Zure hiri-baratzea sortzea, lorategietan barazkiak jartzea bezain erraza da.

Haziak eta kurriloak

Jakoba Errekondo
Jakoba Errekondo

Bizi Baratzea liburuaren egilea


2019ko azaroaren 21a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Uztarriak herrestan narra bezala, neguko giroa dakar kurrilo lainoak atzean. Kurrilo lerroak zeruan sentitzean, buila batean, hotza zetorrela esaten ziguten umetan. Kurrilo pasea entzungarria da, builaka, elkarri errietan balihoaz bezala. Entzungarria bezain ikusgarria da, burukoaren atzean lerro-lerro zerua marrazten dute, hirukia hirukiaren atzetik osatuz.

Hiruki forma duelako “are kurrilo” esaten zaio are berezi bati. Arearen zurezko arretxean sartuta dauden are-hortzek hiruki forma hori egiten dute lurrean. Kurriloen lerro-lerroa.

Are kurriloak aretu duen lurrean gauza asko erein edo landatu daiteke urtesasoi honetan. Azaroa eta abendua, udazken-udazkena, erein eta landatzeko garai aproposa da, oso. Laboreak orain ereiten dira; baita neguko lekadunak ere, baba (Vicia faba) eta ilarra (Pisum sativum). Tipula (Allium cepa) ere orain landatzen da. Baratxuria (Allium sativum) ere orain ereiten da. Erein edo landatu? Izan ere ez da hazia ereiten, baratxuri buruaren zati bat sartzen da lurpean. Zati horri gure etxean begia esaten zaio, baratxuri-begia. Izen ugari du: baratxuri-izter, baratxuri-xixter, baratxuri-azpi, baratxuri-atal. Azkenaldi honetan azken hori hobesten da; atala, alegia.

Paseko kurriloa hegoaldeko lur jorietan amaitzen da, negurako nahiko jaki izango duten tokietan. Iberiar penintsularen erdialdera zientoka mila izaten dira neguko turismoa egiten. Europa iparraldeko negu hotz eta ilunari ihesi doaz harantz, baina baita bazka ederra izango dutelako ere. Kurriloaren zikloa ezkurrari lotua dela esan ohi da. Kurrilo pasea ezkurra heldua dagoenean gertatzen da. Bata hegoaldera bultzatzen duen eguraldi berak bestea heltzen du. Kurriloaren dietaren osagai garrantzitsuena ezkurra da, Quercus jendearen ezkurra: artea (Q. ilex), artelatza (Q. suber) eta haritzak (Quercus spp.).

Ezkurraz gain laborea ere maite du kurriloak. Udazkenaren erditik atzera labore soroak ereinda izaten dira. Hazi mordoa lurrean kurriloaren mokoeran. Lur gainean geratu direnak jaten dituztenean gaitzerdi; gose badira, ordea, bere moko luzearekin lurpea ere ederki miatzen dute. Zenbaitetan kalte handiak eragiten dituzte.

Kurriloak pasean direnez, ezkurrak heldu dira. Eta laboreak eta ezkurrak ereiteko sasoia da.

Ardoa eta azukrea
2026-10-19 | Jakoba Errekondo
Ospatu beharra dago! Azkenaldi honetan ospakizuna ospakizunaren atzetik dugu inguruan. Horrelakoetan etxeko sagardoa nagusi da; dagoeneko upel, bukoi eta barrikak irakiten ari dira, hurrengo urtean... (+)
Babazaletzea
2026-10-12 | Jakoba Errekondo
Bada istilu eta nahaste-borrastea. Bada, izan ere, baba. Noizkoa ote da “baba” izena? Eta zer landare izendatzen zuen lehen hartan? Eta zer landare izendatzen du... (+)
Paisaiaren terrenteria hausten
2026-10-05 | Jakoba Errekondo
Loratu dadin negua. Uztak jasotzen ditugu neguan goseak harrapa ez gaitzan. Kalitatezko elikadurak ez gaitu soilik berdintzen, bizitzeko kilokaloriak ematen. Elikadura on batek soinetik at... (+)
Udazkenari ekiten: urrigiro ereingiro
2026-09-28 | Jakoba Errekondo
Gaurkoan, lanera! Uda azkenak eta udazkenaren hasierak badute garai bitxia izateko nahiko zantzu, aizkomenteko urte arrunt xamarretan, behintzat. Eguzki-mugaren indarrik ez du, baina ekinozioa izateak... (+)
Lurzoruaren osasuna neurtzen
2026-09-21 | Jakoba Errekondo
Tomas Gerrikagoitia Urionaguena Alegria baserriko ziortza-bolibartarrak (1909-1997) ederki asko idatzi zuen herri bereko Zeinke auzoko Goikoetxe baserrira morroi joateko esperientzia eta Arantza eta larrosa. Nire... (+)
gora