Asteroko buletina
Abenduko laino lanbrotsuak, sagar asko ekarri.

Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 

Aiaraldean ezarri nahi dituzten proiektu eoliko zein fotovoltaikoen aurkako aldarria eraman zuten larunbatean Laudioko Lamuza plazara. Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformako kideak goiz osoa eman zuten Pagolarreko parke eolikoaren (Ferosca I izenekoa) aurkako alegazioak biltzen, Mugagabe Trail Lasterketa egiten ari zela probestuta.

Eskualdea "mehatxupean" dagoela ohartarazi zuten elkarretaratzean. "Jesuri/Larragorri, Ferosca I (Pagolar) eta Ferosca II (Peña Negra) industria eolikoen proiektuak aurrera eramateko asmoa dute, gure paisaia eta natur ingurunea arriskuan jarriz", azaldu zuten. Aiarako Igebelar eta Krabelin Solar zentral fotovoltaikoak ere aipatu zituzten, egitasmo horiek ere "lurraldearen suntsiketa areagotuko" dutela nabarmenduta.

Plataformako kideen hitzetan, "eskuineko zein ezkerreko politikariek" eskualdea "gehiago txikitu" nahi dute, "ekonomiko partikularren mesedetan". Izan ere, salatu zutenez, politikari guztiak daude orokorrean Lurralde Plangintza Sektoriala onartzearen alde, eta plan hori aurrera ateratzen bada "beste hainbat zentral fotovoltaiko" jarriko dituzte, "Aiaran, Urduñan eta Amurrion", eta "atea zabalduko" diote baita Laudion beste zentral eoliko bat jartzeari.

Aiaraldeko Mendiak Bizirikeko kideak ez daude "energia berriztagarrien aurka", baina ziurtatu dute ez dituztela onartuko "lurra eta natura suntsitzen dituzten proiektu erraldoiak". Hala adierazi zuten atzoko mobilizazioaren amaieran: "Ez dugu onartzen enpresa handiek gure etorkizuna erabakitzea gure iritzia kontuan hartu gabe".

Bukatzeko, deia zabaldu zuten datorren martxoaren 22an Gasteizen Euskal Herria Bizirikek deitutako mobilizaziora batzeko, eta elkartasuna adierazi zioten Labrazako herriari, bertan ezarri nahi duten parke eolikoa dela eta. 

Aiaraldean jarri nahi dituzten parke eoliko berrien aurka borrokatzera deitu dute
Eusko Jaurlaritzak iragarritako Ferosca I eta II proiektuen aurka lerratu da Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataforma, “lege-iruzurrean” oinarritzen direla argudiatuta.  (+)
"Furgoneta batean sartu eta txakur bat bezala eraman zuten hanka zulatua zuen langilea"
Gauza ugari leporatu dizkiote beharginek enpresako zuzendaritzari: langileak gaizki tratatzea, formazio dokumentuak beharginen izenean sinatzea, lan istripuak modu desegokian kudeatzea... Aiaraldea hedabidea zuzendariarekin jarri da... (+)
Zorroza enpresak baimenik gabe hainbat hondakin tratatu eta pilatu ditu
Zorrozak “arau hauste oso larria” egin zuen, udal arkitektoaren txosten baten arabera. Enpresak hiru aldiz ukatu zien sarbidea udaleko zerbitzu teknikoei. (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora