Asteroko buletina
Kandelario elurra dario: San Blasek lagunduko dio.

30 urte AHTaren kontra: “Borroka zahar bat, amaitu ez dena”

Larunbatean, Euskal Herriko hainbat txokotan AHTaren kontrako eguna izan zan. Oarsoaldeko eta Donostialdeko AHTaren kontrako mugimenduak bizikleta martxa egin zuen eta Errenteria eta Donostia artean. Letamanen amaitu dute martxa, bazkari eta egun osoko egitarauarekin.

Egitarau honen bitartez, 30 urte hauetan txikizioaren aurka egindako borroka aldarrikatu dute. Apirilean Biriatun eginiko agerraldian Maialen Lujanbiok egindako ekarpena gogoratu dute, “hau da borroka zahar bat, amaitu ez dena”. Antolatzaileen ustez, “txikizio handiak egin badira ere, mendiak zulatu eta ehunka iturri lehortu badira ere, obrak 15 langile hil baditu eta 6 milioi inguruko gastu publikoa egin bada ere, oraindik denboran gaude, eta ahalik eta azkarren AHT gelditu behar dugu”.

Larunbat goizean bizikleta martxa abiatu zuten Errenteriako Zumarditik. Hamarnaka lagun bildu eta herriz herri AHTarekiko aurkakotasuna eta honen argumentuak zabaldu zituzten. Oiartzungo plazan bertako herritarren txalopean sartu zen martxa, eta ondorena Astigarragara abiatu. Astigarraga eta Lezo artean egiteko asmoa duten korridoreak soilik 10 kilometrotan 500 milioi euroko gastu publikoa dakarrela salatu dute, “Urumea ibarra are gehiago txikitzera eta Pasaiako kanpo portu proiektua indartzera dator”.

Astigarragako lurretan ibili ondoren, Martutene eta Loiolan “AHTak behar duen mundu eredua” salatu nahi izan dute: “Ejerzitoak eta espetxeak behar eta babesten dituen mundua”. Donostiako Erdiagunean zehar, “hiriburuak konektatzen dituen AHTak hiri eredu turistikoarekin eta metroa bezalako beste txikizioekin” duen lotura salatu dute: “Hamar mila milioi euroko makro obra” honek, besteak beste, behar sozialetatik kentzen duten diru kopurua gogora ekarri dute. Era berean, hauteskunde atarian, “makroproiektu hau diru publiko kantitate handiak eraikuntza enpresa handiei bideratu eta ustelkeria estaltzen dutela” adierazi dute.

Martxa Donostiako geltokiaren parean amaitu zuten elkarretaratze batekin. Pasa den astean eraitsitako Norteko estazioa aurrean egindako elkarretaratzean 80 milioi euroko “gehiegikeria” salatu dute, “zegoen eraikina desegin eta berria sortzea, Tabakalera eta kapitalaren hiri ereduaren mesedetan”. Horretan ari zirela, ekintzaile batzuk obra hauen barnealdetik pankarta bat zabaldu dute.

Ekintzaileek azaldu dutenez, AHTaren erdia baino gehiago, %60a, egin gabe dago oraindik: “Gure inguruan txikizio gehiago egin nahiak jarraitzen du. Erokeria hau amaituko balute ere, kalteak jarraituko du, geuk geldiarazten dugun arte”.

Datorren urtean hustuko dute Martuteneko kartzela
Donostiako alkate Eneko Goiak azaldu duenez, datorren urtean hustuko dute Martuteneko espetxea, eta Txomiñeneako proiektuaren bigarren fasea martxan jarriko du udalak. Honela aurreratu du Goiak, Tokiko... (+)
Laborategiko haragia: Donostiatik mundura
Etorkizuna dirudiena gertatzear da: Donostian, Zubietako Eskusaitzeta industrialdean, haragi sintetikoen fabrika bat eraikitzen ari da BioTech Foods enpresa. Munduko laugarren laborategia izango da Eskusaitzetakoa, oraindik... (+)
"Urtean 4.000 tona Frankenstein haragi egingo dituen munduko laborategirik handiena egin nahi dute Donostia"
Eskusaitzeta industriagunean BioTech Foods enpresa eraikitzen ari den haragi sintetikoen laborategi erraldoiaren aurrean elkarretaratzea egin du EHNE sindikatuak, makroproiektua salatzeko. Garikoitz Nazabal EHNEko lehendakariak salatu... (+)
Metroaren lanek beste pitzadura bat eragin dutela salatu du Satorralaiak
Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Metroaren eraikuntza lanek Loiola kalearen eta San Martinen arteko izkinan dagoen eraikinean –Erviti musika denda zegoen tokian– eragindako kalteak salatu ditu. (+)
GuraSOSek dio erraustegia zaborra erretzen ari dela energiarik sortu gabe
Agerraldia egin du asteazken goizean GuraSOS plataformak, Zubietako errauskailuan izan den matxura baten berri emateko. Plataformaren arabera, transformadorearen “behin betiko” matxura baten ondorioz, ez da... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora