Belar asko bildu duzu! Maiatz luzeak jango ditu.

Assisi, ikasleekin batera eguna eskolan ematen duen txakurra

Assisi txakurrak egunero egiten die harrera eskolako ikasle guztiei, egokitzen laguntzen die txikienei, ingeleseko proiektuan hartzen du parte eta haur nagusienak arduratzen dira hura zaindu eta paseatzeaz. Proiektu pedagogikoaren parte da, Kataluniako Sabadellgo ikastetxean.

Mikel Garcia Idiakez
Mikel Garcia Idiakez @mikelgi

1980an Irunen jaioa. 2004. urtetik da erredaktore Argian. Gizarte gaiei eta zinemari buruz idatzi ohi du.


2024ko ekainaren 05a
Assisi paseatu eta zaintzeaz, jaten emateaz, orrazteaz, albaitarira laguntzeaz… ikasleak eurak ere arduratzen dira.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Golden Retriever arrazako txakurra goizeko 8etarako eskola atarian egoten da, DBHko ikasleak agurtzeko, eta goizeko 9etan egiten die harrera Haur eta Lehen Hezkuntzako umeei. Zortzi urte daramatza Sabadellgo frantziskanoen eskolan, 500 bat ikasle eta 40 irakasle ingururekin. Bat gehiago da ikastetxean eta zoratuta ditu ikasleak: ohitura dago gainerakoen besarkadak jasotzera, txakurra ikasgelan ezustez sartzen denetan, haurrak idazkaritza-gelara bisita egitera gerturatzen zaizkionean edota atseden orduan harekin jolasten dutenean. Udako oporretan, ikasleen eskutitz pila bat jasotzen dituela dio ikastetxeko zuzendariak.

Hainbat zeregin ditu Assisik: 3 urteko gelako umeen egokitzapen garaian esaterako, gakoa da txakurra; eta Ingeleseko ikasgaian, txakurra paseoan ateratzen dute ikasleek, ingelesez hitz egiten duten bitartean. Assisi paseatu eta zaintzeaz, jaten emateaz, orrazteaz, albaitarira laguntzeaz… ikasleak eurak ere arduratzen dira. Aurten, lehenengo aldiz, ikasturte amaierako bidaiara joango da DBH4ko gazteekin batera, Mallorcara.

Ikasleak motibatzea batetik, eta animaliak errespetatzen, zaintzen eta maitatzen ikastea bestetik, horiek ditu helburu nagusi proiektuak

Eskolako apaizetxean egiten du lo eta ikastetxeko aurrekontuan daude sartuta txakurraren gastuak, proiektu pedagogikoaren barruan dagoela ulertzen baitu hezkuntza komunitateak.

Ikasleak motibatzea batetik, eta animaliak errespetatzen, zaintzen eta maitatzen ikastea bestetik, horiek ditu helburu nagusi proiektuak.

Lehenengo argazkian, Assisi jaioberri, ikastetxeko bat gehiago bihurtu zuten segituan. Gainerakoetan, gaur egungo irudiak:

 

Eskola jantokiak greban: feminizatua bezain prekarizatua dagoen funtsezko zerbitzua
Milaka ikasleri zerbitzu publikoa ematen dieten sukaldari eta begiraleak grebara deituak daude astearte, asteazken eta ostegun honetan, hainbeste ikaslerentzako begirale gutxiegi eta lan zama handiak... (+)
Putzua testu-liburu
Zaldibiako Lardizabal eskolan, ikastetxeko hezkuntza curriculumean dute txertatuta urmaelaren erabilera didaktikoa. Baina zer egiten dute eta zer ikasten duteikasleek putzuan? Bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dugu. Gidoia: Mikel Garcia... (+)
Eskola-jantokiko menuan intsektuak egotea lehengai fresko eta hurbilekoak erabiltzearekin lotu du Hezkuntza sailburuak
Eskola-jantokietako menuen kalitateaz eta janarian zizareak agertzeaz galdetuta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak erantzun du kalitatea prozesu osoan dagoela bermatuta eta intsektuak agertzea ez dela, berez,... (+)
Aldaketa hormonal eta emozional betean zaude, eta inork ez dizu esan andropausia dela
Gezurra dirudi zeinen ezezaguna den andropausia, adin batetik aurrera testosteronaren galerak eta hormona aldaketek gizonengan duten eragina. Ahulezia fisiko, fisiologiko eta emozionalez, zailtasun sexualez eta... (+)
44 sukalde berri iragarri dituzte eta hazten jarraitzen du sukalde propioa nahi duten ikastetxeen kopuruak
EAEko ikastetxeetan 28 sukalde in situ eta zonaldekako hamasei eraikiko dituztela dio Hezkuntza Sailaren azken azpiegitura planak. Sukaldeen mapa eguneratua argitaratu du EHIGEk: dagoeneko sukaldea... (+)
gora