Baratzezaintza arte eszenikoetan mantsoena da.

Auzolan praktikak herriko nekazari eta abeltzainekin

Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko menpekotasuna txikitzeko”, azaldu du Ioana Iñigez Susperregi ekimeneko kideak. Elikaduraren, energiaren, kulturaren, euskara eta kulturartekotasunaren eta zaintzaren mahaiak jarri dituzte martxan, eta elikadura mahaitik sortu da auzolan praktiken proiektua: “Herriko gazteek lehen sektorea ezagutzeko eta etxaldeek nola funtzionatzen duten ikusteko helburuarekin abiatu dugu”.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2025eko ekainaren 30a
Oiartzungo Burujabetza Eguna ospatu zutenekoa, 2024an.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Oiartzungo bost ekoizpen proiektu animatu dira egitasmoan parte hartzera, abeltzaintzari lotutako hiru eta nekazaritzan diharduten bi. “Auzolan praktikak uztailaren 1etik 31ra izanen dira. Hasteko, ikusi nahi genuen zer moduz funtzionatzen duen honek hilabete bateko formatuarekin, eta gerora, baloratuko dugu zein aukera dauden”, azaldu du Iñigezek. Bost etxaldeetan aritzeko bost lagun hartzea da hasierako asmoa, baina izen ematearen arabera, hilabete osoko praktikak izan beharrean hamabost egunekoak izatea eta txanda gehiago antolatzea da aztertzen ari diren beste aukera. Izan ere, izen-ematearekin pozik agertu dira, egitasmoak erantzun ona izan duelako: “Kontent gaude, jende dezentek eman baitu izena, eta profil desberdinetakoak dira gainera”. Zentzu horretan, sorpresa polita hartu dute antolatzaileek. Praktika ordainduak izanen dira, eta aurtengo kasuan udalak proiektura bideratutako diru partidaren bidez ordainduko diete auzolangileei.

Hasiberriei zuzenduta, batik bat

Praktikak ia edonorentzat irekiak direla adierazi du antolatzaileak: “Oiartzungo edonori zuzendutako praktikak dira, eta bereziki pentsatua dago aldez aurretik lehen sektoreaz ezer ez dakiten horientzat. Azkenean, praktikak dira, eta helburua ofizioa ikastea da”. 16 urtetik gorakoentzat zuzendu dute, eta bereziki gazteei zuzendutako egitasmoa izan arren, ikusi dute adin guztietako jendearen interesa piztu duela proiektuak.  

Astelehenetik ostiralera izanen dira auzolan praktikak aurtengo proiektu pilotuan, egunean sei bat ordukoak. “Helburu bikoitza duen egitasmoa da: auzolangileek ofizioa ikastea da asmoa batetik, baina, bestetik, nekazariek ere ikusten dute haien lana neurri batean arriskuan dagoela etorkizunera begira, eta beraz, etorkizuneko nekazari eta abeltzainei laguntzeko modu bat ere bada”, amaitu du.

Iruñetik artzain eskolara, eta handik Otsagabira artaldea osatzera
2025-09-15 | Garazi Zabaleta
Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du... (+)
Lursail bakoitzak bere arnoa
2025-09-08 | Garazi Zabaleta
Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu... (+)
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila
2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela... (+)
Aurtengo hamabi plazak
2025-07-28 | Garazi Zabaleta
Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko... (+)
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen
2025-07-27 | Garazi Zabaleta
Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu... (+)
gora