Astelehenero 8:00etan zure epostan
Garai batean, Alemaniara bidaiatzen genuenean, supermerkatuetan aurkitzerik ez ziren elikagai bereziz beteriko dendek arreta ematen ziguten. Belardendak baino gehiago ziren bio-denda horiek gurera iritsi dira, herri eta hirietan elikatzeko leku arrunt bilakatu arte, Alemanian bezalaxe baina urte batzuk beranduago. Bio eta organiko etiketaren gaineko garrantzia gorputz eta lurrarekiko osasun ardura baten zabalpenetik sortu da, hastapenetan naturalisten sentsibilitatea zena, eta egun produktuen salmentarako erakargarri, hainbeste, supermerkatuetako apalategietan topa daitezkeela ere bai.
Azken urteetan janari industrialaren nutrizio gabeziak eta gaixotasun arazoak zirkulu txikietatik atera dira eta jaten dugunarekiko arreta gehiago jartzera eraman gaitu. Agroindustriaren agrokimiko eta pestizidek giza gorputza eta ama-lurra kutsatzen dutela badakigu, datu eta ezagutzak gure elikadura ohiturak eta erosketak zeharo eraldatzeraino iritsi ez diren arren. Jaten dugunari, azal gainean jartzen dugun kosmetika kimikoaren albo-kalteei, eta isilpean oraindik baina arropa sintetikoak gorputza ukitzean sortzen dituen ondorioei kasu egiten hasiak gara.
Alemaniara bidaiatzea etorkizunera begiratzea balitz, datorren hamarkadan gorputzak biltzen dituzten espazioen toxikotasunarekin sentsibleago izango garela aipa genezake. Etxeetako material asko plastikoarekin eta arnasteko egokiak ez diren ezaugarriekin eginak baitira. Eraikitze-lanetan, espazioaren erabakietan itxurari, azkartasunari eta prezioari begiratzen diogu, eta osasun faktorea arbuiatzen dugu. Ezjakintasun handia dagoelako oraindik. Baina ekarri gogora gela margotu berriaren usain toxikoa. Gelari energia gutxi xahutzea eta konfort klimatikoa ematea eskatzen diogu; gaineratu beharko: baita ongizatea eman eta kutsakorra ez izatea ere. Neurozientziak dio toxikoa den material baten ondoan bizitzea ez dela osasungarria.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545