Abuztua zortzigarrena, arbi ereitia, bitarte honetan barriz, garijak jotia

Animalia sozial eta kulturalak

Otsailetik apirilera bitarte hurbiltzen da euskal kostaldera berdela, arrain pelagiko estimatua. Estimatua dugu gizakiok, baina baita itsas ugaztunek ere, eta hari jarraiki gerturatzen dira horiek ere euskal kostaldera. Horietako bat dugu izurde handia.


2026ko apirilaren 20a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.
IZURDE HANDIA  (Tursiops truncatus)

TALDEA: Ornoduna / Ugaztuna / Zetazeoa.
NEURRIA: Helduek 1,9-3,8 m arteko luzera eta 150- 650 kg arteko pisua. Arrak emeak baino handiagoak izan ohi dira.
NON BIZI DA? Mundu osoko itsaso epeletan eta ozeano guztietan, Artikoan eta Antartikoan izan ezik.
IGERILARI APARTA, 20 minuturainoko urperaketak egin ditzake.
ZER JATEN DU? Batez ere arrainak –berdela, sardina, atuna…– eta zefalopodoak –txipiroiak, olagarroak–, baita hainbat krustazeo ere.
BABES MAILA: Arriskuan edo egoera kritikoan dagoen espezietzat katalogatua.

Donostiarrek eta, oro har, gipuzkoar askok oraindik oroituko dute Pakito, 1998ko udaberrian Kontxako badian bizitzea erabaki zuen izurde handia. Hiriko animalia maitatua izan zen urtetan, lagunkoia eta gertukoa baitzen gizakiekin, eta 2005era arte jarraitu zuen gure artean, hilda agertu zen arte.

Ez da ohikoena izurde handiak bakarrik bizitzea, itsas ugaztun hauek animalia sozialak baitira. Egitura konplexuko taldeetan bizi dira; talde handi baten barnean estuki lotutako talde txikiak egoten dira, ahaidetasun handiena duten banakoz osatuak. Talde txiki horien artean ere harremantzen dira, baina gutxiago, gizakiok egiten dugun bezalaxe. Banakoen arteko erlazioek berebiziko garrantzia dute talde barneko oreka mantentzeko.

Euskal kostaldean igerian ibiltzen diren izurde handien egitura ez da oso ziurra, baina baditugu susmo batzuk. Analisi genetikoek diote Atlantikoaren ipar ekialdean (Kantauri itsasoa barne), izurde handiak bi talde nagusitan banatuta daudela: populazio pelagikoa edo itsas zabalekoa eta kostaldeko populazioa. Uste da populazio pelagiko bakarra dagoela Atlantikoaren ipar ekialde osoan; hau da, Norvegia inguruan edo Kantauri itsasoan topatu ditzakegun izurde handiak talde berekoak dira. Kostaldeko populazioari dagokionez, Frantziako kostalde atlantiko osotik behera, Galiziaraino iristen dela pentsatzen da.

Esan bezala, berdela eta halako arrain pelagiko txikiez eta ertainez elikatzen dira izurde handiak, eta horiek ehizatzeko ekokokapenaz baliatzen dira. Saguzarrek bezala, itsas ugaztun horzdun guztiek (baita izurde handiek ere) ultrasoinuak sortzen dituzte, eta horien oihartzunak autemanda, inguruan dutenari buruzko irudi mentala sortzen dute. Saguzarrek laringea eta ahoa erabiltzen dituzte soinu horiek sortzeko, baina izurde handiek egitura oso berezi bat dute funtzio horretarako: kopetaren barrualdean “tximino ezpain” deituriko bigarren ezpain batzuk dituzte, eta horiek dira ultrasoinuak egiten dituztenak. Gero, kopetan duten koipeak soinu horiek anplifikatzen ditu uretara bidali aurretik.

Ultrasoinuez gain, animalia hauek elkarrekin komunikatzeko soinu sorta zabala erabiltzen dute. Animalia sozial eta kulturalak izanik, ikertzaile batzuek ziurtatzen dute izurde handien komunikazioak antzekotasunak dituela gizakionarekin, eta txinpantzeak baino azkarragoak direla. Berdelak non dauden adierazteaz aparte, zer esango ote diote elkarri?

Basoko gordelekutik, Londresko elektrizista lanetara
2026-03-02 | Irati Diez Virto
Ipurditik kiratsa ateratzeko gai den animaliarik ezagutzen ote dugun galdetuko baligute, agian burutik lehena pasako litzaigukeen animalia mofeta izango litzateke. Alor askotan pasa zaigu azken... (+)
Baso zahar ilunetan, bi begi handi eta distiratsu zelatan...
2026-01-19 | Irati Diez Virto
"Entzun, entzun nire dolu kantua, azken muxarraren testamentua”, zihoen Joxerra Garziak idatzitako eta Ganbara musika taldeak abestutako kantak. 1995ean amaitu ziren Leitzarango autobia eraikitzeko lanak,... (+)
Ozeanoetako abeslaria
2025-11-30 | Irati Diez Virto
Xibarta bat lau metro inguruko gorputzarekin jaiotzen da, eta 700 bat kiloko pisuarekin. Egunero bere amari 400 litro esne ateratzen dizkio, sei hilabetez. Hain da... (+)
Sagu txiki, sagu maite, zulotxoan gorde zaitez...
2025-10-20 | Irati Diez Virto
Basatia zera da, Euskaltzaindiaren arabera: “Hezi, landu edo zaindu gabea; animaliez mintzatuz, gizakiak etxekotu edo hezi ez duena”. Definizio horretatik at geratzen dira, beraz, zalantzarik... (+)
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa
2025-09-01 | Irati Diez Virto
Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta... (+)
gora