Kanpo larrosa, etxe kardu.

Datorren urtean hustuko dute Martuteneko kartzela

Donostiako alkate Eneko Goiak azaldu duenez, datorren urtean hustuko dute Martuteneko espetxea, eta Txomiñeneako proiektuaren bigarren fasea martxan jarriko du udalak. Honela aurreratu du Goiak, Tokiko Gobernu Batzordearen ostean egindako prentsaurrekoan, datorren urteko aurreikuspenak azaltzerakoan.

Martuteneko espetxea. Argazkia: Irekia
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Espainiako Gobernuak horrela jakinarazi diola baieztatu du alkateak. Zubietako kartzela bukatu behar da Martuteneakoak bertara joan ahal izateko. Goiak azaldu duenez, Eskusaitzetako kartzelako obra soziala jada amaituta dago, eta soilik kartzelako ekipamendua falta dela.

2024ko bigarren erdiralderako, beraz, lekualdatuko dituzte Martuteneko presoak Zubietara. Honen ostean, Txomiñenean aurreikusita zeuden etxebizitza eta ekipamenduak egiten hasiko direla ziurtatu du Goiak.

Gladys del Estal omenduko dute igandean, haren hilketaren 46. urteurrenean
2025-05-28 | Irutxuloko Hitza
Gladys Gogoan elkarteak eta Eguzkik Gladys del Estal ekologistaren omenezko ekitaldia antolatu dute igande honetan. Gladys del Estal duela 46 urte hil zuen Guardia Zibilak... (+)
Donostiako Isuri Gutxiko Eremua arautuko duen ordenantza onartu dute, azken tramitearen zain
Arroka plazako Udalinfo bulegoan herritarrentzako informazio gune bat jarriko du azaroan. (+)
Donostiako Udalak gaikako bilketa betetzen ez duela salatu du Eguzkik
2024-10-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik,... (+)
Laborategiko haragia: Donostiatik mundura
Etorkizuna dirudiena gertatzear da: Donostian, Zubietako Eskusaitzeta industrialdean, haragi sintetikoen fabrika bat eraikitzen ari da BioTech Foods enpresa. Munduko laugarren laborategia izango da Eskusaitzetakoa, oraindik... (+)
"Urtean 4.000 tona Frankenstein haragi egingo dituen munduko laborategirik handiena egin nahi dute Donostia"
Eskusaitzeta industriagunean BioTech Foods enpresa eraikitzen ari den haragi sintetikoen laborategi erraldoiaren aurrean elkarretaratzea egin du EHNE sindikatuak, makroproiektua salatzeko. Garikoitz Nazabal EHNEko lehendakariak salatu... (+)
gora