Sabel hutsa, zorri toki, sabel betea simaurtegi.

Atxondon hildako langilea “diru-gosearen” biktima izan dela salatu du AHT Gelditu!-k

AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan 13 langile hil dira jadanik eta ostiral honetan elkarretaratzea deitu dute sindikatuek Bilbon hori salatzeko.


2025eko maiatzaren 30a
AHTren obrak Atxondon, Arrazola inguruan, asteartean laneko heriotza gertatu zen zatian.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Pasa den asteartean Atxondoko AHTren trenbide zatiko obretan langile bat hil zen pieza bat gainera erorita. Osalanen arabera 49 urteko A.H.G kofratzaileak odol-isuria izan zuen eta odolustuta hil zen obretan bertan.

AHT Gelditu! elkarteak salatu du, "irakurketa hotz" horretatik harago, AHTko obretan bestelako errealitate bat dagoela, "enpresa handien diru-goseak" eta azpikontrata-kateek baldintzatua, langilek "prekarietate, segurtasun gabezia, gehiegizko lanaldiak eta etengabeko estresa" jasaten dituelako.

Atxondoko zatia Dragados eta Tecsa enpresek osaturiko aldi baterako enpresa-elkarteak dauka esleituta, ACS multinazionalaren filialak biak ere, hain justu AHTren obretako esleipen milioidunak jaso dituena. AHT Geldituk esan duenez, Dragados "AHTren G7" deituriko taldekoa da, hau da, "obren kontratu publikoak euren artean modu iruzurtian banatzeagatik" auzipetuta dauden edo isuna jaso duten eraikuntzako zazpi enpresen artean kokatu du.

Hildako langileak Conprovial (Constructora Proyectos Viales de Colombia Conprovial) azpikontratarentzat egiten zuen lan, LAB sindikatuak jakitera eman duenez. Hau da, multinazional baten esku dagoen lan-elkarte bateko enpresa batek azpikontraturiko enpresa bateko langilea zen

Hildako langileak Conprovial (Constructora Proyectos Viales de Colombia Conprovial) azpikontratarentzat egiten zuen lan, LAB sindikatuak jakitera eman duenez. Hau da, multinazional baten esku dagoen lan-elkarte bateko enpresa batek azpikontraturiko enpresa bateko langilea zen.

AHT Gelditu!-k halako obretan dauden tratu "arrazista, umiliagarri eta iraingarriak" nabarmendu ditu, eta ziurtatu du gehienetan egoera zaurgarrian dauden migratzaileak direla lan horiek egiten dituztenak. "Lan esplotazio” horren aurrean, erkidegoetako administrazioek arduragabekeriaz jokatzen dutela salatu du, era berean.

Duela hilabete batzuk elkarteak Nafarroako AHTren obretan langileek bizi dituzten “esklabotza-baldintzen” inguruko testigantza zabaldu zuen. Araba, Bizkia eta Gipuzkoan egiten ari diren Euskal Y deiturikoaren kasuan, berriz, ARGIAk eta ELA sindikatuak elkarlanean egindako ikerlanari esker –Zuloan kronika-liburuan argitaratua– testigantza eta kasu gehiago azaleratu genituen.

Honakoarekin, AHT eraikitzen 13 langile hil dira jadanik. Horregatik guztiagatik obrak “berehala gelditzea” eskatu du AHT Gelditu!-k.

Atxondoko Udala: “Gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatzen dugu”

Atxondoko Udalak adierazpen instituzionala kaleratu du AHTko obretan hildako langilearen senideei “doluminak eta elkartasuna” adierazteko.

Udalak adierazi du laneko segurtasunak “lehentasunezko tokia” izan behar duela edozein jardueratan eta horretarako ezinbesteko jo du prebentziorako araudiak “zorrotz betearaztea”.

Ildo berean, asteartean gertaturikoa ikertzeko eta argitzeko eskatu die arduradun publikoei, “halako ezbeharrak berriro gerta ez daitezen”, eta bat egin du heriotza salatzeko antolatu diren deialdiekin.

Elkarretaratzea Bilbon

LAB, Esk, EHNE-Etxalde, Steilas eta Hiru sindikatuek deituta, ostiral honetan elkarretaratzea egingo dute Bilbon, AHTko obretako orain arteko 13 heriotzak salatzeko.

Patronalak eta instituzioek gaixotu eta hiltzen gaituzte lelopean, goizeko 11:00etan elkarretaratuko dira Gran Via kalean, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean.

Energia eta telekomunikazio sistema "erresilientea" sortzeko, lankidetza abiatu dute Goienerrek eta Izarkomek
2025-05-28 | Urko Apaolaza Avila
Bi kooperatibek euren arteko elkarlanean "urrats sendoagoak" emango dituztela iragarri dute, energia eta telekomunikazio sistema "erresiliente" bat sortzeko. Deia egin diete herritarrei Itzali sistema, piztu... (+)
Itzalaldiak argitu digu bidea: sare elektrikoaren deszentralizazioa
2025-05-18 | Urko Apaolaza Avila
Iberiar penintsulan apirilaren 28an gertatutako itzalaldiak, egungo energia sistemak dituen arrakala guztiak utzi zituen bistan. Enpresa elektriko handien diru gosea, berriztagarrien ezarpen masiboak dakartzan ajeak,... (+)
Turiel: “Bilatu daitezke arrazoi teknikoak, baina itzalaldia prezioen sistema perbertsoak eragin zuen”
2025-05-09 | Urko Apaolaza Avila
Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako... (+)
Memoriaren herbarioak
2025-04-30 | Urko Apaolaza Avila
Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat... (+)
Energiaren Nazioarteko Erakundeak zentral nuklearrak irekita mantentzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari
2025-04-09 | Urko Apaolaza Avila
Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional... (+)
gora