Dagonileko euria, ardoa eta eztia.

Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen. Jaurlaritzako hainbat arduradun eta enpresako arduradun bat inputatu dituzte, ingurugiroaren aurkako delituengatik.


2024ko irailaren 20a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Errauts-partikulen isurketa arautzeko jarrita dauden mugak etenik gabe urratu ditu Glefaran enpresak, Bizkaikoko Ingurumen-Fiskaltzaren txosten baten arabera. Enpresak Balmasedan (Bizkaia) izan zuen biomasa-lantegi bat, eta 2016. eta 2023. urteen artean egon zen martxan. Erraustegi horren isurketek Gueñesko (Bizkaia) eta Zallako (Bizkaia) biztanleak kaltetu zituela ohartarazi izan dute, eta, aipatutako txostenaren esanetan, "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen.

Elektrizitatea ekoizten zuen Glefaran (Global Efficiency Aranguren) enpresak, baso-lehengaiak erretzearen bitartez. Enkarterriko planta kokatzen zen tokitik gertu daude Aranguren eta Arangoiti auzoak, eta bertan bizi dira 15.000 pertsona inguru.

Arangurenen paper-fabrika bat egon zen lehen, eta bertako kogenerazio-plantaren azpiegitura probestuz eraiki zuten gero erraustegia, 2016an. Ekologistak Martxan kolektiboak erraustegiaren isurketa arriskutsua zela salatu zuen 2020an, "partikulen isurketa" handia zen-eta. Esan zuen erraustegiak maiz askatzen zituela "hauts hodeiak", kedarrarekin eta errautsekin batera.

Zorroztasunik gabeko txostenak

Erraustegiaren isurketei eta horri lotutako osasun-kalteei buruzko hainbat txosten egin dituzte azken urteetan: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak 2017an eta 2019an, Osasun Sailak 2018an, eta Gueñesko zein Zallako udalek 2019an. Baina, Ekologistak Martxanek salatu izan duenez, txosten horiek ez daukate inolako "zorroztasunik", eta "urriak" dira "metodologiari eta gardentasunari dagokionez". Hala, idatzi horiek ez dute gaitasunik ematen, besteak beste, Glefaran enpresaren erraustegiak isuritako substantzia kutsatzaileen osasun-kalteak idenfitikatu ahal izateko.

Lau urte igaro dira zonaldeko bizilagunek eta kolektibo ekologistek Gueñes eta Zalla herrietako kutsadura-maila altuak salatu zituztenetik. 2023an itxi zuten Balmasedako erraustegia, eta ordutik eman dituzte ezagutzera hark sortutako kalteak. Bizkaiko Ingurumen-Fiskaltzak ondorioztatu du ingurugiroaren aurkako delituak egon daitezkeela erraustegiaren jardunari lotuta, eta Eusko Jaurlaritzako lau kargudun ohi eta Glefarango administratzaile bat inputatu ditu.

Errusiako gasa Europara itzuli da, TurkStream bidetik
2025-02-13 | Gedar
Ukrainako fluxua eten ostean, Errusiako gasa jasotzen jarraituko duela iragarri du Eslovakiak, eta Transnistriak uko egin dio Europaren "laguntzari". (+)
AEBetako armada munduko 139 herrialderen gainetik dago CO2 isurketetan
2023-05-23 | Gedar
Erregai fosilen munduko kontsumitzaile partikularrik handiena da Pentagonoa. Herrialde bat balitz, 55. postuan legoke munduko berotegi-efektuko gasen igorle nagusien artean. AEBetako Gobernu Federalaren energia kontsumo... (+)
gora