Belar asko, negu asko; belar gutxi, negu gutxi; belarrik ez? Beharrik ere ez.

Voxen omenaldi faxista baten aurkako protesta Lizarran

"Plus Ultraren balentria" eta Ruiz de Alda falangista omendu nahi zituen asteazkenean Voxek, baina hainbat eta hainbat pertsona mobilizatu ziren horren kontra, ekitaldia egitekoa zen aretoaren kanpoaldean eseriz besteak beste. Antifaxistak indarrez kanporatu zituen Poliziak.


2026ko otsailaren 27a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Vox alderdi faxistak zenbait ekitaldi antolatu ditu aste honetan Plus Ultra hegazkinaren "balentria" oroitzeko, orain bete baitira 100 urte Espainiako Estatutik Argentinarako hegaldia egin zuenetik. Bidaian parte hartu zuten Francisco Franco diktadore faxistaren anaiak eta Julio Ruiz de Alda hegazkinlari falangistak, eta Voxek horregatik jo du begiz azken horren jaioterria: Lizarra (Nafarroa). Hain zuzen ere, atzo arratsalderako prestatu zuen omenaldi bat bertan, hegaldiaren eta Ruiz de Aldaren oroimenez. Arratsaldeko 19:00etarako jarri zuen hitzordua Lizarrako Fray Diego kultur-etxean; eraikin publiko batean, alegia.

Omenaldi horren kontra, baina, mobilizazio-deialdi bat egin zuten herrian, 'Faxistak kanpora' lelopean. 19:00etan kultur-etxera bertaratzera deitu zuten, salatuz ekitaldian Ruiz de Alda falangistari gorazarre egingo zitzaiola eta Voxek ez duela Falangearen moduko taldeekiko "begirunea ezkutatzen". "Falangearen sortzaileetako bat goraipatu nahi dute", seinalatu zuten protesta antifaxistaren deitzaileek: "Falangeak sekulako izua zabaldu zuen Nafarroan, eskuadra falangistek sindikatuetan antolatzen ziren langileen aurkako errepresio bortitzean parte hartu eta emakumeen aurkako mota guztietako basakeriak egin zituzten". 

Gogorarazi zuten, gainera, Julio Ruiz de Alda falangistaren familiakoa dela Lizarrako gaur egungo alkatea, Marta Ruiz de Alda (UPN). Voxen atzoko ekitaldia baimentzeaz gain, alkatetzak uko egin dio Julio Ruiz de Aldaren omenezko kalea izenez aldatzeari.

Protesta antifaxista, Foruzaingoak zapaldua

Atzo arratsaldean, Voxeko kideek Foruzaingoaren babesa izan zuten Lizarrara bertaratzean. Dena den, manifestari antifaxistak ere izan zituzten parez pare, ez direla ongietorriak erakusten. Zenbait pertsona kultur-etxeko sarreran eseri ziren, omenaldi faxistaren kontra protesta egiteko, baina indarrez bota zituzten handik foruzainek, Voxek bere ekitaldia egin zezala ahalbidetuz.

Errusiako gasa Europara itzuli da, TurkStream bidetik
2025-02-13 | Gedar
Ukrainako fluxua eten ostean, Errusiako gasa jasotzen jarraituko duela iragarri du Eslovakiak, eta Transnistriak uko egin dio Europaren "laguntzari". (+)
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak
2024-09-20 | Gedar
2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren... (+)
AEBetako armada munduko 139 herrialderen gainetik dago CO2 isurketetan
2023-05-23 | Gedar
Erregai fosilen munduko kontsumitzaile partikularrik handiena da Pentagonoa. Herrialde bat balitz, 55. postuan legoke munduko berotegi-efektuko gasen igorle nagusien artean. AEBetako Gobernu Federalaren energia kontsumo... (+)
gora