Pristine Seas proiektuko zuzendari exekutibo Enric Salak adierazi duenez, herrialdeek “ez dute kontuan hartzen” karbono dioxidoaren isurketak “oso handiak” direla: “Gure ikerketak agerian utzi du isurketa horiei eta beste batzuei heltzea funtsezkoa dela planetaren berotzea geldiarazteko eta itsasoaren egoera hobetzeko. Albiste ona da arraste arrantzaren karbono isuriak murrizteak berehalako onurak sortuko dituela. Albiste txarra da, ordea, hori atzeratzen bada arraste arrantzaren emisioak atmosfera kaltetzen jarraituko duela beste hamarkada batez”.

Ur botilen enpresa batzuen praktika ilegalak salatu dituzte Frantzian
Ikerlariek jakinarazi dutenez, Nestlé enpresak bere uraren kutsadura estali du, eta debekatutako garbiketa metodoak erabili ditu.   (+)
Borondatezko CO2 merkatu bat sortu nahi dute EAEn
Euskal enpresei, haien karbono aztarna gutxitzeko, aukera eskainiko zaie basozain txikien zuhaitzen karbonoa erosteko. (+)
Ikastetxeetan jantoki-zerbitzua ematen zuen Serunion enpresari kontratua eten dio Jaurlaritzak
Ikasturtean zehar enpresaren jantoki-zerbitzuak hainbat ikastetxeetan sortutako “arazoengatik” eten dute kontratua. (+)
Arrantzaleak haserre agertu dira arrantza debekuarekin
Bizkaiko Golkoko uretan arrantza debekatu dute hilabetez, izurdeak babesteko. Arrantzaleek prezioen igoera aurreikusi dute, eskaintzak behera egingo duelako. Talde ekologistak neurriaren alde agertu dira. (+)
Zaldibarko zabortegira hondakinak baimenik gabe isurtzeagatik Lapurdiko bi enpresa zigortu dituzte
Baionako Auzitegiak ezarri duenez, Basusarrin dagoen Etcheverry-Mindurri enpresak 150.000 euroko isuna ordaindu beharko du, eta Donibane Lohizuneko CBA Artolak 100.000 eurokoa. (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora