San Gregorio, elurra dario; San Josek, lagunduko dio.

Beltrán eta Sololuze oroitu dituzte Zaldibargo hondamendiaren bosgarren urteurrenean

Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.


2025eko otsailaren 10a
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuzeren memorian
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Otsailaren 6an bost urte bete ziren Zaldibargo zabortegian luizia gertatu zela. Hondakinek AP-8 blokeatu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze hil zituzten. Gertatutakoaren memoria egin eta erantzukizunak behin betikoz argitzeko elkartu ziren 300 pertsona inguru igandean, Eitzagan.

Gaizka Zabarte Zaldibar Argitu plataformaren ordezkariak gogorarazi du ekimen herritarrak hasiera-hasieratik eskatu zuela erantzukizunak argitzea, eta salatu du haiek izandako bizkortasuna ez dutela bere egin epaitegiek, sumarioaren instrukzioak abian jarraitzen baitu.

Ikerketa irekia bost urteren ostean

2021. urtean jarri zuen Durangoko Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiak ikerketa martxan, eta irekita jarraitzen du. Ikertuen artean, Verter Recycling enpresaren jabea, Jose Ignacio Barinaga; gerentea, Maria Arrate Bilbao eta ingeneriari burua, Elosegui Etxeberria daude. Baita Eusko Jaurlaritzaren administrazio taldeko bi teknikari, Lurtek aholkularitza-enpresako bi geologo eta Geyser enpresako bost tekniko.

Verter Recycling enpresako jabeek sei hilabetetako kartzela eta ahozko epaiketa saihestea lortu zuten, kalte-ordainen inguruko akordio baten bidez. Hondamendiaren ostean Verter Recycling enpresak ez zituen inguruaren egonkortze-kostuak ordaindu, ezta langileen erreskaterako gastuak ere.

Jaurlaritzari dagokionez, erantzukizunik ez hartzea leporatu dio Zabartek, eta hondamendia gertatu zen momentuan boterea eta erabakitzeko gaitasuna zuten pertsonak eszena politikotik desagertu direla. Gauzak horrela, Zabortegiaren egungo egoeraz informazioa ematea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, "informazio ofizial falta" dagoelako. Hala ere, itxaropen handirikez dutela diote, Jaurlaritzak ez baitu informazioa "errazteko eta publiko egiteko" jarrera izan.
 

Patronalari absentismoaren "iruzurra" aurpegiratu eta lan istripuak prebenitzeko eskatu diote Hego Euskal Herriko sindikatuek
Sindikatuek agerraldi eta salaketa publikoak egin dituzte astelehenean, Nazioarteko Lan Osasunaren Egunean. Hego Euskal Herrian iaz zenbatu zituzten 64 hildakoen gorpuak irudikatu dituzte LABek, ESK-k,... (+)
Laborantza lurrak babesteko barazki landaketa herrikoia antolatu dute Marienean
Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren... (+)
Munduko batez bestekoa baino bi aldiz azkarrago berotu da Europa 2024an
Copernikusek eta Munduko Meteorologia Erakundeak urte hasierako ikerketak berretsi dituzte: Europak bero errekorra hautsi du. Gutxienez 413.000 kaltetu eta 335 hildako izan ziren iaz ekaitz eta uholdeengatik,... (+)
50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15... (+)
Itsasadarreko tunelaren obretarako leherketak legeztatzearen aurka mobilizatuko da ostiral honetan 'Subflubiala Ez!'
Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik... (+)
gora