Oteak martxoan lore, ez da faltako eri eta dolore.

Arrantzale asko ezin bozkatu geratuko dira datozen hauteskundeetan ere

Bai hauteskunde egunean, bai posta bidez botoa eskatu ahal izateko epean itsasoan direlako, arrantzale asko ezin bozkatu geratzen dira hauteskundeetan. Telematikoki bozkatu ahal izan dezaten legea aldatu bitartean, oraingoan ere abstentzionisten zerrendan sartuko dituztela salatu dute, eta gogoratu du udal hauteskundeetan, kostaldeko herri ugaritan, auzi honen eragina handia izan daitekeela.

Mikel Garcia Idiakez
Mikel Garcia Idiakez @mikelgi

1980an Irunen jaioa. 2004. urtetik da erredaktore Argian. Gizarte gaiei eta zinemari buruz idatzi ohi du.


2023ko uztailaren 11
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Espainiako hauteskundeen harira, bere egoera eta arrantzale askorena salatu du Andoni Gabantxok Mastodon sare sozialean: “Oraindik hauteskunde-zerrendarik ez zegoenean ontziratu nintzen, eta beraz ezin izan nuen posta bidezko botoa eskatu. Eta ezingo dut botoa kontsulatu edo enbaxada batean eskatu, itsasoan jarraitzen dugulako”. Hauteskunde egunean ere, itsaso zabalean jarraituko du Andonik. “Abstentzionista gisa agertuko naiz, aurretik ere askotan gertatu den bezala, eta ez, ez naiz. Marinelak bigarren mailako herritarrak gara”.

Alkatetza jokoan

Hauteskunde orokorrak direnean, ia anekdotikotzat har daitekeela badaki Andonik, “baina ez da hain anekdotikoa udal hauteskundeetan, bereziki Bermeo bezalako herrietan, itsasgizon ugari ontziratuta gaudelako eta ezin dugulako bozkatu; kontuan hartu 200 botoren aldeak hemen alkatetza bat eman edo kentzen duela”.

Boto telematikoa

Espainiako Estatuan lantzen ari diren Arrantza Jasangarriaren Legean BNG alderdi galiziarrak sartu duen zuzenketaren bidez, hauteskundeetan itsasoan diren gizon-emakumeek telematikoki botoa eman ahal izatea eskatu du. “Demanda historiko” bati erantzuten diola azaldu du BNGk Mar aldizkarian, eta martxan jartzea erraza dela diote, gaur egun ontzi gehientsuenetan dutelako internet konexioa eta barkuko kapitainak berme lanak egin ditzakeelako.

Donostiako Udala vs. Ekologistak Martxan: nork du arrazoi?
Ekologistak Martxan taldeak ohartarazi ostean Donostiako Ategorrieta hiribide inguruan airearen kutsadura maila oso handia dela, udaletik zalantzan jarri dute erabilitako metodologia eta adierazi dute errepide... (+)
Eskola inguruetako aire kutsadurarik handiena Donostiako hiru ikastetxetan eta Bilboko bitan atzeman dute
Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira nitrogeno dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak,... (+)
Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek
Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta... (+)
Eredu inspiratzaileak martxan jartzera animatu ditu Antzuolako ikasleak Fenando Valladares biologoak
Nola azaldu 10-12 urteko ikasleei bioaniztasunaren galerak eta klima aldaketaren ondorioek duten larritasuna, “ez dago ezer egiterik” ideia alboratu eta planetaren alde elkarrekin zer egin... (+)
Petardo eta bengalak, albo-kalteak dituen tradizioa
Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko... (+)
gora