Otsailean, katuak ere arrain eskean.

Gasteizko Udalak zabor tasa %80 igotzea kritikatu du Eguzkik

Igoera Europako Hondakinen Legeak eskatzen duela argudiatu du Udalak. Eguzki talde ekologistak adierazi du, ''sekulako iruzurra'' egiten ari direla legeari, herritarrei eta ingurumenari.

 


2024ko urriaren 07a
Gasteizko zaborrontziak
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Zabor tasen igoera Europako Hondakin Legeak ezarritako neurria dela esan du Udal Gobernuak, baina EAEko beste hiriburuetan tasen igoera oso apala izango da Gasteizkoarekin alderatuta: Bilbon %10ekoa, eta Donostian %26,5ekoa. Arabako hiriburuak hartutako erabakia gogor kritikatu du Eguzkik.

Mugimenduak jakinarazi du, ''helburua ahaztuta'' tresnaz baliatu nahi duela udalak. Hondakin Lege berak agintzen du 2025ean gutxienez hiri hondakinen %55 gaika bildu behar dela, eta 2030ean %60koa izan beharko dela kopurua. Talde ekologistak mahaigaineratu du gaur gaurkoz Gasteizen %39koa baino baxuagoa dela portzentaia. Udalak helburuak betetzeko asmo errealik ez duela azaldu du Eguzkik. ''Ez dago plangintzarik helburuak arrazoizko epe batean betetzeko''. Uztailean Pascual Borja Garbiketa zinegotziak jakinarazitakoaren arabera, hondakin guztiak nahastuta biltzen dituen edukiontzi grisa irekitzeko aukerak murriztuko dira 2026ko urria baino lehen. ''Ez dago neurri hori arrazoizko epe batean zuzentzeko inolako bide-orririk'', adierazi du Eguzkik.

''Ingurumenarekiko konpromiso eta garapen jasangarrien gaineko diskurtsoek ez dute inolako sinesgarritasunik oinarrizko neurriak hartzen ez diren bitartean'', kritikatu du talde ekologistak.

 

Brasilgo suteek 2024an suntsitutako eremua Italiaren azalera baino handiagoa izan da
2025-01-22 | Leire Ibar
Brasilen suteek 30,86 milioi hektarea baso eta eremu natural suntsitu zituzten iaz, Italia osoaren azalera baino gehiago. Suteek %79ko igoera izan zuten 2023arekin alderatuta, Fire... (+)
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago
2024-12-27 | Leire Ibar
The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta... (+)
Garraio publikoa garestitzearen aurka mobilizatu dira Bilbon
2024-12-19 | Leire Ibar
Garraio publikoaren prezioa handitzea eta deskontuak kentzea “onartezina” dela kritikatu dute dozenaka pertsonak, Jauzi Ekosozialak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Langile klasearentzako “zama... (+)
74.000 paneleko zentral fotovoltaiko berri bat eraikitzen hasi dira Nafarroan
2024-12-10 | Leire Ibar
GES-Global Energy Services enpresak eguzki bidezko energia sortzeko proiektua hasi du Erriberrin, Euskal Herriko handienetakoa. 50 MWp-ko potentzia izango du, eta 74.000 eguzki panel izango... (+)
Otsoaren babesa murrizteko pausoa eman du Europar Batasunak
2024-12-05 | Leire Ibar
Astearte honetan onartu dute otsoaren babes egoera murriztea, espeziearen kudeaketa malgutzea eta landa-eremuko interesak babestea argudiatuta. Zorrotz babestutako espezieen zerrendatik, babestutako espezieen zerrendara pasatzea erabaki du... (+)
gora