Asentxioko letaniak euritsu, urte bere ogitsu.

Ahabi ekologikoak Anbotopetik

Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean, Kantabriako enpresa batentzat lan egiteko, baina duela hiru urtetik gure kontura ari gara lanean”, azaldu du Ibargurenek. Gaur egun bera da proiektuko kide bakarra.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2025eko uztailaren 07a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Egitasmoaren bi bultzatzaileak baserrian jaioak ziren eta bazuten harremana lehen sektorearekin, baina ahabien ekoizpena berria zen bientzat. “Lagun batek aipatu zigun nola hasi zen entzuten elikagai oso onuragarriak zirela ahabiak eta etorkizunera begira aukera on bat izan zitezkeela”, dio.

Horrela, Kantabriako ahabi-ekoizpen proiektu batekin harremanetan jarri ziren, lan nola egiten zuten ikasi zuten, eta Aramaion landatu zituzten bi hektarea. “Kantabrian denetik egiten zuten, ekologikoan eta konbentzionalean, baina guk hasieratik argi genuen ekologikoan egin nahi genuela lan, elikagai naturala nahi genuelako eta ekologikoa izateak produktuari balio gehigarria ematen diolako ere bai”.

Ahabiak bere horretan, freskoan nahiz izoztuta saltzen dituzte, baina eraldaketak ere egiten dituzte, zukua eta marmelada: “Kuartangoko Ekotarriko obratzaile txikian egiten ditugu eraldaketak: zukua, marmelada azukre barik eta azukrearekin, eta izoztutako ahabiak bost kiloko formatuan”. Ahabia jendeak asko estimatzen duen produktua dela dio aramaioarrak, gauza nahiko berritzailea delako, agian. Baina ekoizpenak lan handia duela dio, “gogo handiarekin hartu beharreko zerbait” dela.

Bisita gidatuak lursailetan

Berriki, ekoizpenean bisita gidatuak antolatzeari ekin dio Ibargurenek. “Jendeari gustatzen zaio esperientzia moduan bisitak egitea, ikustea zer egiten dugun, lan nola egiten den, zein produktu ditugun…”. Bisitariak zuzenean ahabiak biltzen aritzen dira lursailean, eta horretan ari direla ematen dizkie Ibargurenek azalpenak, tokian bertan. Eta, noski, bisitaren ondoren dastaketarako aukera ere izaten dute hurbildutakoek.

Zuzeneko salmenta lehenesten du ekoizleak eta batik bat inguruko denda txikietan banatzen du produktua. “Aramaio inguruan, Arrasaten, Bergaran, Gasteizen, Durangon… inguru guztian egiten dut banaketa”, dio.

Iruñetik artzain eskolara, eta handik Otsagabira artaldea osatzera
2025-09-15 | Garazi Zabaleta
Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du... (+)
Lursail bakoitzak bere arnoa
2025-09-08 | Garazi Zabaleta
Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu... (+)
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila
2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela... (+)
Aurtengo hamabi plazak
2025-07-28 | Garazi Zabaleta
Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko... (+)
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen
2025-07-27 | Garazi Zabaleta
Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu... (+)
gora