San Jurgi, apirilak 23, artoak egiteko goizegi, San Markos, apirilak 25, artoak eginda balegoz...

Armagintza sustatzearen aurkako manifestua sinatu dute EHUko 135 irakaslek, Jaurlaritzaren posizioa kritikatuta

Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen arriskuaz" ohartarazi. Gerrarako industriaren alde egitea ez dela aukera bat adierazi dute, arrazoi "etiko, ingurmeneko, ekonomiko eta sozialak" argudiatuta.


2025eko apirilaren 03a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Armagintza industria ez da bide(zko)a,  du izenburu manifestuak. Mundu mailako gaur egungo egoeraren "larritasunaren" aurrean bide orria aldatu, eta eredu soziekonomiko berri batean alde egitea "inoiz baino beharrezkoagoa" dela adierazi dute, klimaren krisia ukatzen duten jarrerak hedatzen ari baitira: mundu osoko gobernuak aipatu dituzte "ingurumen konpromisoak" albo batera utzi dituztenen artean, tartean Donald Trump AEBetako presidente berriaren administrazioa.

Harriduratik haserrera

Euskal Herria mundu mailako joeretatik salbu ez dagoela azaldu dute sinatzaileek. Azkenaldian, "harriduratik haserrera" pasa direla adierazi dute: harridura, euskal enpresarien Zedarriak taldeak "defentsa industria" indartzera egindako deiaren aurrean; haserrea, Jaurlaritzak ideia horrekin bat egin duela ikustean. Apustu hori salatu dute manifestuaren sinatzaileek, eta "harrigarria" iruditu zaie armagintza industria euskal herritarrentzako lehentasun gisa ikustea, "trantsizio ekologikoa gauzatzeko ekintzetara igarotzea inoiz baino premiazkoagoa" denean.

Gerraren industriaren alde egitea ez dela aukera bat aldarrikatu dute, "arrazoi etiko, ingurumeneko, ekonomiko eta sozial" ugarirengatik. Euren ustez, armagintzaren sektorea "milaka pertsonaren heriotzan edota herrien genozidioan" oinarritzen da, Euskal Herriaren "oinarri etikoarekin" bat ez datorrena. Kontrara, politika publikoak "printzipio, balio eta orientazio etikoak kontuan hartuta" erabaki behar direla defendatu dute. Azkenik, esan dute "gerraren ekonomiaren alde" egiteak gastu militarra handitzea suposatuko duela, eta, hortaz, osasunaren, hezkuntzaren eta zaintza publikoen sistemaren hobekuntzarako beharrezkoak diren inbertsioen murrizketa.

Sinadurak biltzeko webgunea

Albiste hau osatzeko orduan 135 irakasle batu dira manifestura, baina sinadurak jasotzen jarraitzen dute. Orain arteko sinatzaileen artean daude, besteak beste, Mariluz Esteban, Imanol Zubero, Joseba Permach, Andere Ormazabal, Jule Goikoetxea, Unai Pascual, Iban Zaldua, Estitxu Garai, Iñaki Lasagabaster, Miren Ortubay, Ramon Zallo, Olatz Arbelaitz, Imanol Murua edo Igor Ahedo. 25 unibertsitate eta ikerketa zentroetako profesionalek sinatu eta plazaratu zuten Euskal Herria Post-COVID19 manifestua 2020ko maiatzean, eta hamar egunen ostean gutxienez 170 ziren kanpainara batu zitzaizkien erakundeak. Zifra horietara iristeko helburua dute behintzat. Webgune honetan daude irakurgai manifestua eta sinatzaileen zerrenda osorik, eta bertan eman daiteke sinadura.

Itzalaldiak agerian utzi duena
Hedabideetan nahiko aipatu dira asteleheneko itzalaldiak gizartean eragin dituen ondorioak, baina nahikoa aipatu al da gertakari horrek agerian uzten duena? Besteak beste, bi auzi nagusi:... (+)
Lizarrako Udalak txosnei jarritako debekuaren aurka protesta egin zuten 27 gazte epaituko dituzte maiatzean
Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako... (+)
Argalarioko parke eolikoaren aurka agertu da Bizkaiko Foru Aldundia, ingurumenean eragingo lituzkeen kalte "kritikoengatik"
Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta... (+)
Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako... (+)
Laborantza lur sail bati buruzko eztabaida piztu da berriz Arbonan
Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du... (+)
gora