Urtarrila hotza ikazkinaren poza.

Gozoak eta gorriak

Jakoba Errekondo
Jakoba Errekondo

Bizi Baratzea liburuaren egilea


2015eko abenduaren 28a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Uda eta negua omen ditugu urteko sasoi bakarrak. Berritzen denetik azkenera iristen den arteko uda luzea, eta negua. Garai batean, agian, sasoiak lau izan behar zutela esango zuen norbaitek –ilargiarekin gertatutakoaren antzeratsu?– eta uda-negua zena udaberri-uda-udazken-negu bihurtuko zen. Txakurra nagusiari estekatzen den bezala, adimena hizkuntzaren erraztasunari kateatzea hariketa polita da. Neronek ere gustuko dut. Sasoien gai honekin, ordea, nire iritzia ez da hain arina.

Gure garaira egokitzeko hariketa egin behar, agian... Luzerako emango lukeen gaia da, baina, nire ustez, gaur egun bi aro ditugu: gozoa eta gorria. Udaberri gozoa, uda gorria, udazken gozoa, negu gorria... Hau da, gozo-gorri-gozo-gorri-gozo-gorri... bizi ditugu.

Lehen uda izango zen gorria eta negua beltza. Gorriak ikusteko udan eta beltzak neguan. Egun, beltza gorrira moteldua dugu. 

Gozoetan, gozo hezea eta gozo lehorra ditugu. Gozokietan bezala, alegia: bizkotxo lehorrak eta mozkortuak edo bustiak. Gozo hezea da udaberria, lehorra, berriz, udazkena. Alde horretatik tropikala da geure ingurune atlantikoa; sasoi lehorra eta euriteen sasoia besterik ez dituzte tropikoetan. 

Eta zer datorkigu? Behin eta berriz zirri eginagatik etxekoa ez denaren tratua ematen diogun klima aldaketa dela medio, zer datorkigu? Hipotesiak zientzialarientzat utzita, hona nire bi uste: Karibeko Golkoko itsaslasterra moteltzearen eraginez negua erabat belztuko da, edo uda belztuko da. Bietako edozeinetan, sasoitegi berria proposatzen dut: egungo gozo lehorrari neguberria, negua, neguazkena gozo hezeari eta uda.

Airez eginak
2026-11-16 | Jakoba Errekondo
Tarteka, han-hemenka, landareen bizimoduaz ikastaldi antzeko batzuk ematen ditut. Jendearekin eman-hartu ugari sortzen da, dasta onekoak, mamitsuak, gatzdunak, era guztietara hazkurritsuak. Landareekin zerikusia duten gai... (+)
Gaztaina nor bazeneko lanak
2026-11-09 | Jakoba Errekondo
Kirikinoak badu bere hesia. Kirikinoari gure bailaran “morkotsa” esaten zaio, baina han-hemen atso, karlo, arrotx, katakoskol, ardots, kormuts, arbots, lokots, mutxur, sokor, sokal, morkol, sokoil,... (+)
Nafarroako eta Lantarongo intxaurrak
2026-11-02 | Jakoba Errekondo
Duela ehunen bat aste izan zen. Urte pare bat bada Agur intxaurrondo, agur izenekoa idatzi nuela orri honetan bertan. Hartan nioen urak Atlantikora isurtzen ditugun... (+)
Asko ez da beti aski
2026-10-26 | Jakoba Errekondo
Bizi da ala hil da? Nola jakin aurtengo beroaldi eta lehorraldi gordin eta mokor hauen ondoren ihartu den arbola bat hil den ala bizi den,... (+)
Ardoa eta azukrea
2026-10-19 | Jakoba Errekondo
Ospatu beharra dago! Azkenaldi honetan ospakizuna ospakizunaren atzetik dugu inguruan. Horrelakoetan etxeko sagardoa nagusi da; dagoeneko upel, bukoi eta barrikak irakiten ari dira, hurrengo urtean... (+)
gora