Uztaileko iguzkiak ondoko arnoari indar

Ohepeko sorta

Jakoba Errekondo
Jakoba Errekondo

Bizi Baratzea liburuaren egilea


2015eko urriaren 28a
Mentha rotundifolia. Mendazuria, astamenda, kukuso-belarra...
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Umetako oroitzapen bat. Lotara etzan eta loak harrapatu aurreko tartean edo lo-putzuetan hara-hona ibili bitarte horretan: belaun-katiluaren parean kosk, besape inguruko mami gozoan kosk, lepo-zamarrean kosk... Hozkadaz josita esnatu naiz, hazka batean. Arkakusoen balnearioa dirudi nire oheak. Gosaritarakoan amonak ohekideen erasoaren ondorioak nire azalean ikusi orduko, etxe atzeko baratzera bidali nau, menda bila. Eskuera duen sendabelarren baratzean, menda nagusia mendazuria, astamenda, kukuso-belarra edo mendaurdina da, Mentha suaveolens edo Mentha x rotundifolia. 

Gosaldu eta lehenengo lana arkakusoen aurkako erabateko gerra, eta arma bakarra: hari mutur batekin lotutako menda sorta eder bat. Ohea ireki, goiko maindirea ondo atzeraino eramanez, eta ohe barrua bera, gainontzeko altzariak eta logelako hormak ondo igurtzi. Arkakuso sarraskiaren ondoren sorta ohearen azpian utzi, handik atzera beste arkakusoren bati inguratzea bururatzen bazaio zer datorkion jakin dezan. Oherakoan, gure arma han zela jakinik, alde ederrean hartzen ninduen loak. Gaztelaniaz matapulgas eta katalanez matapuces deitzen diote gure kukuso-belarrari. 

Astamenda gogotik erabiltzen da sendabelar modura. Ikerketa ugariren gaia da, eta maiz azaltzen da haren mesedeen berri. Adibidez, haren olioa edo ura erruz hartzeak abortua eragiten zuela jakina zen, baina onddo eta bakterioen aurkari bikaina dela erakusten duten gero eta froga gehiago dago. 

Astamenda bizi den tokian, asuna (Urtica dioica) ez da urruti izango. Biek dituzte gustuko lur heze eta ur-asetuak. Asunak heldu eta erretako azalean astamendarekin igurtzi bat eman eta azkura lasaitzen dela esan ohi da. Hozkada eta erredura, astamenda helduetarako erremedio.

Ohepean astamendaren beharrik ez duzu izango baldin eta lastaira ziabelar horiz (Galium verum) osatu baduzu. Belar horrek kumarina du osagai, eta kumarina pozoi indartsua da. Hurbildu ordurako akabatuko luke arkakusoa. Arratoi pozoia egiteko erabiltzen da. 

Udazkenari ekiten: urrigiro ereingiro
2026-09-28 | Jakoba Errekondo
Gaurkoan, lanera! Uda azkenak eta udazkenaren hasierak badute garai bitxia izateko nahiko zantzu, aizkomenteko urte arrunt xamarretan, behintzat. Eguzki-mugaren indarrik ez du, baina ekinozioa izateak... (+)
Lurzoruaren osasuna neurtzen
2026-09-21 | Jakoba Errekondo
Tomas Gerrikagoitia Urionaguena Alegria baserriko ziortza-bolibartarrak (1909-1997) ederki asko idatzi zuen herri bereko Zeinke auzoko Goikoetxe baserrira morroi joateko esperientzia eta Arantza eta larrosa. Nire... (+)
Kirofanoko zuhaitza, hil eta bizi bat direnekoa
2026-09-14 | Jakoba Errekondo
Adin nagusiko egin naiz duela gutxi: lehen infartu hartatik bizirik atera, iraun eta bizi; bizitza berrian adindun. Eskerrik asko Miren Telleria Arrieta kardiologoari eta bere... (+)
Zer erein eta landatu, udazkena osasunarekin urratzeko
2026-09-07 | Jakoba Errekondo
Iraila udazkeneko maiatza dela esan ohi da. Hori horrela, abuztua apirila izango da, ezta? Jokoak joko, irail-abuztuak ereiteko sasoi aproposa dira. Aurreak erakusten du atzea... (+)
Inude landareak eta animaliok
2026-08-31 | Jakoba Errekondo
Elkarlana, elkarjana eta era guztietako trukeak dituzte gure paisaiako landareek eta animaliek. Elkarlanari “auzolana” ere esaten zaio, eta naturan ederki asko azaltzen da gure artekoak... (+)
gora