Maiatzean kuku, garagarrilean mutu.

Adimen artifiziala eta aurreztea


2022ko uztailaren 06a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Lankide batek SPRIk duen lantegi baten inguruan hitz egin dit: “Aurre hartu zure kontsumo energetikoari: Nola lagun diezazuke adimen artifizialak energia aurrezten?”. Ukrainako gerraren ondorioz energia garestitu da. Zentzu horretan, adimen artifiziala (AA) aurrezteko tresna bat izan daitekeela proposatzen du lantegiak. Lankide honekin hitz egiten ohartu ginen “aurrezte” horrek inbertsio bat ekartzen zuela. AA bat datuekin elikatu behar da, elektrizitatea noiz eta nola erabiltzen dugun ikasi dezan, aurrezte erabakiak hartzeko bidean. Beraz, aurrezte horren lehenengo kontraesana dugu, etxean/enpresan ditugun sistema analogikoak ez dute balio, eta sistema digital bat jarri beharko dugu.

Beharbada, garatzaileek esango digute egungo inbertsioak epe luzera abantailak ekarriko dituela: epe luzera inbertsioa amortizatuko dela energiaren kontsumoan egindako aurrezkia dela eta. Beharbada bai. Baina noski, gure enpresaren/etxeen kontsumo energetikoarekiko jokabideen pribatutasuna galduko dugu. Guk baino “erabaki hobeak” hartzen dituen sistema honek gure kontsumo prozesuaren kontzientzia galtzera eramango gaitu, neurri batean. Eraiki dugun mundu konplexu honetan, gu baino hobeto maneiatzen den AA baten laguntzaren beharra areagotuko da.

Horrekin guztiarekin ere, onura gisa ikusi dezakegu AAren inplementazioa aurreztea handitzeko, baina ez dezagun ahaztu energiaren prezioa jartzen duena ez garela inoiz gu izango. Horregatik, AAk gidaturiko sistema hauetan kontu handiz ibili behar dugu, gure datuen metatzea non eta noren eskuetan egongo den. Gure kontsumo jokabideak baldin badakizki energiaren prezioa jartzen duen enpresak, aukera izango du gure aurrezkiaren kontra egiteko.

Esnearen bidea
2025-05-04 | Diana Franco Eguren
Automatizazioaren eta abereen inguruan kuxkuxeatzen ari nintzela, ukuilu automatizatuen informazioa hasi naiz eskuratzen. Nire idazmahaiaren erosotasunetik idazten, gizakion kontsumorako modu masiboan esplotatzen ditugun abereen bizitzak... (+)
Animalia telegidatuak
2024-06-02 | Diana Franco Eguren
Abeltzaintzan lan egiten dutenek oreka bilatzen dute: animalien bizi kalitatea ahalik eta onena izatea eta ekoizpenaren bideragarritasun ekonomikoa lortzea. Gizakiok munduari muga fisiko ugari jarri... (+)
gora