Maiza


2026ko irailaren 23a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Garai batean euskal lurretan artoa landa-paisaiaren protagonista zen. Gosearen aurkako elikagai, gizaki eta animalientzat. Artoa, beste hainbeste barazki eta fruta bezala, kanpotik iritsi zen eta bertakotu genuen, hainbeste, euskal etiketa jarri diogula, landare immigrantea gutako bat egin arte 100 urte baino gutxiagoko epean. Artoaren mundu-produkzioa oso altua da egun eta animalien janarientzako gehien ekoizten den zereala bilakatu da. Baina munduko landetan landatu eta jasotzen den arto-landareak ez du iraganeko euskal lurretan ereiten zen landarearekin zerikusirik. Artoa agroindustria modernoaren semea bilakatu denetik, hazi hibridatu bat bihurtuta, ekoizpen maila hobetu diote artifizialki eta hazien erreprodukzio kate naturalerako aukera kendu diote. Hau da, arto kantitatea handitzeko promesa egiten zaio hazia urtero erostearen truk.

Baina hemengo paisaietan mantendu diren tokiko arto gutxiek agroekologiaren funtsak mantentzen dituzte, eta gainera, artoaren kultura bat ekartzen dute aletze bakoitzean. Tokiko maiza landatu, zaindu eta landareari probetxua ateratzeko hamaika teknika eta ezagutza daude eta ereiten den familia eta baserriari estuki lotutako ezagutza bat da, bakoitzak bere etxeko esperientzia-trukoekin.

Artoaren ekoizpena paisaiaren eta sukaldearen parte bilakatzen da, baina ez bakarrik. Arto irina egiteko errota komunaletan ehotu behar da, teknika propioarekin. Errotak eraikuntza ikaragarriak dira, energia transformatzaileak izatearekin batera sukaldeko tresna arkitektoniko direlako. Eta ezin du bestelako sukalde gadget domestikorik errota-eraikina ordezkatu. Neurri handi eta izaera oso zehatzeko harriak behar dira, eta ezaugarri hauek irinaren ezaugarrietan eragin zuzena dute. Taloak egiten du landa eta sukaldea arkitektura-eraikin amankomun bati lotuta izatea. 

Aurki Donostiako Cristina Enean Baztan-Bidasoa bailarako tokiko artoari buruzko erakusketa bat izango da ikusgai, hemen esandakoaren argibide. 

Keinuak
2026-06-21 | Ula Iruretagoiena
Etxeko leihoa goizean ireki eta ixtearen keinu hori. Aireztapen makinaren botoia sakatzearen beste keinu hori. Bi keinu horien artean kontatzen da eraikuntza sektoreak XX. mendean... (+)
Lorategiak
2026-06-07 | Ula Iruretagoiena
Lur zati bat aukeratutako landaredia lekuratzerako. Lorategia, leku mirestua, adostasun maila handiko hitz goxoen eremua. Nork ez du lorategia gustuko. Lan handia eskatzen duen lekua... (+)
Sukaldeko teknologia
2026-04-26 | Ula Iruretagoiena
Etxeen berriztapen zikloa 25-30 urtetan zehaztu ohi da. Hau da, belaunaldi baten bizi-etapa bat igarotzean etxean aldaketak eragiteko behar bat suertatzen da. Arrazoiak, askotarikoak: izan... (+)
Toxikoak
2026-03-22 | Ula Iruretagoiena
Garai batean, Alemaniara bidaiatzen genuenean, supermerkatuetan aurkitzerik ez ziren elikagai bereziz beteriko dendek arreta ematen ziguten. Belardendak baino gehiago ziren bio-denda horiek gurera iritsi dira,... (+)
Lurzorua
2025-12-07 | Ula Iruretagoiena
Lurzorua eta lurra adiera berdinak ote diren begiratu dut hiztegian, desberdin erabiltzen ditugulako. Erdarazko suelo eta tierra, hurrenez hurren. Ematen du lurzoruan gertatzen dena gizakiari... (+)
gora