Asteroko buletina
Sagar arbolak loratzen hasten direnean ganbarako sagarrak usteldu. Sagarra lore lore denbora denian, gazteak hankak arin soinuan denean.

30 urte Araban agroekologiaren bidean sakontzen

1993an sortu zuen Araban Bionekazaritza elkartea ekoizle talde txiki batek, eta 30. urteurren ospakizunetan dabiltza aurten. “Momentu hartan, ez zegoen gaurko diskurtso ekologistarik eta agroekologiaren aldekorik, edo, behintzat, gizartearen zati oso txiki batek soilik ezagutzen zuen”, azaldu du Lainoa Zarauz elkarteko kideak. Hutsune hori betetzeko eta diskurtso eta praktika agroekologikoetan sakontzeko asmoz abiatu zuten proiektua, eta orduko testuingurua asko aldatu bada ere, helburu berarekin jarraitzen dute lanean. Maiatzaren 27an urteurrena ospatzeko festa antolatu dute Korresen.


2023ko maiatzaren 15a

Ekoizpen ekologikoa bultzatzea izan da elkartearen 30 urteotako helburuetako bat, baina ekoizpen teknikei ez ezezik, bestelako alorrei ere begiratuta: baserrien autonomiari, giza neurriko proiektuak izateari, erregai fosilekiko eta kanpoko baliabideekiko independenteak izateari… “Elikadura burujabetza sustatzea da bidea, eta horretarako baserritarren eguneroko lana erdigunean jartzea ezinbestekoa da”. Zigilu ekologikotik harago begiratzeak desberdintzen du elkartea beste zenbait proiektutatik.

Urteotako ibilbidearen balorazioa egiterakoan, egoerak nolabait hobera egin duela nabarmendu du Zarauzek, baina bilakaeran zenbait arrisku ere ikusten ditu: “Gizartea sentsibilizatuago dago eta gehiago jotzen du produktu ekologikoetara, baina, era berean, uste dut Europako legeek ekologikoko azalera handitzea eta pestiziden erabilera gutxitzea bultzatu arren, aipatzen genituen alderdi sozial eta politiko horiek ez dituztela kontuan hartzen”. Kontzientzia geroz eta handiagoa dago eta ekoizpen ekologikoko zenbakiak pixkanaka handitzen doaz, baina agroekologiak erreparatzen dien beste esparru horietan asko dago egiteko oraindik. “Izan ere, geroz eta errelebo gutxiago dago, oso zaila da lurrerako sarbidea izatea, eraldatzeko eta merkaturatzeko baliabide txikiak desagertu egin dira…”.

Festa Arabako mendialdean

30 urte ez dira egunero betetzen, eta urteurrena behar bezala ospatzeko festa eguna antolatu dute maiatzaren 27an. Korres herrian izanen da, Arabako mendialdean. “Deszentralizatu egin nahi genuen festa, horrelako jaiak hiritik landa eremura eramatea garrantzitsua da”. Goizean "ahaztutako landareen" inguruko tailerra eta ornitologiarako hastapenetarako tailerra eginen dituzte, eta baita landa eremuko queer bizipenak jasotzeko hitzaldia ere.

Ondoren, bermuta, bazkaria, txikientzako ginkana, festa… “Beti gaude hitzaldi, tailer eta ikastaroetan sartuta, eta egunak gozamenerako alde hori edukitzea ere nahi genuen”, dio Zarauzek. Han izanen dira egun elkarteko bazkide diren 40 kontsumitzaileak eta 40 bat proiektutako kideak, baina gonbidapena herritar guztiei zabaldu diete elkartetik. 

Gaztainondoa bueltan da Nafarroan
2023-09-18 | Garazi Zabaleta
Urte luzeetan oinarrizko elikagaia izan zen gurean gaztaina, eta gaztainondoaren zura oso erabilia eraikuntzan, altzarietan eta bestelakoetan. 1960ko hamarkadatik aurrera, ordea, gaztainondoen galera nabarmena hasi... (+)
Artzibarko herbarioa osatzeko bidean, loreekin jolasean
2023-09-11 | Garazi Zabaleta
2021eko udaberri inguruan hasi zen Kattalin Barber Gutierrez nafarra bailarako loreak biltzen eta identifikatzen: “Artzibarren jaioa naiz, beti izan ditugu loreak eta natura ondoan, baina... (+)
Zuku eta marmelada ekologikoak, hamaika zaporetakoak
2023-09-04 | Garazi Zabaleta
Familiako baserriari jarraipena emateko apustua egin zuen 2000. urte inguruan Mikel Kormenzana urduñarrak, unibertsitateko ikasketak amaitu eta gero. “Esne behiak zeuden lehen gure baserrian, baina... (+)
“Landa-aberea da pirenaika, estentsiboari lotua eta kanpoan bizitzeko egina”
2023-08-28 | Garazi Zabaleta
Duela lau urte, Ipar Euskal Herriko zenbait ahuntz hazle elkartu eta Ahuntz Pirenaika elkartea sortu zuten, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen laguntzarekin: “Pirenaika arrazako ahuntzen hazleak... (+)
Ekoizleen arteko aliantzei esker dibertsifikatzen joan den etxaldea
2023-07-24 | Garazi Zabaleta
Kasedako (Nafarroa) San Isidro del Pinar kontzejuan bizi dira Kiko eta Pablo Fernandez Salinas anaiak, eta bertan dago Bardea Etxaldea. “Iruñetik etorri ginen hona duela... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora