Apirilean zenbat izotz, maiatzean hainbeste elur

“Arbolaren besta” egingo dute lehen aldiz Biriatun, fruitu arbolak ardatz

Azaroaren 26an Biriatun Arbolaren besta egingo dute, lehen aldiz. Egun osoan egongo da arbola landareak eta arboletatik datozen produktuak erosteko aukera, tokiko ekoizleen azokan. Arratsaldean mahai-ingurua egingo dute, gai hau lantzeko: "Arbola herrian: elikadura eta erronka klimatikoaren aterabidea". Hervé Covès agronomo entzutetsuak hitzaldia emango du biharamunean, elikadura burujabetzari buruz. Aldi bereko itzulpena egongo da mahai-inguru eta hitzaldi guztietan.


2023ko azaroaren 20a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Larunbatean Biriatura doanak aukera izango du arbola landareak erosteko bertako mintegietako ekoizleei. Fruitu arbolak izango dira protagonista (sagarrondoak, udarondoak, melokotoiondoak, aranondoak...) baina baita ere egongo dira bestelako arbola klaseak: zuhaitzak, zuhaixkak, fruitu txikiak eta landare iraunkorrak.

Oma elkarteko kide diren Audrey Hoc eta Aimar Rodríguez buru-belarri ari dira Arbolaren besta antolatzen, eta landare ekoizleak ere badira. Bertako mintegiei erostearen garrantzia azpimarratu digu: "Gure mintegian ez ditugu bertako barietateak soilik ekoizten, gainera klima aldaketarekin interesgarria da beste alde batzuetako barietateak sartzea, gero eta bero handiagoa egiten duelako eta hezetasun gutxiago dugulako... Baina nahiz eta kanpotik ekarritako barietateak izan, txertatzerakoan txerto-amak edo patroinak edo mentu-oinak egokituak izango dira bertako klimara, ez kanpoan egindakoak, ondorioz, landare horiek hemen landatzeko egokituak dira".

Arbolei buruzko liburuak eta arboletatik eratorritako produktuak

Beheko afixan ikus daiteke azokan mahaia jarriko duten mintegi berezituen aukera zabala. Horiez gain, Eki21 proiektuak arbolei buruzko liburuak jarriko ditu salgai, hizkuntza anitzetan dagoen bibliografia interesgarria eskainiz. Eta zuzenean arboletatik eratorritako produktuak ere egongo dira azokan: gaztainak eta gaztainekin egindako produktuak; hurrak eta hurrekin egindako produktuak; sahatsaz egindako saskiak... baina Hoc-ek zehaztu duenez, "denak izango dira zuzenean arbolekin lotura duten produktuak".

Azokan beren salgaiak eskainiko dituzten ekoizleak.

 

Arbola gai harturik mahai-ingurua eta Hervé Covès-en hitzaldia

Azaroaren 26an 17:00etan itxiko da azoka eta ordu erdira mahai-ingurua egingo dute hiru aditu hauen artean: Sébastien Cau (permakultura diseinu jangarriak egiten ditu), Jaime Jiménez (Zuberoan bizi da, arbol eta arbol-hesiei buruzko teknikaria da) eta Hugues de Failly (laborariekin saiatzen da pentze handietan hesiak berriz ezartzen eta arbolen garrantzia berreskuratzen horrelako paisaietan).

Hiruen artean landuko duten gaia hauxe da: "Arbola herrian: elikadura eta erronka klimatikoaren aterabidea". Izan ere, Biriatuko Udalak bere programa politikoan txertatua du elikadura burujabetzaren gaia eta horregatik landu nahi izan dute herrian arbolek elikadura burujabetzan jokatzen duten papera. Bestetik, Hoc-ek oroitarazi du "arbolek ura sortzen dutela, eta ondorioz, erronka klimatikoaren aterabideetako bat dela arbola".

Hervé Covès Frantziako estatuan sona handiko agronomoa da eta hitzaldia emango du astelehen arratsaldean, azaroaren 27an. "Arbola eta elikadura buruaskitasuna" izango du hizketagai.

Antolakuntzak ziurtatu du bat-bateko itzulpena izango dela mahai-inguru eta hitzaldietan eta euria ari badu, aterpean egingo direla bai azoka eta baita mintzaldiak ere.

 

Laborantza herrikoiak edo agroekologiak klima hoztu dezake
2026-07-26 | Estitxu Eizagirre
Ekainean astebetez egon garen moduan, 40 gradutan maiz egon beharko badugu, gure etorkizunak desiragarritasuna galtzen du, guztion ongizatea urtzen sumatzen dugu eta zimeltzen diren landareei... (+)
"Gipuzkoako Aldundiak ez du basabizitza balioan jartzen, etekina atera behar zaionaren pentsamenduz kudeatzen du"
2026-07-14 | Estitxu Eizagirre
Edurne Huesa Otegik Aralar parke naturaleko patronatuan Landarlaneko kide gisa hartzen du parte eta Aitziber Sarobe Egigurenek Pagoeta parke naturaleko patronatuan Arkamuka ordezkatzen du. Biak... (+)
Kontserbazio ekologikorako aurreikusia zegoen Gipuzkoako Markesbaso basoa egurgintzara bideratu nahi du Kutxabankek, salatu dutenez
2026-07-09 | Estitxu Eizagirre
Kutxabankek Markesbaso finkarako aurreikusita zegoen jatorrizko proiektutik aldentzea erabaki duela salatu dute 36 talde ekologistak eta kontserbazionistak. Zestoa eta Azpeitia artean dago Kutxabanken jabetzakoa den 290... (+)
Kobre meatzeak zabaltzeko lehen urratsak Lizarraldean eta Zangotzan
2026-07-06 | Estitxu Eizagirre
Sorladako Udalak (Nafarroa) baimena eman dio Iberian Copper S.L.U. enpresari lur komunaletan meatzaritzarako egokia den jakiteko ikerketa lanak egin ditzan. Ekologistak Martxan eta Lurgorri Lizarraldeko... (+)
Politika publikoekin nola bultza elikadura burujabetza?
2026-06-10 | Estitxu Eizagirre
Arlo juridikoa izango du erdigunean ekainaren 19an Azpeitian (Gipuzkoa) egingo den Udako Euskal Unibertsitatearen Lurra, legea eta elikadura. Nekazaritza eta elikadura-sistema ikuspegi juridikotik politika publikoetan jardunaldiak.... (+)
gora