Apirila euritsu, urtea ogitsu

Abarkak astintzen zituen

Ibon galdezka etorri zait Bizibaratzea.eus webguneko kontsultategira. Uda aurre horretan artoa (Zea mays) eta baba gorria (Phaseolus vulgaris) erein nahi ditu. “Arto” hitza grekotik dator eta oinarrizko jakia esan nahi du, artoa = ogia; arto edo panizo edo mileka. Baba gorriak ere, babak, alegia, izen ugari du: babarrun, baba erroma, indaba, mailar, leiko, habu, marikol, indirar, banabar, baba-nabar, gallego-baba, txandrama, potxa eta judu-arima behintzat bai, gure elikaduran izan duen garrantziaren arrasto.

Jakoba Errekondo
Jakoba Errekondo

Bizi Baratzea liburuaren egilea


2025eko otsailaren 24a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Garrantzi horrek arta-babarrun soroa izango dena zipriztintzen du. Eta kezka; kezka ugari: hazia ongi apartatuko ote genuen, lurra nola prestatuko dugu, simaurra garaiz onduko al da, kisurik eman beharko ote diogu, noiz izango da ereintzarako egunik onena, arto eta babarrun haziak batera botako ditugu ala lehenik artoa eta hura haztean babarruna, beleek artaleak lurrazalera atera eta jan ez ditzaten zer egingo dugu...

Ibonek bi kezka zituen. Lehena: “Arto eta baba gorria ereiteko lurra goldatzea komenigarria da edo txikituta nahiko?”; eta hau erantzuna: “Goldatu beharrik ez zagok, eta egungo goldatze sakonak mesede baino kalte gehiago egiten dik. Beraz, lurra azalean txikituta nahikoa duk”. Bigarrena: “Simaurra ordezkatu dezaket kare bizi granulatuarekin?”; eta hauxe erantzuna: “Bestetik, simaurra ez dik sekula ordezkatuko kareak. Biak ongarriak dituk, baina simaurra ongarri organikoa duk, bere ontze bidean mikroorganismoz eta makroorganismoz aberastu dena. Simaurrak landarea elikatuko duten gai asko ematen zizkiok lurrari, eta batez ere lurrari bizia ematen ziok, organismoak sustatzen baitu. Karea, aldiz, elikagai soil bat duk, kaltzioa, eta lurra azidotu beharrean azidotasuna kendu egiten zeok. Azken lan hori oso baliagarria duk lur buztintsu astunetan, hezetasun handia dutenetan eta simaur asko erabiltzen dukenetan. Beraz, ezin dik ordezkatu batek bestearen lana. Biak erabili behar dituk, beti batetik bestera ilargialdi baten, hilabete baten tartea errespetatuz”.

Lurraren bizia eta osasuna gero eta kezka zabalduagoa dira erantzukizunez ari diren nekazari arduratsuen artean. Planeta osoaren %1 erabiltzen dugu gure elikagaiak sortzeko, eta zaindu besterik ez dugu.

Bi ardozaleren adibide eder parea dakart. Bat Ribera del Duero sormarkako bodega biodinamiko eta ekologiko bateko zuzendaria da. Mahastiekin hitz egiten du eta entzun; bere osasunaz galdetzen die eta zer behar duten aditu. Ez dago, ez, erotuta, bere ardoak edan dituztenek hala diote behintzat. Bestea Huescako Somontano sormarkakoa da, Otto Bestué upategikoa. “Se sacudía las abarcas” –abarkak astintzen zituen– jarri diote izena bere ardo bati. Nonbait bere aitona zenak, mahastiko lanak amaitu eta etxe aldera abiatzen zenero mahastitik atera aurretik abarkak astintzen zituen, “lur ontzatxo bat bera ere ez du galdu behar mahastiak, lurra urrea da” esaten omen zuen. Haren lurra errespetatu eta zaintzeko pentsamolde horren omenez dator ardo hori. Hori bai, dastatu dut eta emozio berezia dakar berarekin, igartzen zaiona.

Gu, bitartean, gure mundu desastre hau elikatzen. Duela ez asko gastronomian lan egiten duten sukaldari eta kazetari batzuekin hitz egiten, eta nioen nola denon lana den lurra eta elikadura osasuntsuak ezerezten dituzten oximoronak deseraikitzea: “kapitalismo berdea”, “nekazaritza industriala”, “janari azkarra”, “janari zaborra” eta abar. Ondoren lurrari eta landareei galdetu: Zer moduz zaude? Zer behar duzu? 

Bizi Baratzearen lurreko ekosistema oparoa
2025-04-14 | Jakoba Errekondo
Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi... (+)
Ustezko nekazaritza eta lur lantzea
2025-04-07 | Jakoba Errekondo
Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta... (+)
Ohea berotzearen teknika
2025-03-31 | Jakoba Errekondo
Ohe beroan edo hotzean egiten da hobeto lo? Nik zalantzarik ez daukat: hotzean. Landare jaioberriek bero punttu bat nahiago dute, ordea. Udaberriko ekinozio garai hau... (+)
Ilargiko borda, lurra eta ilintia
2025-03-24 | Jakoba Errekondo
Bada Borda bat ilargian. Bai, bai, Borda izeneko krater bat badu ilargiak; talka krater edo astroblema bat da, ilargiaren ageriko aldean dago eta bere koordenadak... (+)
Magnolian kakalardoa polen-mamitan
2025-03-17 | Jakoba Errekondo
Magnoliak eleganteak dira. Dotoreak. Anddereak. Pontxoak. Apainak. Pimentak. Gurbilak. Ponposak, ponpoxearrenak. Ortiroak. Ia-ia fazazkoak, kriket eta kraket. Ez naiz harritzen, beren loraldien azpian lurrarekin urtzerainoko... (+)
gora