Asteroko buletina
Ilargi koroatua, laster euri

Gabonetan sortzen den kutsaduraren %57 oparien ondorioz da

Ikerketa baten arabera, Frantziako Estatuan 6,3 milioi tona CO2 isuriko dituzte herritarrek Gabonetan, eta opariak dira horren erantzule nagusiak: %57. Oparien artean, gehien kutsatzen dutenak aparatu elektronikoak eta bitxiak dira, metal eta mineralen erauzketaren ondorioz, eta aldiz liburuek kutsatzen dute gutxien. Gero eta gehiago dira, arrazoi ekologikoengatik zein sortzen duen estresagatik, opariak ez egiteko erabakia hartu duten herritarrak.


2024ko abenduaren 19a
Opariek, kostu ekonomikoaz gain, kostu ekologiko handia dutela diote inkesta eta ikerketek.

Eguberrietako ospakizunak ate joka dira, haurrek eta heldu askok opor egun batzuk izango dituzte, baina egun intentsu horiek energetikoki ere “intentsiboak” dira, eta hala erakusten du Frantziako Trantsizio Ekologikoko Agentziak (Ademe) egin duen ikerketa batek.

Opariak dira kutsadura gehien sortzen dutenak. Zehazki, isuritako karbono dioxido guztiaren %57 hortik datozela dio agentzia horrek, 3,6 milioi tona CO2

Ademek 2022ko ikerketa bat eguneratu du 1.254 herritarren artean galdetuta, eta emaitzak adierazgarriak dira. Frantziako Estatuan herritarrek 6,3 milioi tona CO2 isuriko dituzte Eguberriekin zerikusia duten ekintzen bidez, hala nola otorduak, bidaiak, festak eta opariak.

Opariak dira kutsadura gehien sortzen dutenak. Zehazki, isuritako karbono dioxido guztiaren %57 hortik datorrela dio agentzia horrek, 3,6 milioi tona CO2. Ondoren, bidaiatzeak sortzen du kutsadura gehien, %25, eta elikagaiek gero, %15. Hortik oso urrun daude dekoraziorako argi eta apaingarriak (%2), eta zaborra (%1).

Baina opari guztiek ez dute berdin kutsatzen, hor ere alde handiak daude. Produktu digitalak eta bitxiak dira karbono aztarna handiena uzten dutenak. Izan ere, opari guztien %4 baizik ordezkatzen ez duten arren, bien artean negutegi efektuko isurien %30 sortzen dute. Horrekin batera, gehien kutsatzen duen beste opari bat arropa da (%30), kopuru handitan eta erruz salerosten delako egunotan.

Metalak eta lur arraroak oparietan

Clarisse Albertinik Reporterre aldizkariko artikulu batean azaldu duenez, aparatu elektroniko eta digitalek hainbeste CO2 isurtzearen arrazoia da, bere barruan dauden bateriak, zirkuituak eta plakak egiteko, metalak, mineralak eta lur arraroak behar direla, eta horretarako materiala erauzi eta prozesatu egin behar direla.

Aparatu elektroniko eta digitalek hainbeste CO2 isurtzearen arrazoia da, bere barruan dauden bateriak, zirkuituak eta plakak egiteko, metalak, mineralak eta lur arraroak behar direla, eta horretarako materiala erauzi eta prozesatu egin behar direla

Gauza bera gertatzen da bitxiekin: “Bere fabrikazioa batez ere urrean eta beste metal preziatuetan oinarritzen da, eta horiek erauzteak energian oso intentsiboak diren meatzaritza prozesuak eskatzen ditu, askotan kontrolik gabeko ingurumen baldintzetan eginak”, dio Reporterre-k.

Aldiz, gutxien kutsatzen duten produktuen artean liburuak daude, %2 soilik, nahiz eta beraiekin ere 75.000 tona CO2 isurtzen den.

Estresa eta hutsaltasuna

Reporterre-k oparien inguruko hausnarketa harago eraman du ordea. Albertiniren esanetan, oparien erosketak “zama mental” handia sortzen du eta pertsonen larritasun iturri bilakatu daiteke.

OpinionWay-k egindako inkesta batean oinarritzen da hori esateko: galderei erantzun zieten %59k presioa sentitzen zuen opari “ideala” erosteko, %54 berriz, larri zebilen diru aurrekontuagatik, eta %38 denbora faltagatik. Kazetariak dioenez, gainera, joera hori gorantz doa azken hamar urteetan.

Opariek duten izaeragatik sarritan zakarretan amaitzen dute. Ademeren inkestaren arabera herritarren %27ak aitortu du sekula erabiliko ez duen opari bat jaso duela

Bestetik, opariek duten izaeragatik sarritan zakarretan amaitzen dute. Ademeren ikerketaren arabera herritarren %27ak aitortu du sekula erabiliko ez duen opari bat jaso duela, eta hori, gutxienez hamabi milioi opari dira Frantziako Estatuan. Are okerrago, inkesta horren arabera, milioi bat oparik zuzenean zaborretan amaitzen dute erabiliak izan aurretik.

Oparitzeari utzi?

Hori da aldizkari ekologistak artikulu amaieran egiten duen galdera. Albertinik azaltzen duenez, muturreko neurria dirudi, baina gero eta jende gehiago ari da erabaki hori hartzen: Gabonetan ingurukoei oparirik ez egitea.

Muturreko neurria dirudi, baina gero eta jende gehiago ari da erabaki hori hartzen: Gabonetan ingurukoei oparirik ez egitea.

Gabonei, hain materiala ez den “benetako” izaera itzularazteko parada egongo litzateke horrela, dio egileak: “Edozein modutan, premiazkoa dirudi urte amaierako festak modu ekologikoagoan –eta estresik gabe– ospatzea”.

Europako datu zentro handienetakoa Araban: zein dago proiektuaren atzean?
2024-12-12 | Urko Apaolaza Avila
Ribabellosan 300 megawatioko gaitasuna duen eskala handiko datu zentroa eraikitzen ari da Merlin Propertiers enpresa madrildarra. Milaka milioi euro ari da gastatzen Iberiar Penintsula osoan,... (+)
Tunagate: merkurio pixka bat nahi entsaladarekin?
2024-12-08 | Urko Apaolaza Avila
Atun latatan aurkitu diren merkurio kopuruekin asaldatuta dabiltza herritarrak. Bloom erakundeak Europan egindako ikerketa baten arabera, Carrefour, Intermarché, Mercadona, Aldi... supermerkatu guztiek merkaturatzen dute atuna... (+)
AHT: Nafarroa-'Euskal Y' loturarako "hirugarren" alternatiba bat aztertzen ari da Espainiako Gobernua
2024-12-05 | Urko Apaolaza Avila
Espainiako Garraio Jasangarrirako estatu idazkari José Antonio Santanok adierazi du Eusko Jaurlaritzaren helegite bat onartu dutela Ezkio-Itsasoko konexioari buruz, Aralarri "hainbeste" kalte egingo ez liokeena. (+)
"Petronorrek eraldaketa hitza darabil, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten"
2024-11-28 | Urko Apaolaza Avila
Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian.... (+)
Valentziakotik ikasi behar duguna: eman arnasa lurrari
2024-11-17 | Urko Apaolaza Avila
Mediterraneoan tanta hotz batek eragindako triskantzak erakutsi digu gizakiak noraino sartu dezakeen hanka. Klima larrialdia sortzeaz gain, bere kalte humanoak eta ekonomikoak anplifikatu ditugu. Copernicusen... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora