Batezkoz-beste, kukua euri eske

Animalien ustiategi erraldoiak babesteari uzteko eskatu diote Nafarroako Gobernuari

Nekazal Borrokaren Nazioarteko Eguna izan da asteburuan, eta Nafarroako Elikadura Burujabetzaren Aldeko Mugimenduak elkarretaratzea egin du Iruñean, Caparrosoko behitegi erraldoiaren aurka, eta trantsizio agroekologikoa sustatzeko politiken alde.

Euskalerria irratia
Euskalerria irratia @fm983irratia

Iruñerriko irrati euskaldun eta independentea. Iruñerriko Euskaldunon Agerkari Digitala.


2021eko apirilaren 21a
Larunbateko elkarretaratzearen irudia (Argazkia: Ekinklik)
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Gogoz kontra, baina berriki, Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Caparrosoko behitegiari animalia kopurua bikoizteko, 3.450 behitatik 7.200era, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak iaz ustiategien tamaina mugatzeko dekretua baliogabetu ondoren.

Erabaki hori salatzeko, Nafarroako Elikadura Burujabetzaren Aldeko Mugimenduak abeltzaintza proiektu erraldoien aurka protesta egin zuen, larunbatean.

Asko dira abeltegi handien ondorio kaltegarriak, salatzen dutenez: energia eta ur kopuru handiak kontsumitzen dituzte, eta hondakinak tonaka isurtzen dituzte, lurzorua eta ura kutsatuz; inbertsio handiak behar dituzte eta ekoizle handiek bakarrik egin ditzakete; guztiz mekanizaturik daudenez, oso enplegu gutxi eta prekarioa sortzen dute; lurrak bereganatzea eragiten dute, nekazariak beren lurretatik botata; eta animaliak pilatzearen ondorioz, osasun publikorako arrisku larriak sortzen dituzte, besteak beste.

Hortaz, premiazkoa ikusten dute nekazaritza eta abeltzaintza eredu industriala laguntzeari uztea, eta horretara dei egin diote, bai Nafarroako Gobernuari, baita kontsumitzaileei ere. Era berean, Eroski supermerkatuari exijitu diote utz diezaiola Caparrosoko behitegiko esnea saltzeari.

Trantsizio agroekologikoa sustatzeko politika publikoak behar direla diote, eskala txikiko nekazaritza sistema baterantz egiteko; hori lortzeko, baina, ezinbestekoa da gizartearen bultzada, eta horregatik atera dira kalera, elikadura subiranotasunaren eta bizitza erdigunean jarriko duen etorkizun baten alde.

Nafarroako azoka ekologiko handiena Noainen lurreratuko da irailaren 12tik 14ra
Hamargarren urtemuga ospatuko du aurten Nafarroako Azoka Ekologikoak. Berrogei postuko azokaz gain mintzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta erakusketak izanen dira (+)
"Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da"
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du. (+)
Iosu Alfaro (Haize Berriak): "Gure bailarak babestu behar ditugu proiektu energetiko handien aurrean"
Haize Berria plataformak, Enigma Green Power enpresak Odieta, Olaibar, Anue eta Esteribar inguruan ezarri nahi dituen zazpi parke eolikoek eragin ditzaketen kalteak salatu zituen berriki.... (+)
Aerosorgailuz osatutako makroproiektuaren kontra azaldu dira Odieta, Olaibar, Anue eta Esteribar
2025-05-13 | Euskalerria irratia
Enigma Green Power enpresak proiektatutako zazpi parke eoliko eraikitzearen aurka agertu zen Odieta, Olaibar, Anue eta Esteribarreko bizilagunek osatutako Haize Berriak plataforma. Bost megawatteko potentzia... (+)
Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa
2025-03-28 | Euskalerria irratia
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi... (+)
gora